Martxoaren 29a. 13 orduko hegaldi lasaiaren ondoren, Santiagoko aireportuan gaude. Hiru ordu eta erdiko geldialdia daukagu beste hegaldia hartu arte. Zerbait jan eta edateko baliotu dugu. |
Eguerdiko 13:40an (dagoeneko Txileko ordua) Punta Arenas-erako hegaldia hartu dugu eta hiru ordu t'erdiko saioa daukagu. Berehala hasi gara Andeak ikusten. |
Eta gure azpian izugarrizko glaziar eta mendilerroak agertzen hasi dira. Ez daukagu aspertzeko astirik! Ametsak errealitate bihurtzen hasi dira. |
Viedma Glaziarra |
Hegoaldeko izotzezko lautada. "Campo de Hielo Patagónico Sur" |
Upsala Glaziarra |
Fitz Roy eta inguruko orratzak. |
Horrelako paisaiak ikusiz berehala pasa zaigu bidaia eta begibistan daukagu Magallanes itsasartea eta Tierra del Fuego beste aldean. |
Semearekin elkartu gara eta bere etxean gaude hurrengo egunetarako planak egiten. |
Hiriarekin lehenbiziko kontaktua. Igandea da eta ez dago mugimendu handirik kaleetan. Lasaia eta atsegina iruditu zaigu. |
Costaneran. |
Lehenengo ilunabarra Punta Arenas-en, Magallanes itsasartean. Izugarrizko kolore eta tonoak daude, eta ostertzearen zabaltasun eta handitasunak hunkitu egiten gaitu. |
Kasinoa. |
Kasinoaren azkenengo solairuan dagoen kafetegitik 360º-ko izugarrizko ikuspegiak daude. |
Eta eguna bukatzeko, semearen lagunek bertan hain tipikoa den erreki jana eskeini digute. Ondo hasi dugu bidaia! |
Costaneran pasiatzen. Enkanto handia du guretzat. |
Kanposantua. Monumento historiko-artistiko bezala daukate. |
Izkutaketan. |
Magallanes-eko Unibertsitatean (UMAG). |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina