2023/10/29

⛰️ARGUALAS 3044 mt ⛰️ALGAS 3036 mt, eta ⛰️ALGAS NORTE 3031 mt

                      ⛰️ARGUALAS 3044 mt 

 2023-09-04 PANTICOSA BAINUETXEA (1629m). Hemen gaude berriz, goizeko 7,40ak dira, baina gaur astelehena izanda ez dago arazorik aparkatzeko. Eguraldia ona baina oso arraroa dago, hauts-gandua baitago. Aurretik beste hiru-lau aldiz egindako ibilbide bat egitera goaz.

 Caldarés ibaia.

 Hainbat aldiz erabilitako bidetik goaz. Normalean hau mendizalez beteta egoten da, ea denak Garmo Negro-rako bidean. Gaur badabil jendea, baina oso lasai dago. Bainuetxea behean geratzen da.

 Mallata Baja-n. Aurrean bidegurutzea, ezkerrera Ordicuso lakuetara, besteak beste. Gu eskuinera. Gainean daukagu gaurko lehenbiziko helburua, Argualas.

 Argualas eskuinean. Horra, normalean, oso jende gutxi joaten da.

 Hau izango da gaurko zati lasaiena.
 Arnales lakutik erortzen diren urjauziak.


 Mallata Alta inguruan. Atzean, gandua. Oraindik paisaia ikusten da. Brazato-Tablato-Forátulas-Piniecho. Laster ez dugu ezer ikusiko.

 Mallata Alta-tik gora igarotzeko pasabidean. Hemen bide bat baino gehiago daude. Egokiena aukeratzea garrantzitsua da.

 Atzean Serrato-Xuans-Batanes-Lavaza-Baciás. Gandua gero eta sendoagoa.

 Orain diagonal luzea Garmo Negro-ren azpian. Eskuineko lepora igo behar dugu, Garmo-ra bezala, baina gure tontorra erdikoa da.

 Atzera begira hau da daukaguna. Paisaia erabat izkutatu da. Brazato-ko lakuak bakarrik agertzen dira ganduaren artean.
 Garmo Negro eta Argualas-en arteko lepora irteten. Eskuinean Garmo-ra doan jendea. Gu hemen ezkerrera joango gara, eta nola ez, bakar bakarrik.

 Utzi ditugu behean Argualas lakuak. Erdian ikusten da Algas lepoa. Gero hortik jetsiko gara.

 Garmo Negro. Gaur ez dugu bisitatuko. Askotan izan gara bertan.

 Aurrean daukagu lehenbiziko helburua. Okerrena, aurrean adierazi dugun bidegurutzera heltzea da, harkaitz artean. Gero, entretenigarria bihurtzen da. Ezkerrera hartuko dugu tontorrera igotzeko. Jeisterakoan, eskuineruntz joango gara Algas-en gailurrerira.
 Heldu gara Argualas-en azpira. Orain ezkerreruntz, gero ertzera igotzeko. Mugarriak ondo jarraituz, ez dago arazorik.

 "Bira" dotorea dago, ertzera irteteko. Atzean, Algas tontorrak eta gero egingo dugun gailurreria.

 Goiko aldera atera gara. Atzean ikusten den orratzaren ondoan dago zati zailena, baina ondo igarotzen da. Atzerago, Garmo Negro eta ea ikusten ez diren Infiernoak eta Tebarray. Gandua hemen ere.

 Azkenengo ertzean. Haize bortitza dabil goian eta adi ibili behar da, ondo helduta. Atzean Feniás aldea.

 Ertzeko pasabidea. Jetsi egin behar da apur bat, tontorrera igotzeko.

 Erraza da baina haizeak gogor astintzen du, beraz adi. Hau pasa eta berehala dago tontorra.

 ARGUALAS (3046m). 3,45 behetik. Laugarren aldiz tontor honetan. Gustora.

 Garmo Negro oso gertu geratzen da. Argualas lakuak behean.

 Ez dugu denbora asko egingo tontorrean, haizeak gogor jotzen du eta.

                         ⛰️PICO ALGAS 3036 mt



 Ertzetik behera, ondo helduta.



 Ezkerrean daukagun amildegia. Orain Algas-era. Ertzeko lehenbiziko zatia, harkaitz gorrizka daukana, bere eskuineko bira batetatik igaroko dugu. Gero, harkaitz zurian sartuko gara ertzean.

Bretxan. Orratz hori pasatzeko dago zati teknikoena. Atzean,        Garmo eta Infiernoak. 
 Orratzaren ezkerretik. Hau da aipatutako pasabidea. Ezkerrean, amildegia. Hau pasa eta eskuinera, birara.

 Bretxatik behera, bira elegantean. Erosoa eta erraza da.

 Algas-en ertzera igotzen, ezkerrean nabaritzen den biratik igaro ondoren. Atzean, Argualas.

 ALGAS (3036m). Ganduaz inguratuta.

                  ⛰️ALGAS NORTE 3031 mt

 Ertzean, Orratz oso estetiko baten ondoan, Ipar Algas-era bidean.

 ALGAS NORTE (3032m). Azkar pasatzen da tontor nagusitik beste honetara. Atzean, Pondiellos-eko lakuak.

 Algas lepoa eta Garmo Negro. Eskuinean, hutsunea... Ondoren lepora jetsi eta Argualas lakuetara joango gara, igoerako bidea  hartzeko berriz.

 Infiernoak eta Pondiellos lakuak.

 Aurretik egindako bi tontorrak, Algas eta Argualas.

 Tontorra utzi eta Algas leporuntz jeisten.

 Hau errazagoa da nahiz eta erosoa ez izan.

 Argualas lakuak. Horra jetsiko gara.

 Argualas ezkerrean eta Algas eskuinean. Erdiko zatia da hormen azpitik egin duguna.

 Algas lepoa baina apur bat gorago. Ez gara lepora helduko. Hemendik beheruntz zuzenean. Infiernoak atzean.


 Lakuetara jeisten. Algas biak goian.

 Lakuetan. Goian Algas biak.

 Argualas lepotik behera, igoerako bidetik. Ez da giro hor goian, haize oso bortitza.

 Garmo Negro-ren azpian. Argualas atzean.

 Igoerako bidetik beheruntz. Argualas eta Garmo Negro goian.

 Brazato aldeko gandua zerbait arindu da baina hor jarraitzen du.


 Eta egindako ibilbidearekin gustora Bainuetxera jeisten. Zazpi ordu luze egin dugu, lasai eta gozatzen ibiliz. Nahiz eta ibilbide ezaguna izan, gustora errepikatu dugu. Gero, Casa de Piedran, bokata eta garagardoak. Bukaera ezin hobea.


                                                IBILBIDEA HEMEN