Arratsaldeko 17:15ean autobusa hartzen gaude. Lau bat orduko bidaia daukagu Puerto Natales-era. |
Apirilak 7. Goizean goiz atera gara Puerto Natales-etik, eta asfaltoa bukatzen den Cerro Castillo-n, geldialdia egin dugu. Bertako estantzia bat. |
Herri oso txikia da eta mendiz inguratuta dago. Pare bat kafe-denda daude errepidean eta hor geratzen dira busak. |
Hortik aurrera errepidea "ripioa" bihurtzen da, baina Paine mendikate guztia hasi gara ikusten berehala. Hunkigarria! |
Almirante Nieto mendia eta Paineko Dorreak. |
Horko zirrikituak ezagutzen igaroko ditugu ondorengo egunak. Autonomia osoan eta izan dezakegun gida onenarekin, semearekin. Bera hainbat aldiz dago bertan ibilita eta ondo ezagutzen du ingurua. |
Pehoé lakua eta atzean, ezkerretik hasita, Tenerife mendia, Cordón Sierra Prat eta Sierra Chacabuco. |
Paine ibaia Pehoé lakura iristen. |
Salto Grande Paine ibaian. Katamaranaren zain, denbora izan dugu hona hurbiltzeko. |
Armadilloa. Lehenbiziko aldia da ikusten dugula, eta ilusio handia egin digu. |
Cuernos del Paine. Gure gainean ditugu. Erraldoiak! Gainera harkaitz desberdinen geruzek oso dotoreak egiten dituzte. |
Eguerdian hartu dugu katamarana, eta hemen goaz Pehoé lakua zeharkatzen. Lainotuta dagoen arren, ikuspegiak izugarriak dira eta gozatzen goaz. |
Paine Grande, Francés harana eta zirkoa eta Cuernos. |
Paine Grande. Gailur Nagusia, merengez apainduta. |
Eñaut bere laguna den Coté Marchant-ekin. Hau gida bezala dator talde batekin, eta gure ibilbide bera egitera datoz, baina egun bat gehiagotan. Dena dela, harreman sendoa izango dugu beraiekin. |
Cerro Fortaleza, Espada, Hoja, Máscara eta Cuernos. |
Grey glaziarrera dihoan bidea hartu dugu. Katamaranean etorri garen 30 bat pertsonetatik, erdiak goaz ibilbide bera egitera. Beraz, ez dugu masifikazio handirik izango. |
Bariloche tontorra aurrean. Duela lau bat urte Grey kanpoan zeuden israeldar batzuk eragindako sutea izan zen eta ondoriok oraindik begibistan daude zuhaitzetan. |
Hirurok Laguna de Los Patos-en. |
Ferrier mendia Ahateen Aintziran bikoiztuta. |
Grey lakuaren gainean gaude. Goian Ferrier mendia, eta izozmendi batzuk lakuan. |
Olguín glaziarra eta bere gaineko orratzak. |
Aipatutako sute horretan 17000 hektarea baino gehiago erre ziren. |
Tyndall glaziarra eta Hego Izotz Eremuko mendi dotoreak. |
Bariloche tontorra gure gainean. |
Aurrean daukagu Grey glaziarra. |
Behatoki bikaina lakuaren gainean. Glaziarra, Centinela mendiak eta Izotz Eremua atzean. |
Toki egokia atsedena hartu eta mate batzuk edateko. |
Baina oraindik ea glaziarreraino heldu behar gara, han baitago gure gaurko kanpalekua. Hori bai, hemendik ea gehiena jetsiera da ( bihar igo beharko duguna). |
Kukuprakak bidean. |
Bariloche tontorra merengez apainduta. |
Eta Grey lakua izozmendiz apainduta. |
Lakuaren ertzera jeisten. |
Olguín ibaia. |
Merenge ederrak ditugu gure gainean. |
Tiuque. |
Grey glaziarra eta Centinela mendiak. Atzean, Izotz Eremua. |
Illunabarrean kolore urdinagoak hartzen ditu izotzak. Bakar bakarrik gaude eremu honetan eta izugarrizko zirrara eragiten digu. Magiaz betetako momentuak dira! |
2.Eguna. Apirilak 8. Goizeko 8retarako martxan hasi gara, eta laku ertzean gaude egunsenti dotorea ikusten. Gauean euri apur bat egin du, baina orain eguraldi polita daukagu. Ferrier mendia erdian. |
Pingo haranaren gainean dagoen mendi dotorea eguzkiaren argi politekin. |
Olguín ibaia. |
Berriz atzoko bidea egiten, baina orain atzera begira. |
Atzo egin genuen jetsiera orain igotzen. Baina ari gara behatokira heltzen. Laster agurtuko dugu Grey glaziarra. |
De los Patos Aintziraren ertzetan. |
Atzo ibilaldia hasi genuen tokian berriz, Pehoé lakuan. Fondoan, Tenerife-ren piramidea eta Sierra Prat eta Chacabuco. |
Atsedena hartu ondoren, Francés haranaren hasieran dagoen Italiar kanpalekura martxan. Gainean, Bariloche tontorra eta Paine Grande mendilerroa. |
Gaurko protagonista nagusiak aurreko horiek izango dira, Cuernos, Espada,... |
Ezkerraldean, eta gure gainean, Paine Grande-ren glaziar eskegia. |
Adarrak. |
Skötsberg lakuaren ertzetik, Adarrak beti parean ditugula. |
Postaletako paisaiak, lakua eta Sierra Prat eta Sierra Chacabuco hondo-irudi bezala. |
Hona ere heldu zen aurrean aipatu dugun sutea. |
Basora sartzera goaz. Ez zaigu asko geratzen kanpalekura iristeko. |
Francés hibaia egurrezko zubi esekitik zeharkatzen. Beste aldeko basoan dago Italiar kanpalekua. |
Hibaia eta haranaren hasiera, Paine Granderen horma eta glaziarrekin. |
Paine Grande-ren beste glaziar eskegi bat. Tarteka erortzen dira izotz zatiak, izugarrizko burrundara atereaz. |
Ezkerrean, Francés glaziarra eta Paine Grande-ren hormak eta serakak. |
Francés glaziarra. Hemen ere erortzen ari dira izotz zatiak. |
Morrenatik gora. |
Eskuinean, eta basoaren gainean, Cuernos del Paine. |
Espada, Hoja eta Máscara orratzak. |
Elur eta izotz jauziak Paine Grande-ren hormetan. |
Francés haranaren bukaerako zirkoa. Harkaitz eta izotzezko katedralak. |
Behatokian gaude eta gainean ditugu Adarrak, arratsaldeko azkenengo eguzki-izpien argipean. Magiaz betetako beste momentuak. |
Paine Grande-rekin. Izugarrizko perkusio kontzertua entzuten ari gara. |
Espada, Hoja, Máscara. Bertikalitatea alde guztietan! |
Behatokitik jeisten, errekatxoak urjauziekin eta udazkeneko tonoak zuhaitzetan. |
Hemen sortzen da ibaia Francés glaziarraren azpian. |
3. Eguna. Apirilak 9. Goizeko 6:30etan diana! |
8rak baino lehenago, eta oraindik ilun dela, martxan gaude. Semea denda desmontatzen geratuko da, baina bera gu baino arinago dabil eta laster harrapatuko gaitu. |
Ferrier mendia eguzkipean dago jadanik. |
Egunsentiko tono dotoreak Tenerife mendian. Piramide erregularra. |
Nordenskjöld lakua, Tenerife, Sierra Prat. |
Laku handia da Nordenskjöld hau. Bere ertzera jetsi eta denbora luzean izango dugu gaurko bidelagun. Atzean, Sierra Contreras. |
Atzera begira, Paine Gande-ren glaziar eskegiak ikusten ditugu oraindik. |
Lakuaren ertzean. Atzean Donoso mendia. |
Laku ertzetik goazen bitartean, Cuernos-en hormak ditugu gainean. Urjauzi dotoreak erortzen dira goiko glaziarretatik. |
Cuernos. Hemen, hostala, bungalowak, kanpina, denetarik dago. Hau pribatua da. |
Lakua, Paine Grande, Ferrier, eta abarraei agur esango diegu hemen. Orain Campamento Chileno-ra doan bide gogorra hartuko dugu W-ren hirugarren haranera sartzeko. |
Cuernos-ei ematen ari garen itzulia bukatzera goaz. |
Almirante Nieto mendia eta bere glaziarra ditugu orain gainean. |
Argi dago bakoitzaren norabidea. |
Erreka batzuk zeharkatu behar dira, batzuk zubiarekin eta hau bezalako beste batzuk ahal dugun moduan. |
Las Torres estantzia eta hotela behean daude, eta hemen bertako zaldiak eta ikusten hasi gara. |
Campamento Chileno. Hemen ere, ostatua eta kanpina daude, baina pribatua. |
Ascencio ibaia. |
Kanpoa igaro eta goruntz goaz, ibaiaren ertzetik hasieran. Haran eta ibaiaren izena, hemen izkutatu zen Ascensio izeneko bidelapur batengatik da. |
Tokia zoragarria da, eta honek gure nekea arintzen du. Hibaiaren beste aldera igaro ondoren, baso eder batetik joango gara denbora guztian. |
Azkenean, hamar bat ordu gogor baina zoragarritan heldu gara gaurko helmugara. Bihar goizean, oraindik eguna argitu gabe joango gara hemen ezkerrera. |
Torres kanpalekua. Enkanto handia eta giro bikaina. Hemen, Italiar kanpoan bezala, ez da ordaindu behar, erregistratu eta punto. |
Afaldu eta iluntzeko zortziretarako lo-zakuetan gaude merezitako atsedena hartzeko. |
4. Eguna. Zazpirak baino lehenago hasi gara oinez, eta ordubeteko igoera gogorra daukagu Dorreen azpiraino. Ea egunsentia bertan ikusten dugun! |
Zortziretarako goian gaude. Ondo babestu, hotza egiten baitu, eta espektakuluaren zain gaude. Badirudi hasi dela... |
Ipar-amerikar taldea. Hauek lo-zaku eta guzti etorri dira, eta martxa polita daukate. |
PAINEko DORREAK. Lortu dugu ona heltzea, eta pozez gainezka gaude. Aspaldiko helburua zen... |
Ordubete baino gehiago egon gara toki eder horretan, baina jetsi egin behar. Ordubietarako Las Torres hotelean egon behar dugu busa hartzeko. |
Morrenaren gainetik gatoz. Kontrasteak. |
Kanpalakean trasto guztiak jaso eta beheruntz, atzoko bide beretik. |
Hauek gu baino azkarrago jeisten dira, baina berdin da. Oso ondo goaz denboraz, eta dastatzen parke zoragarri honetan bota ditugun lau egunak. |
Almirante Nieto mendiaren azpian ibilaldia bukatzen. Askenean izugarrizko suertea izan dugu eguraldiarekin ere eta dena oso ondo atera zaigu. |
Las Torres estantzia-hotel-aterpea. Luxuzkoa. Ederra, baina ez da guretzat. |
Parkeko sarrerara joateko autobusaren zain. Atzean, eskuinean, goizean egon garen tokia Dorreen azpian. |
Gautxoak. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina