2017/10/03

NEVERÓN DE URRIELLU 2.559 m. Europako Mendiak.







2017-09-23 Gaua Sotres-en pasa ondoren, goizeko 8:30tan gaude Pandébano baino zerbait beherago. Goiko aldea dena beteta dago eta Canero-ko txabolen azpian aparkatu behar izan dugu. Begibistan ditugu Neverón de Urriello ezkerrean eta Torres Areneras-Albo mendilerroa eskuinean. Aurrean Pandébano lepoa.


Neverón de Urriello dotorea, bere bi tontorrekin. Hau da gure helburua. Guretzat ezaguna da, baina urte asko dira ez garela bertan egon eta berriz bisitatzeko ordua da.

Pandébano lepoan. Jarraitu behat dugun bidea oso ezaguna da, Urriello aterpera lehenbizi, eta Corona del Raso igaro ondoren, Horcada Arenera-ra heldu. Hau da Cabrones aterpera, Torre Cerredora eta beste hainbat menditara joateko bidea. Oso erabilia, batez ere udan.

Inguru honetako erregea agertu da. Urriello "Pikua".

Terenosa-ko txabolak eta orain zainduta dagoen aterpea.

Terenosa-tik gora, La Varera basoa daukagu eskuinean, baina laster bukatuko da basoa eta harkaitzen munduan sartuko gara.

Vallejo lepora goazela, ezkerrean Cabeza de las Moñas-etik erortzen diren kanal eta espoloiak ditugu gainean.

Helburua beti begibistan. Mendi oso ederra da. Neguan hor erdian ikusten den kanala oso ohiko igoera da.

Kotxea utzi dugun tokitik aterpera 800 bat metro garaiera-aldea daukagu. Bukaeran dago aldapa handi eta luzeena. Baina bidea oso ondo dago. Duela urte batzuk ez zegoen horrela...

Urriello-ren ipar aldea. Hortik doa Pidal-Cainejo ibilbidea, Urriellora egin zen lehena. Haiek bai meritoa!

Eskuinean Urrielloren mendebaldeko horma famatua. Horren azpian dago aterpea.

Pare bat ordu pasatxotan heldu gara aterpera, eta atseden txiki bat hartu dugu. Ea tortikulisa sortzen da hainbeste gora begiratzen! Eskalatzaileak Mendebaldeko horman.

Aterpea eta Urriello.

Hurrengo helburua horra heltzea da, Corona del Raso-ra. Bukaeran tximinia motz bat igo behar da. Lehorra dagoenean ez dauka arazorik, gainera orain kable bat jarri dute beheko partean. Elurrarekin arrisku handia dauka.

Urriello atzean uzten.

Corona del Raso.

Tximiniara heltzen. Parabolt bat ere jarri dute, hortik rappelatu ahal izateko. Neguan hemen elurrezko malda handia sortzen da, eta askotan izoztuta gainera.

Tximinian. Baldintzak oso onak dira, lehorra dago eta momentuan ez dago beste inor, beraz gainetik harriak botatzeko arriskurik ere ez.



Tximiniatik irten eta Corona del Raso-n gaude. Parean ditugu Arenera Dorreak eta Neverón de Albo dotoreak.

Argazki tipikoa. Ez da momentu onena, eguzkia gainean baitauka, baina hau da dagoena.

Zati lasaia Horcada Arenera-ra igotzeko.

Arenera Dorreak. Lepoa ezkerrean. Hauek pendiente ditugu...

Behin Arenera lepora heldu, beste mundu bat irekitzen da begien aurrean. Torre Bermeja, Torre Cerredo eta Labrouche orratza bere aurrean.

Pikosetako toki ederrenetako bat. Hiru tontorrak ezagunak dira guretzat.

Horcada Arenera-n zuzenean hartu dugu Neverón aldera. Albo batera utzi ditugu Cabrones aterpera eta Cerredo aldera doazen bideak eta Neverón-en azpian dagoen harritzarretik doan bidezidorra ari gara jarraitzen. Hemen aukera desberdinak daude eta guk Párdida aldera doana aukeratu dugu. Atzean, Torres Areneras eta Neverón de Albo.

Tontorraren azpian dagoen muino baten ondora heldu garenean, Párdida-ra doan bidea utzi eta Neverón-en bi tontorren arteko ertzeruntz igo dugu. Baina ertzera heldu baino apur bat lehenago, ezkerrean dagoen tximinia bat hartu behar da tontor nagusira igotzeko. Tximinia ez da zaila baina eskuak erabili behar dira.

Tximiniaren goikaldean, soka txiki bat dago eta rappelatzeko tresneria. Torre Cerredo atzean.

Hor erdian ikusten da tximiniaren bukaera. Hemendik gora trepada jarraitua da, nahiko erraza (beti ere zailduta bagaude), baina ezin da hutsik egin, "patioa" nabarmena da eta.

Lehenbizi gailurraurre horretara atera gara, hau jetsi kontuz eta gertu dagoen tontor nagusira igoko dugu.

Azkenengo metroak. Atzean daukagun paisaia izugarria da. Aterpea 600 metro beherago, Urriello, Torre del Oso, Morra, Lebaniego kanala, Campanarios,..., eta atzerago Morra de Lechugales eta Andara mendikateko gainontzeko mendiak.

NEVERON DE URRIELLO (2559m). Pico de los Cabrones eta Cornión mendikateko Peña Santa, Tres Marias, Torre de Enmedio, Torre dela Horcada, Torre Santamaría, Torre de los Traviesos,...

Torre Cerredon jendea ikusten dugu tontorrean. Igoera, hormaren erditik doa. Oso dotorea.

Hegoaldera begira, Hego tontorra lehen planoan, eta ezkerretik hasita atzean, Morra, Lebaniego kanala, Campanarios-Tiros Navarro, Picos de Santa Ana, Horcados Rojos,...
Urriello-ko aterperuntz erortzen den hormatzarraren gainean.

Cerredo eta Cabrones mendien artean dagoen Jou Negro. Pena bat orain duen egoera hau ikustea. Garbi ikusten da elurgunearen jetsiera.
Terenosa eta Pandébano, eta kotxea utzi dugun tokia eskuineko txabolen ondoan, ea 1500 metro beherago.

Toki beretik egingo dugu jetsiera, horrela Hego tontorrera joan ahal izateko. Destrepeak...

Goiko horma jeisten. Harri soltea dago, nahiz eta orokorrean harkaitza oso ona izan. Kontu handiz!

Hau jetsi ondoren berehala heltzen da tximiniara.

Tximinian. Soka finko motza goian dago.

Tximinia jetsi eta ertzera igo dugu. Naranjoaren sateliteak ditugu aurrean, Morra, Campanarios.

 NEVERON DE URRIELLO SUR (2549m). Ondo ikusten da tontor nagusira egin ditugun igoera eta jetsiera, eta hona etortzeko jarraitu dugun ertza.
Hego Neberoiaren ertzean.

Ertza eta Neverón nagusia.

Hartu dugu berriz Párdida-tik datorren goiko bidea eta hemen Neverón nagusiaren hormen azpian gaude. Horrela ez gara beheko jou-ra jetsiko eta zuzenean aterako gara Arenera lepora.

Arenera lepora jarraituko dugun bidea. Cerredo-ra doana, ezkerrean daukagun zulotik doa.

Arenera dorreak izen bereko lepoaren gainean.

Arenera lepoan. Goian Neverón-en tontorra.
Corona del Raso-runtz.

Diente de Urriello eta goian Neverón.

Bagaude Corona del Raso-n.

Ezkerretik hasita, Peña Castil, Celada kanala, Torre del Carnizoso, Urriello, Tiros de la Torca, Morra eta Lebaniego kanala.

Corona del Raso-ko tximinia jeisten. Behean dagoen katea ikusten da.

Urriello-ra jeisten. Atzean, Neverón ezkerrean eta Dientes de Urriello.

Begiak horra dihoaz... Espektakularra da! Oraindik hor dabiltza Mendebaldeko hormako bide ezberdinetan sartuta eskalatzaile dexente.

Neverón de Urriello bere bi tontorrekin. Mendi ederra eta nahiz eta masifikazioetatik gertu egon, bakarrik ibili gara goian. Gustora goaz beheruntz.

Urriello-tik behera, hainbat aldiz ibilitako bidetik.

Vallejo lepoa. Orain igo egin behar dugu, baina ea gustora hartuko dugu, daramagun jetsiera potentea apur bat arintzeko.

Vallejo lepotik behera "autobidea" jarraitzen.

Terenosa eta Pandébano-ko paraje ederra.

Terenosa-ko aterpea. Jende ugari hemen.

Terenosa. Bukolikoa!

Pandébano-ko belardietan behi artean.

Sotres herria.

Pikuari agur esaten. Arrtsaldeko 17:45ak dira eta argi ederrak ditugu orain. Gaurko ibilbide gogorra bukatzen ari gara. Izugarri gozatu dugu. Etxerako itzulia samurragoa egingo zaigu.

Sotres.

Sotres gainean dauden Boru-Cueto Tejao eta Valdominguero-ra doan mendilerroa.

Egin dugun ibilaldiak omenaldi bat merezi du eta horretarako Arenas-eko El Horreo sagardotegian geratu gara afari-merienda ederra egitera. Horrela bidaia hobea izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina