2013/10/30

TALAIA BIDEA. Hondarribitik, Jaizkibelera, eta buelta Talaia Bidetik. Bitxi bat

2009an egindako ibilbidea. Apirilean. Gure abiapuntua, Hondarribia


Guadalupen hasi ginen oinez. Jaizkibelera igo lehenbizi, handik itsasertzera jetsi eta Hondarribiruntz bertako inguru harrigarriak ezagutuz.





Mendebalderantz egiten dugun neurrian, itsasoranzko aldapak gero eta malkartsuagoak dira eta, leku batzuetan, 240 metroko altuera ere izaten dute. Itsasertzeko hareharrizko harkaitzek, haizeak zizelkatuak, itxura bitxi eta sinestezinak hartzen dituzte.










Urak bere bidea egiten du hareharrizko geruzek uzten dizkioten zirrikituetatik. Ibilbide horretan harriaren burdina bereganatzen du, kolore laranjak eta gorrixkak erakutsiz.







Magaletan behera ur-korronteak ziztu bizian jaixten dira itsasora bidean, bereziki euriteen ondoren, eta mendizaleok zailtasunen bat edo beste topa dezakegu oinak lehor mantendu nahi baditugu.





















Cromagnon gizona ote?

Asfodelus!!






Itsatita daude harriak!!








Ibilbide ederra, komenigarria, oso!