MENUA

2014/08/13

PIC CARLIT (2943m), Porté-Puymorensetik. 2014-08-6

Gaur Pic Carlit tokatzen da. Eguraldi ona dago iragarrita. Baina ez dugu igoko ohiko bidetik, hau da, Bouillouses lakutik, aspaldi ezagutu bait genuen. Puigcerdátik, Porté-Puymorens igaro eta El Passet baino apur bat lehenago dagoen aparkalekura etorri gara. Bertan agertzen dira indikadoreak Carlitera igotzeko. Orain, ezkerrera hartuko dugu Lanós urtegiruntz.


Passet-eko urtegiaren gainean altuera lortu ondoren, GR7arekin egingo dugu topo eta Lanós urtegirarte beraren markak jarraituko ditugu. Urtegian, tirolinak egiteko kableak ikusten dira.

Bidea lorategi bat da. Font Viva lakuaren gainetik goaz.
Piano itxura du Font Viva lakuak. Itzuleran, jendez gainezka egongo da.


Ertz hau gainditu ondoren, bideak ezkerrera egiten du eta Lanós aranean sartzen da.

Carol ibaia dihoa zuloan, urjauzi dotoreekin.

Meazulo batzuk daude bide ertzean. Hau da horietako bat.

Behin Lanós urtegira heldu, GRa utzi egiten da, eta Forats uharraren ertzetik doan bidezidorra jarraituko dugu.

Orain agertu zaigu Carlit.

Atzean utzi dugu Lanós urtegi galanta eta bera babesten duten Puig de Coma d'Or eta Puigpedrós de Lanós mendiak.

Erreflexuak putzu batean.
Ari gara Carlitera hurbiltzen.Gero, 500 metroko malda-garaiera duen harrizko korridorea gainditu behar dugu.


Forats laku ederra Carliten oinean. Lasaitasuna adierazten du hainbeste harri artean.

Hasi gara harritzan gora. Behetik ematen duena baino erosoagoa da. Dena dela, malda handia dauka, gero eta handiagoa gainera. Forats lakua eta Lanós urtegia behean geratzen dira.

Bidezidor sigi-sagatsua.


Zati zailenetik irteten.

Lepotxo batera irten gara, eta azkenengo zatia bakarrik geratzen zaigu. Atzean, Tossa Plana de Llés eta Cadí mendikatea ditugu besteak beste.

Azkenengo metroak bi gailurren arteko lepora irteteko.

Carlit tontorrean (2943m). Cerdanyako erraldoia.

Bouillouses-eko lakuak beste aldean. Hortik dator bide arrunta, oso masifikatua garai honetan.

Tontorreko erromeria. Ea denek, Bouillouses-etik igotzen dute.

Oso gertu dagoen ipar tontorrera bidean, erromeriatik alde egiten.

Goian denbora apur bat egin ondoren, beheruntz goaz bide beretik. Hemendik jende gutxi dabil.



Korridorean behera, piano, piano,...



Jetsiera gogorra bukatu da. Agur Carlit!

Forats uharraren laguntzaz gustora jeisten da.

Lorategian murgilduta.


Siempreviva hirukote dotorea horman bertan.

Lanós urtegitik behera bidea balkoi luze bat bezalakoa da. Carol ibaiaren gainean dihoa. Oso polita eta loraz beteta.



Eta lora artean egin dugu itzulera El Passet urtegi ondoan dagoen aparkalekura. Ibilaldi gogor baina ederra.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina