2014/08/13

PUIGPEDROS. 2914 mt. Cerdanyako garaienetakoa. 2014-08-5

Malniú aterpean gaude goizeko 9etan. Gaurko eguraldi iragarpena ez da ona, eta Puigcerdátik atera garenean euripean egin dugu, baina Meranges herria igaro ondoren, goian garbi dagoela ikusi dugu eta animo berriekin etorri gara hona. Meranges-etik aterpera pista luzea dago, erdia asfaltatuta eta azkenengo 4bat km egoera erdipurdikoan. Gero, hemen aparkatzeko 3 €ko tarifa ordaindu behar da.

Gure asmoa, iparraldetik, Campcardós aranetik igotzea zen, baina eguraldiaren iragarpena gatik hemendik egingo dugu, askoz laburragoa delako eta oso ondo markatuta dagoenez, jende asko dabilelako.

Tarteres lakua aterpe ondoan. Orain oso lasai dago inguru hau. Itzuleran jendez gainezka egongo da.

Hasieran Engorgs-era doan GR11a jarraitzen da. Ordulaurden ibili ondoren, GRa utzi eta iparraldera igotzen duen bidezidorra jarraituko dugu. Hemendik aurrera "cairn"ak izango ditugu gidari.

Bidea oso argia da. Lepo zabal batera atera gara, eta beste aldapa bat igo beharko dugu goiko lautada handira heltzeko.

Agertu zaigu gailurra. Lepo zabalean gaude, eta eskuinera igoko dugu goiko lautadara heltzeko.

Engorgs arana eta atzoko Tossa Plana de Llés.


Gailurraren azpiko lautada handian gaude. Tontorra aurrean daukagu. Hodeiak hasi dira agertzen baina oraindikez dago arazorik.


Azkenengo zatia harkaitz handi artean da. Baina oso erraza.

Puigpedrós (2914m). Ordu bi baino gutxiagoan aterpetik.



Oraindik jende gutxi dabilenez, marmotak lasai dabiltza eguzkia hartzen.

Engorgs-eko lakuak, eta atzean, Pessons, Envalira,...

Iparraldean, Campcardós arana. Hortik nahi genuen igotzea.
Beheruntz.

Behelainoak igotzen ari dira eta irudi ederrak eskeintzen dizkigute.



Artzaia behiak igotzen goiko larretara.

Aterpe ondoko Tarteres lakuan berriz.

Ibilaldi laburra izan denez, Malniú-ko lakuetara joan gara. Aterpetik orduerdiko pasiadan 1. lakura heltzen da. Hau oso masifikatua dago, baina hala ere polita da.


Malniú lakutik beste orduerdi batean Estany Mal-era heltzen da. Hona jende askoz gutxiago etortzen da.

Puigpedrós-en magaletan dago ondo babestuta.

Bertan bazkaltzen egon garen bitartean, hau izan da gure lagun berria. Sinpatikoa benetan!


Bi lakuen arteko basoa, rododendroz beteta.

Malniú lakuan berriz.

Meranges herria.



Azkenean sortea izan dugu eguraldiarekin eta ibilaldi polit eta erraza egin dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina