Sorpresaz betetako ibilbidea da. Zenbat eta gorago igo, euria eta lainoak ditugu lagun, baina gustora goaz. Joan-etorri guztian bi kotxe besterik ez dira pasatu. |
Cándanu ibaiak urjauzi dotoreak sortzen ditu. Ur hauek Sella ibaira doaz. |
PR bezala dago markatuta ibilbidea. Hemen ezkerrera hartuko bagenu, bezperan egondako Bedules lepora helduko ginake. |
Víboli-ko lehen etxea. |
Goiko auzoan, behelainoz inguratuta. Hemendik, ihez ezagututako Vibolines ibilbide izugarria daukagu parean, baina ez dugu batere ikusten. |
San Ignacio-ren oroimenez egindako elizatxoa. |
Etxeak oso ondo integratuta paisaian. Eta berriz, toki beretik, beheruntz. |
Noizean behin gure gainean ditugun hormak agertzen dira, fantasmagorikoak. |
Hau lasaitasuna! |
Goiko horma horietatik dihoa Vibolines sedoa. |
Eta Asturias-etik itzultzerakoan askotan egiten dugun bezala, Celorio (Llanes ondoan) herrian geratu, eta bainu erlajantea hartu ondoren, bazkaldu sagardotegi batean eta lasai lasai etxera. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina