2015/05/12

SUAREN LURRALDEA zeharkatzen.TXILE-ARGENTINA.

Martxoaren 31a da. Goizeko 10etan atera gara Punta Arenas-etik eta Ushuaiara bidean goaz, "Ruta del Fin del Mundo"-tik (zezen eta guzti). Bidai luzea daukagu. Kotxea alokatu dugu, batez ere, Karukinka Parkera joatea nahi dugulako, eta bestela ezingo genuke bertara heldu. Astebeterako goaz.
Punta Arenas-etik Magallanes itsasartearen ertzetik joango gara Punta Delgada-raino, Primera Angostura deitzen dioten tokia, han ferry labur bat hartu Tierra del Fuego-ko Irla Handira igarotzeko. Gero, 100 km-ko "ripioa" jarraituz, muga zeharkatu eta Río Grande eta Tolhuin-etik Ushuaira.


Ez dago trafiko askorik. Ñanduak eta guanakoak ertzetan.


San Gregorio estantzia eta bertan dagoen Amadeo itsasontzia.

Errepide ona jarraituz Punta Delgada-ra heldu gara. Ferryaren zain gaude.

Behin ferryan sartuta, aurrean daukagu Suaren Lurraldea.

Magallanes zeharkatzen.


Irlan sartu eta errepidea horrelakoa da, "ripioa". Argentina-ko mugara heldu arte horrela izango da.

Bidean horrelako estantzia ugari ikusiko ditugu.

Txiletik irteteko muga, San Sebastian-en. Km batzuk aurrerago, Argentinako San Sebastián muga igaroko dugu. Irteteko tramiteak laburrak dira. Sartzeko beste historia bat izaten da. Argentinan sartu eta errepidea berriz asfaltatuta dago.

Río Grande igaro eta euria hasi da. Hau Fagnano laku erraldoia da. Hemendik Ushuaiara euripean egin dugu, eta gurpil bat zulatuta. Beraz, afaldu eta ohera berehala.

USHUAIA. Gauean elurra egin du inguruko mendietan.

Costaneran, Beagle kanalaren ertzean. Olivia mendia estalita atzean.

Yaganen hizkuntzan ush (sakona) eta waia (badia). Beraz, Ushuaia "Badia Sakona".

Olivia mendia.


"Australis"itsasontzia. Dirua edukita, Punta Arenas-etik hona etortzeko aukera zoragarria.

Beagle kanala, Navarino irla eskuinean eta Tierra del Fuego.

"El Viejo Almacén" taberna-museo hunkigarria.


Olivia agertu da.

Argi dotoreak kaian.


Apirilaren 2an eguraldi ederrarekin esnatu gara. Parke Nazionala ezagutzera goaz.

Navarino-ko Hortzak.

Tierra del Fuego Parke Nazionalean gaude. Lapataia ibaia. Ahal ditugun ibilbide gehienak egiteko asmoarekin gaude.

Hasteko Roca lakuaren ertzetik dihoan "Hito XXIV" ibilbidea egingo dugu. Txileko mugaraino doa. Joan-etorri bat.

Roca lakuaren ertzean.



Carpintero txoria.

Udazkeneko fruituak.





Heldu gara bukaerara. Bide zoragarria basoan zehar eta lakuaren ertzetik.

Lengak eta Ñirreak hasi dira udazkenenko tonoak hartzen.



Goroldioak ugariak dira.

Roca lakua. Mugaren beste aldean, Txilen, Errázuriz izena du. Bi ordu eta gutxitan egin dugu joan-etorria.

Lapataia ibaia.


Kotxez Lapataia Badiara etorri gara. Hemen beste ibilaldi batzuk lotuko ditugu.



Parajeak izugarriak dira. Asko gozatzen ari gara.





"El Turbal" izena duen ibilbidean gaude. Ibilbide motzak dira, baina lau kateatu ditugu luzeagoa egiteko.




"Castorera" bat.




Tiuque.


Laguna Negra-ra doan bidea.

Laguna Negra.

Laku hau turberaz inguratuta dago, eta ertzetan turberak osatzen ari dira eta babestuta daude.

Beste laku bat, Laguna Verde.



Ondoren, kotxea hartu berriz eta Zaratiegui itsasadarrera etorri gara. Begle kanaleko irlak parean, Redonda eta Estorbo.


Fin del Mundo-ko trenaren errailak.
Garai batean Mundu Amaierako Trena kartzelako presoak garraiatzen zituena, gaur egun turistikoa da.

Azkenengo ibilaldia Pipo ibaiaren ertzetik egin dugu. Euria daukagu gainean, baina ibaiaren ertzetik gustora ibili gara.


Busti gabe itzuli gara. Azkenean zazpi bat ordu ibili gara guztira eta gozamen handia izan da. Zoragarria iruditu zaigu tokia eta inguru guztia.

Ushuaiara itzuli eta arratsaldeko argi dotoreak ditugu Beagle-en ertzetan.

Apirilak 3. Gaur bidaia eguna daukagu. Baina goizean jeiki eta elurra mara-mara ari dela ikusten dugu. Lortuko al dugu Ushuaiatik irtetea?

Hostalekoek esan digutenez, bi-hiru egunetan elurra egingo du. Poliziara deitu, eta gurpil egokiak baldin baditugu kotxean, oraindik posible dela irtetea esan digute. Beraz, gauzak prestatu eta bagoaz.


Utzi digute Ushuaiatik irteten. Garibaldi igarobidera igo behar dugu. Hori zeharkatuz gero, ez dugu espero arazorik.

Igotzen goazen heinean, gero eta elur gehiago errepidean eta inguruetan.


Behean ari dira geratzen Hermoso harana eta Llanos del Castor.

Heldu gara Garibaldi igarobidera. Escondido lakua daukagu aurrean. Udazkena eta negua biak batera.

430 metrotara gaude, baina noski, Amerikaren hego hegoan. Elurra!


Escondido lakua. Gaur behintzat, izena oso ondo ipinita daukala adierazten du.

Garibaldi-tik jetsi eta Tolhuin-era bidean goaz. Elurrak atzean utzi ditugu, eta lasaiago goaz. Gainera, zeru fuegino ederraz gozatzen.

Fagnano laku erraldoia. Pazifikoan dagoen Seno del Almirantazgo-rekin dago lotuta. Gaur, joaterakoan baino eguraldi hobea daukagu.



Udazkena lakuaren ertzetako zuhaitzetan.

Río Grande-runtz goaz Atlantikoaren ertzetik. Beste aldean Zelanda Berria dago...

Rio Grande Hiri buru haundiena. Kanpotik ez da oso polita, ostera etxeak barrutik zoragarriak. klima oso gogorra omen dauka.
Río Granden sorpresa ederra izan dugu. Eñauten ezaguna den Cachik bere etxera bazkaltzera joateko gonbitea pasa digu. Cachi jubilatuta dagoen txirrindulari amorratua da eta Karukinka parkean ezagutu zuten elkar. Euskaldun arrastoak ere baditu. Solasaldi oso aberasgarria izan dugu berarekin eta bere emaztea den Anarekin. Ohore eta gozamen handia izan da guretzat. Eskerrik asko bioi eskeini diguzuen harreragatik.

Baina oraindik bidaia luzea geratzen zaigu, eta penaz baina jarraitu egin behar. Gainera orain dena "ripioa" da, eta Karukinka-ra heltzeko igaro behar dugun muga ez dakigu garbi irekita dagoen edo ez. Río Granden baietz esan digute baina... hemen dena da posible. Horrelako estantziak daude inguru hauetan.

Estantzia erraldoiak eta aberez betetako pampak. Hau da hemengo paisai ederra.

Eta guanako taldeak "errepidearen" ertzetan. Hauen kirola hesi-jauzia dela dirudi.





Grande ibaia. Atlantikora dihoa izen bereko hirian.

Heldu gara Bella Vista Argentinako mugara. Bost egun barru ixten dela esan digute. Beraz, suertea daukagu. Hemendik, 4-5 kotxe pasatzen dira egunean eta poliziak nahiko aspertuta egoten direnez, solasaldia izan dugu beraiekin ere. Futbola, Messi, Bartzelona,... Monotema. Baina ez digute inongo arazorik jarri eta orain km batzuk aurrerago dagoen Txileko mugara goaz. Horretarako zubirik ez duen Bella Vista ibaia zeharkatu behar dugu. Ea nola datorren urez...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina