2012/05/28

TTUTTURRE 1282 m, ALBORTA 1224 m, Malloak Errazkinetik.

2012-05-28 Badira hilabete batzuk Juan Mari Ansaren liburu ederra gure eskuetara heldu zela. Bertan dauden ibilaldi batzuk ezagunak dira guretzat, baina beste asko ez ditugu oraindik ezagutzen. Neguan, ahalegin bat egin ondoren, gaur iragarpen onarekin, Errazkinera itzuli gara, bere gaineko Malloak apur bat gehiago ezagutzeko.
Mapa hau eskuetan hartuta, Errazkinetik Ttutturrera igoko dugu, gero ezkerrean dauden tontor guztiak zapaldu eta Belutako aintzinako bidetik jetsi.
Soroaundin gaude, Axkarateko Malkorraren azpian. Igoera bere eskuinetik egingo dugu belarrezko korridore batetik.

Bide estu bat dihoa ormen azpiko basotik.

Eskuineko pagadira sartu eta berehala egingo dugu topo, malda potentea duen aldaparekin.

Ezkerrak tarteka lora dotoreak ere agertzen direla belar artean.

Hemen gaude Erratokiko Aldapan. Belarra nahiko altua dago eta bidezidorra ikusi ere ez da egiten. Oinak mela-mela eginda ditugu, gaueko ihintza gatik.

Aldaparen azkenengo zatian, ikuspegia zabaltzen da eta inguruaren edertasunaz jabetzen gara. Dena dela, oraindik goian geratzen da Ttutturre.


Axkarateko Malkorraren gailurrera heldu gara. Bertatik, Betelu eta Araitz arana begi bistan ditugu.


Axkarateko Malkorra eta Baakaigañe behean utzi eta Mallo Zarreko belardiak zeharkatu ondoren, Ttutturreren azkenengo maldetan gaude.


Ttutturre tontorrean. Malloa guztiak ditugu gure aurrean, Irumugarrietatik Balerdiraino.


Pena pixkat ematen du, artzaien txabolak egoera honetan ikustea, baina hau da errealitatea.

Hurrengo tontorrera, Alborta, igotzen, Ttutturre atzean utzita. Gustora goaz, eguraldi bikainarekin.

Albortatik, Ttutturre.

Albortako buzoiarekin.

Subezelaigañen gaude, eta Malloen ikuspegia zabalagoa da oraindik. Hemendik jeisteko aukera bat baino gehiago daude. Aurreko irteeran ezagutu genuen bat, eta beraz, beste bat ezagutzera goaz. Arriolatz igo eta Frantsez Errekatik itzuliko gara.

Hemen ere bidea pagadi eder baten barnealdetik doa.

Eta horrela Belutara heldu gara. Parean daukagu lehen igotako Axkarateko Malkorra.


Belutako langa, burdinezko atearekin. Hemen Errazkin eta Baraibarreko lurrak bereizten dira.


Arrateko igarobidea.

Liburu oso gomendagarria. Izugarrizko lana dago hemen.
Bidea oso ondo dago eta oso polita da Arrateko langatik beheruntz. Zirkularra bukatzen da.

Hau da egindako ibilbidearen lehen zatiko mapa.