TRAMACASTILLA DE TENA. Hemen ez dugu behar Pirofantasia eta horrelakorik. Dena erabat naturala! |
Hurrengo egunean, goizeko 8ak baino lehenago, Caillou de Soques-etik atera gara, basotik hasieran. |
Arrious erreka zeharkatzen basotik irten ondoren. |
Gure atzean hor edukiko dugu egun guztian Midi erraldoia. Jeisterakoan, aurrean noski. |
Bide oso erosoa Arrious errekaren ertzetik. Hau da Arremouliteko aterpera eta Artousteko lakura joateko bidea. |
Baina orain ez goaz Arrious leporaino. Lehenago, bide nagusia utzi eta eskuinera hartu dugu Soba lepora doan bidezidor malkartsua. |
Han goian daukagu Soba lepoa, Arriel Txikia eta Punta dero Cuello-ren artean. Horra goaz. Soba-ra igotzen. Orain Lurien mendia daukagu atzean. |
Soba lepoan, Lurienekin. Hemen, La Sarra-tik datorren bidearekin egingo dugu topo. |
Elurgune bat zeharkatzen Arriel Txikiaren azpian. |
Arriel leporuntz, bide arrunta jarraituz. Atzean, Soba lepoa eta Soba-Soques-Ferraturas mendilerroa. |
Arriel handia gure aurrean. Beltz agertzen zaigu... |
Palas mendi ederra, lepoko bretxa batetik. |
Artouste eta Arremouliteko lakuak, Palas dotorea eta La Lie, Tourettes,..., Artouste lakuaren gainean geratzen diren mendiak. |
Igoera entretenigarria. Eskuak erabili behar dira baina erraza da. |
Gainera daukagun ingurua izugarria da. Artouste, Lurien, Gouretteko mendiak,... |
Arremoulit. |
Palas. Zer nolako oroitzapen ederrak! Geodesikoetatik igo eta Ledormeur tximiniatik jetsi,..., izugarria. Palas igoera. |
Jeisten. |
Lorak ere badaude hainbeste harri artean. |
Balaitus-en laguntza daukagu jetsieran. |
Gouretteko mendiak. Egun batzuk lehenago igo dugun Geougue d'Arre tartean. |
Midi ere hor dago. |
Arriel lepora jetsi ondoren, anai txikiari ere bisita egin behar diogula pentsatu dugu. Hau erabat ahaztuta geratzen da gehienentzat, baina merezi du igotzeak. |
Horrela Arriel nagusiaren beste perspektiba bat hartzen dugu. |
Eta tontorrean, Siempreviva dotore hauek ikusmena alaitzen dute. |
ARRIEL TXIKIA (2681m). Atzean, Telera-Retona, Escarra, Collarada, Pala de Ip, besteak beste. |
Orain beste aldetik jetsiko gara Arrious lakura eta lepora, gero berriz bide nagusia hartzeko. |
Punta dero Cuello, eta bigarren planoan, Midi. |
Arrious lakuruntz. Atzean, Punta dero Cuello eta Soba lepoa. |
Arrious lakutik Arriel anai biak ditugu begibistan. |
Orain beheruntz, GRa jarraituz. Nola ez, aurrean Midi eta Peyreget. |
Marmota batzuk ikusteko aukera ere izan dugu. |
Eguzkilorea. |
Atzera begira, Arrious lepoa eta gure ibilbidea. |
Eta basora sartu baino lehen, Midiren beste irudi bat. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina