![]() |
| Hauzoaren sarreran utzi dugu kotxea. Parean daukagu Peña Rocías-Mortillano mendilerroa. |
![]() |
| Hauzoko txakurren laguntza daukagu bertatik irten arte. |
![]() |
| Socueva-ko baserriak eta Ason harana behelainopean. |
![]() |
| Lavalle tontorreraino Marka horiak eta txuriak jarraituko ditugu, bertako Ibilbide bat delako. Socueva behean uzten. Hauzotik gora kotxez igo daiteken pista bat dago ermitako aparkalekuraino. |
![]() |
| Pistaren bukaeran, markak utzi eta oso gertu dagoen San Juan ermita bisitatzera etorri gara. Hormen azpian dago kokatuta eta hau da bere ataria. |
![]() |
| Ermita bera hormetan sartuta dago, eta barru barruan altare txiki bat dago Ama Birjinarekin. |
![]() |
| Altarera heltzeko ferra formako arku bat zeharkatu behar da. |
![]() |
| Kanpoko ate buruduna. Tokiak merezi du ezagutzea. Bidetik gertu dago eta ondo markatuta dago dena. |
![]() |
| Ermita bisitatu ondoren gure ibilbidearekin jarraitu dugu. Marka hori eta txurietara itzuli eta azkenengo txabolara helduko gara berehala. |
![]() |
| Gaztainondo ugari dago inguruan, eta gaztaina asko daude lurrean. Udazkena! |
![]() |
| Hau da orain igo behar dugun aldapa, goiko eskuineko lepora irteteko. Beste aldean Buzulucueva-ko txabolak aurkituko ditugu. |
![]() |
| Bidea oso ondo mantentzen da hemen, zati askotan harriztatua. |
![]() |
| Bide sigi-sagatsua eta erosoa igotzeko. |
![]() |
| Eguraldi aparta eta inguru ederra. |
![]() |
| Altuera irabazten dugun heinean, ikuspegiak zabaltzen dira. Gu eguzkitan gauden bitartean, Arredondo eta haranak oraindik hodeipean. Eskuinean Rubrillo mendia. |
![]() |
| Igotzen ari garen bidea oso ondo trazatuta eta dagoen aldapari ondo egokituta. |
![]() |
| Socueva-ko txabolak behean geratzen dira. |
![]() |
| Panoramaz gozatzen. |
![]() |
| Lepora heldu eta berehala Buzulacueva-ko txaboletan gaude. Orain Bustablado aldera pasatuko gara. |
![]() |
| Orain zati bat pista lokaztu batetik egingo dugu. Ezkerrean txabola multzo polita, baina zoritxarrez, egoera nahiko txarrean gehienak. |
![]() |
| Hortik aurrera erabat aldatzen da terrenoa. Lapiaz eta dolinaz osatutako inguruan sartzen gara, baina zorionez, bidea oso ondo dago eta nahiz eta gogorra izan lekua, nahiko ondo igotzen da. |
![]() |
| Dolina bat inguratzen. Markak asko laguntzen dute hemen. |
![]() |
| Putrea muino baten gainean. Ondo kontrolatuta gaude. |
![]() |
| Santander eta bere badia. |
![]() |
| Paraje hau izugarria da. Bidea, toki batzutan, galtzada bat dela dirudi. |
![]() |
| Ondo begiratu behar da lurrera, ea non zapaltzen dugun. |
![]() |
| Lapiaz arteko pasabidea. Irteten ari gara dolina eta karst ingurutik. |
![]() |
| Berehala ikusiko dugu harkaitz hau. Bidea jarraituz eskuinera Mosquiteru-ra joateko da. Baina gu lehenbizi ezkerrean geratzen den Lavalle-ra joango gara. |
![]() |
| Orain belardietatik goaz, baina hemen ere zulo ugari dago belar artean kamuflatuta. |
![]() |
| Atzean uzten ari garena. Gero hortik joango gara. |
![]() |
| Arredondo-ko etxeak ikusten ditugu 800 bat metro beherago. |
![]() |
| Gertu daukagu Lavalle tontorra. Hemendik ez da asko nabarmentzen baina beste aldera amildegi ederra dauka. |
![]() |
| LAVALLE (1035m)-tik Socueva eta Arredondo "La capital del mundo". |
![]() |
| Mosquiteru eta Peñas Gordas eskuinean (gure ibilbidea) eta Colina ezkerrean. Ezkerreko malda horietatik egiten dute Mosquiteru-ko Km Bertikala. |
![]() |
| aAsón harana eta La Sía mendatearen inguruak. Desagertu dira behelainoak. Gero, eskuinean kerizpean ikusten den sakan horretatik jetsiko gara Asón herrira. |
![]() |
| Lavalle atzean eta behean geratzen da. Mosquiteru-ra igotzeko hartu dugun kanal belartsuan. Aldapa handia. |
![]() |
| MOSQUITERU (1206m). Atzean, Mortillano eta Peña Rocías. Dorre baten gainean gaude. |
![]() |
| Beste aldera jetsi ondoren, hobeto ikusten da Mosquiteru dorrea. |
![]() |
| Mosquiteru. Ezkerretik destrepatu ditugu irtenguneak. |
![]() |
| Mosquiteru atzean utzi eta Alto Pipiones edo Peñas Gordas-en ertza jarraitzen ari gara. Luzea egiten da zati hau eta ez da oso erosoa bertatik ibiltzea, zuloak baitdaude. |
![]() |
| Alto Pipiones-eko tontorrera heltzeko, lapiaz arteko pasabide batzuk zeharkatu behar dira, baina hemen mugarriak daude berriz toki egokienak markatzeko. |
![]() |
| ALTO PIPIONES-etik Santander eta badia. |
![]() |
| Santoña eta Laredo, Buciero mendiarekin. |
![]() |
| Aurrean daukagu Porracolina. |
![]() |
| Baina oraindik Alto Pipiones-en zeharkaldia bukatu eta Pipiones lepora jetsi behar dugu. |
![]() |
| Porracolina-ra igotzen, eskuinean Mortero-ko txabola bat ikusten dugu. Amodioa dago hor! |
![]() |
| Mortero.ko txabola multzoa. Toki zoragarria. |
| Ikuspegiak ederrak dira. Miera harana behean eta Pas haranaren gainean dauden Castro Valnera, Picones de Sopeña, e.a. |
![]() |
| Colina eta Peña Lusa atzean. |
![]() |
| Zuzenean jatsi gara Alto de la Mina-ra ezkerreko espoloitik. |
![]() |
| Alto de la Mina-n, Porracolina-rekin. |
![]() |
| Hemendik jetsiko gara. Sotombo-ko txabolak lehenbizi, Helguerón-ekoak ondoren eta zuloan Asón. Aurrean, Peña Rocías, Mortillano eta Mazo Grande. |
![]() |
| Sotombo-ra jeisten horma kuriosoen ondotik. |
![]() |
| Sotombo-n. Badaude toki hobeak atsedena hartzeko, baina... |
![]() |
| Sotombo-tik behera, bidezidorra gero eta estuagoa eta malda gero eta handiagoa. |
![]() |
| Chumino-ko txabolak Rolacías sakanean. Horra jetsi eta basoan sartuko gara. |
![]() |
| Lehen aipatutako muinoaren espoloi horren azpitik igaro gara. |
![]() |
| Tximinia-diedro dotorea gure eskuinean daukagun sakanaren gaineko hormetan. |
![]() |
| Basoan. Eskertzen da itzala. |
![]() |
| Ari gara Asón errekara heltzen. Mortillano-ren hormak parean. |
![]() |
| Rolacías sakanaren oinean dagoen baserrietako bat. 210 metrotara gaude.1200 metroko jetsiera bukatu dugu. Orain Asón herrira igo eta Socueva-rako bidea aurkitu behar dugu. |
![]() |
| Coventosa kobazuloaren ondotik igarotzen da. Ez daukagu astirik gehiago sartzeko. |












































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina