![]() |
| Pino herria zeharkatu eta San Isidro ibaiaren beste aldera igaroko dugu zubi baten gainetik. Oso ondo markatuta dago norabidea. |
![]() |
| Ibaiaren beste aldean, asfaltutako pistatik joango gara Peón errotaraino. Bidean De la Salud iturria daukagu. |
![]() |
| Errotara heltzerakoan, bide ertzean ibilbideari buruzko informazioa ikus dezakegu. PR bezala agertzen da, eta ez dauka inongo zailtasunik. Bide gehiena mendiko pistatik da. |
![]() |
| Peón errota eta Valmartín erreka. Honek sortzen ditu goian Foces del Pino deitzen den haitzartea. |
![]() |
| Pista ertzeko hesiak. |
![]() |
| Eta txabolak. |
![]() |
| Aintzinako gaztainondoa. |
![]() |
| Balizak. Gavilanceras iturrira heltzen ari gara. |
![]() |
| Txilerra. |
![]() |
| Hezetasuna. Gauean sirimiri apur bat egin du. |
![]() |
| Gavilanceras iturria. Ur freskoa eta emari ona. |
![]() |
| Haitzarte horretan daude Foces del Pino. Hodeiak erabat sartuta daude eta ez ditugu ikusten hormak. Baina, gustora goaz. |
![]() |
| Km bat falta zaigu. |
![]() |
| Bagoaz errekara eta hormetara hurbiltzen. |
![]() |
| Pista bukatzen den tokian dagoen informazioa. Hemendik apur bat jetsi behar da eta erreka zeharkatu zubi batetatik. Hemen hasten da toki interesgarriena. |
![]() |
| Zubia. |
![]() |
| Eta sartu gara haitzartean. Bidea, galtzada erakoa, nahiko ondo mantentzen da, eta erreka urjauzi txikiekin alboan. |
![]() |
| Gozatzeko tokia da hau. Espero genuen baino ur gehiago dago. |
![]() |
| Urjauzi txikiak. |
![]() |
| Dena guretzat. Gustora. |
![]() |
| Bigarren zubi honetan, ezker aldera zeharkatuko dugu. |
![]() |
| Orain urjauziak gure eskuinean. Dotorea da tokia. |
![]() |
| Galtzadak hor jarraitzen du. |
![]() |
| Haitzartea ez da luzea, eta laster heldu gara bukaerara. |
![]() |
| Masustak, gorriak oraindik. |
![]() |
| Eta bagoaz beheruntz. Peña la Panda eta Pico Pandos-en hormak apur bat agertzen dira. Beraien artean doa bidea eta erreka. |
![]() |
| Errekaren gaineko hormetan ahuntz taldea eta mastinak, bat nahiko zaratatsua. Baina hor geratu dira. |
![]() |
| Bigarren zubian. |
![]() |
| Azken agurra toki eder horri. Oso lasai eta gustora ibili gara. Orain berriz pistatik behera. |
![]() |
| Peón errota. |
![]() |
| Pino herrian. |
![]() |
| Etxe estua. |
![]() |
| Horreoa. Hiru bat orduko ibilbide lasaia izan da. Gustatu zaigu. Orain, Cangas de Onis aldera, Corao-n bazkaldu eta Cuetu Meré-ra ondoren, lagun batzuen etxera. |
![]() |
| IBILBIDEA |








































