Gósol herria. Hemen egingo dugu lo, bihar Pedraforcara igotzeko. Herri honetan bizi izan zen hilabete batzutan Pablo Picasso. |
Abuztuaren 7an goizeko 9etan gaude Gresolet behatokian dagoen aparkalekuan gure mendiaren hormen azpian. |
Ordulaurden bat behar da Lluis Estasén aterpera igotzeko. |
Zuhaitzen sustraiak agerian daude. Jende asko dabil bide honetan. |
Aterpea 1668m-tara dago. Goian, eskuinean, ikusten da Verdet lepoa (2244m). Gu horra joango gara, gero ertza jarraitzeko tontorrera. |
Beraz, igoera eskuinetik egingo dugu, eta jetsiera, ezkerretik. |
Beti hormen azpitik, malda handia duen bidea jarraitzen ari gara, eta noizean behin, eta atsedena hartzeko, lurrera begiratu behar da. |
Bidea oso ondo markatuta dago eta gainera jende dexente dabil. |
Hor goian dago Verdet lepoa. |
Gósol herria Verdet lepotik. |
Lepotik gora dauden maldetan, trepadak hasten diren tokira hurbiltzen. |
Hemendik gora eskuak erabili behar dira ea denbora guztian. Trepadak errazak dira (II mailakoak gehienez) eta harkaitza oso ona da. Pintura horiarekin dago markatuta. |
Hasi gara. |
Zati zailenean soka finkoa dago jarrita. |
Lehenengo trepada saioa eginda, Cap de la Canal del Verdet-era (2428m) ateratzen da. Hortik bi Pollegóak ditugu begibistan. |
Horma ederrak ditugu gure ezkerrean, aterpe aldera. |
Beste punta bat gainditu ondoren, jetsiera Grallera kanalaren bretxara. |
Hau da azkenengo zatia. Hemendik asko inpresionatzen du, baina igoera eskuineko aldetik doa. |
Hor goian dago tontorra. |
Azkenengo trepadak. Bertikala, baina erraza. |
POLLEGÓ SUPERIOR (2498m) |
Orain beste aldera jeisten, Enforcadurara. Lepo zabal hori da, eta hau da bide arruntena. |
Enforcadura eta Pollegó Inferior. |
Jendea lepora jeisten. Hau, beste aldea baino errazagoa da. |
Pollegó Inferior. |
Behelainoak Pollegó Inferiorren hormekin jolasten. hemendik behera da 500 metroko desnibela duen harritzar famatu eta gogorra. |
Hemen bakoitzak ahal duen bezala jeisten du. Batzuk, saltoka eta korrika erditik, eta gu bezalako beste batzuk ertzetik doan bidezidor sigi-sagatsua jarraituz. |
Hainbeste harri artean, noizbehinka, lora eta landare dotoreak ere agertzen dira. |
Gogorrena bukatzen. |
Basoan sartuta hormen azpian. Orain bidea askoz lasaiagoa da, eta ez zaigu asko geratzen berriz aterpera itzultzeko. |
Aterpean indarrak berreskuratzen. Gogo handiak genituen mendi hau ezagutzeko, eta benetan, asko gozatu dugu. Igoera oso polita eta interesantea izan da, eta jetsiera gogorra, baina gustora gaude. |
Gósol. |
Josa de Cadí. Muino baten gainean dagoen herri txiki eta dotorea. Turismo pixkat egiten... |
Saint Jaume de Tuixent elizatxoa. X. mendekoa. |
Eta baserri galdu bat Berguerá- Cadí-ko toki galdu batean. Horrela bukatu dugu Cerdanya eta Cadí-n egindako egonaldia. Ondo baliatutako egunak izan dira. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina