2015/05/27

LEZNA 2208 m, BISTRUEY 2001 m. Liebana-ko Cucayo herritik.

Kantauri Mendikateko bakartienetako mendia da Lezna. Palentzian dago kokatuta, Fuentes Carrionas deituriko mendilerroan.
Ostiralean gauez heldu gara Cucayo-ra eta bertako Posadan egingo dugu lo. Baina aurretik Posada-ko anai-arrebekin solasaldi aberatsa izan dugu. Sei bat hartz dituztela zenbatuta Río Frío inguruan, eta herritik nahiko gertu ere ikusi dituztela, otsoek sortzen dizkieten arazoak, herrian oso jende gutxi geratzen dela, ea denak nagusiak, abere gero eta gutxiago,... Mendiko herri eta hauzo gehienetan dituzten arazoak.


Bi sorgin...

Larunbatean, goizeko 8:30etan hasi gara martxan. Naparra ere agertu da Bilbotik zuzenean etorrita, eta beraz hiru kide gara gaur.
Markatutako bidea.

Dobres eta Cucayo-ra heltzeko errepidea hor parean dator, Peñas de Dobres-en zulatuta dauden tunelak igaroz.

Hasieran Ríofrío-ra doan pista hartu dugu, baina berehala utzi dugu, ezkerrera jetsi eta erreka zeharkatzeko zubi batetik.

Asfodeloak.

 Dobres-eko Haitzen altueran gaude, eta atzean Pikos de Europa-ko Ekialdeko mendilerroa daukagu begi bistan, Morra de Lechugales-etik Samelar-eraino.

Peña Prieta ere agertu da.

Eta Pikosetako Llambrión-Madejuno mendi multzoa eta Tesorero eskuinean.

Bistruey eskuinean eta Pico Corcina atzean. Gero hortik itzuliko gara.

Eskuinean Torre Salinas eta Hoyo de Liordes, Pedabejo kanalarekin, eta ezkerrean, Torre Bermeja eta Cornión-eko beste gailur batzuk.

Gure eskuinean Ríofrío haran guztia daukagu eta Peña Prieta bere gainean.

Gaurko lehenbiziko tontorra, Pumar. Ea honeraino pista bat jarraitzen etorri gara. Hemen, kordala hartu, eta orain dena goruntz, isatsen artean dauden bidezidorrak jarraituz.

Bistruey oso urruti geratzen da. Gero, hemen ikusten den gain guztia zeharkatuko dugu bertara heltzeko.

Pumar-era igo ondoren Lezna-ra goaz. Lepora jetsi eta gure aurrean daukagun 200 metroko aldapa igo beharko dugu gailurrera.

Ríofrío eta Peña Prieta.

Lepoan. Goian daukagu Lezna.


Azkenengo metroetan. Hemen haize hotza daukagu. Atzean, Curavacas.

PICO LEZNA (2206m). Curavacas erraldoiarekin atzean. Orain arte ez dugu beste inor ikusi. Ibiltzeko eguraldi paregabea, baina hemen goian hotza egiten du.


Curavacas. Aspaldi ez diogu bisitarik egin, eta bada ordua horretarako. Gainera, hor ikusten den Notarioaren bidea zain daukagu...

Atzeko dekoratua: Cortés, Morra de Lechugales, Rasa de la Inagotable, Sagrado Corazón, Samelar,... Pikosetako Ekialdeko Mendikatea.

Beheruntz. Orain Pumar azpitik zeharkatuko dugu lehengo lepora heltzeko, eta gero Bistruey-ren azpiraino.

Elur gutxi, bota haundiak. Aprobetxatu egin behar.

Bistruey-ren azpian dagoen Aruz lepora bidean, abereen bidezidorrak jarraitzen. Atzean, Peña Prieta.

Aruz lepoa eta Bistruey. Hor atseden txiki bat hartuko dugu jan eta edateko. Ea 300 metroko garaiera aldea duen aldapa oso tentea daukagu.

Lezna eta Curavacas. Orain hauek daude urruti.

Pitxilora ugari zapaldu ditugu igoeran. Honek zerbait arintzen du aldapa.

Lorategia eta Peña Prieta.

Azkenengo metroetan.

BISTRUEY (2001m). Dobres herria eta errepidea tunelekin, eta Vega de Liébana.

Lehen igaro ditugun parajeak, Las Praízas. Gero ezkerretik joan gara Pumar eta Lezna-ra, eta orain berriz horra jetsiko gara, baina eskuinetik. Coriscao eta Peña Prieta, San Glorio portuaren gainean dauden tontorrak.

Dobres-eko tunelak.


Las Praízas-era jeisten, zelai aldapatsuetatik.


Narzisoa.

Bistruey-tik egin dugun jetsiera. Aruz lepoa eskuinean geratzen da (bide arrunta).


Azkenengo begirada Bistruey-ri.

Herrira jeisteko, igoerako pista hartu beharrean, erreka zulotik dihoan bide askoz politagoa jarraitu dugu. Hemen gaude Cucayo eta Dobres hauzoen gainean.

Cucayo-ko etxeak. Ihauterieta izan ginen ere hemen, eta orduan, etxe guzti hauek metro bat elur zeukaten teilatuetan, eta ezin zen kaleetatik ibili. Gaur udaberriko egun dotorea izan dugu. Paraje ederrak ezagutu ditugu, eta aukera gehiago badaudela ere ikusi dugu. Beraz, bisita gehiago egiteko asmoz itzuli gara etxera.
Otsailean





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina