2014/08/22

SABOCOS 2757 mt Tena Bailara. 2014-08-14

Gaur nire oporren azkenengo eguna da. Ospatzeko, tranpa txiki bat egin dugu. Erosketa batzuk egiterakoan, Panticosako telekabina erabiltzeko 2x1eko oparia egin ziguten, eta gaur da erabiltzeko eguna. Aitzakia Sabocos-era igotzeko.

Telekabinatik irten eta pistatik gora goaz, Mandilarren azpitik. Atzean, Piedrafita herria eta Telera eta Partacua mendikatea.

SABOCOS, gure helburua. Eskuineko sakongunetik sartu eta horma grisen azpian dagoen harrizko korridoretik doa bidea.

Ibon de los Asnos eta Peña Roya.

Lakuan pista utzi eta zuzen goaz goruntz. Atzean, Argualas-Infierno mendilerroa.

Corona del Mallo, Cachivirizas eta Telera agertzen dira "Astoen" lakuaren atzean.

Sabocosen oinera heltzeko maldetan. Atzean, lakua, Mandilar, eta atzerago, Punta Escarra.

Jarraitu behar dugun bidea.


Gauean hotza egin du, eta naiz eta goizeko 11ak izan, oraindik itzalean dauden tokietan izotza dago.

Heldu gara harrizko korridorera. Hasieran bidea nahiko nabaria da eta ondo igotzen da.

"Kutxillarrak" eta Peña Roya. Atzean, Collarada- Punta Escarra.

Harri marroitik txurira pasatu gara. Zati txarrena hor dago, batetik bestera igarotzerakoan.

Ertzera irteten.

Ibon de los Asnos ezkerrean eta Sabocos eskuinean.

Tontorrera hurbiltzen, aurrean Vignemale daukagula.

SABOCOS (2757m). Tena bailararen gainean.

Kromatismoa!!  Tendeñerara doan gailurreria.
Vignemale guztia: Clot de la Houndt-Pique Longue-Cerbillona-Montferrat-Tapou-Milieu


Bi kolore!! Hasi gara jeisten.


Zati gogorrena jetsi ondoren. Eskertzen da belar apur bat zapaltzea.

Sabocosek osatzen duen zirkotik atera gara.

Irlatxoa Astoen lakuan.

Atzera begira. Sabocosetik Tendeñerara doan mendilerro guztia. Goian bakarrik beste mendizale batekin egin dugu topo. Nahiz eta lakuetara jende asko etorri, telekabina+busean, gailurretara gutxi animatzen dira. Mendikolorek bete du bere helburua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina