![]() |
| Ulldeter aterpera igotzen goazen bitartean, aurrean daukagu lehenbiziko helburua, Gra de Fajol. |
![]() |
| GR 11 eta Refugios del Torb ibilbideak hemendik igaro dira. |
![]() |
| Aterpea. 2002an izan ginen bi familia hemen. |
| 2002an |
![]() |
| Aukera eta ibilbide ugari daude hemen. |
![]() |
| Gra de Fajol ezkerrean daukagu orain. Eskuinean ikusten den aldetik dauka igoera arrunta. Hemen neguan kanal dotoreak sortzen dira eskalatzeko. |
![]() |
| Bastiments. |
![]() |
| Gra de Fajol eta Bastiments-en artean dagoen La Marrana lepora igo behar dugu. Gu gora eta behiak beheruntz. |
![]() |
| Aurrean daukagu La Marrana lepoa. Jende ugari gora eta behera. Gehienak Bastiments-era. |
![]() |
| La Marrana lepoan. Hemen ezkerrera hartuko dugu lehenbizi. |
![]() |
| Gra de Fajol-era igotzen. Atzean Pic de l'Infern. 2002an egon ginen hor. |
![]() |
| Marrana lepoa eta Bastiments. Gero hortik igoko dugu. |
![]() |
| Aldapa handia baina ez oso luzea. |
![]() |
| Goian malda leundu egiten da. Gertu daukagu tontorra. |
![]() |
| Bezperakoak. |
![]() |
| Canigó. Hau urrutiago geratzen da. |
![]() |
| GRA DE FAJOL(2714m). Ordu t´erdi kotxetik. Atzean, Bastiments. |
![]() |
| Tontorrean, atzean Costabona. |
![]() |
| Setcases ingurua zuloan. |
![]() |
| Puigmal eta Nuria-ko mendiak. |
![]() |
| Marrana lepora jeisten. |
![]() |
| Lepoa behean utzi eta Bastiments-eko aldapa luzea igotzen. Gra de Fajol eta igoerako bidea eskuinean. |
![]() |
| Luzea eta apur bat astuna egiten da Bastiments-eko igoera. Baina bagoaz. |
![]() |
| BASTIMENTS (2882m). Ez da erraza jenderik gabe atertzea argazkiak. |
| 2002an |
![]() |
| Bi tontor ditu mendi honek. Atzean ikusten da lehena, eta ezkerrean gero jarraituko dugun ertza Pic de la Dona-ra. |
![]() |
| Pic de Freser, Pic de l'Infern,..., eta fondoan Puigmal. |
![]() |
| "Anbientea" bi tontorren artean. |
![]() |
| Bacivers-eko lakua. |
![]() |
| Gu bagoaz Pic de la Dona-runtz. "Anbienteak" hor jarraitzen du. Gu orain ea bakarrik ibiliko gara alde honetan. |
![]() |
| Batzuk hemendik igotzen dute Bastiments-era. Guk jetsi egin dugu, eta malda handiaz aparte, erraza da. |
![]() |
| Bastiments atzean uzten. Orain bizkar zabaletik doa bidea. |
![]() |
| Eta gertu daukagu Pic de la Dona. |
![]() |
| PIC DE LA DONA (2704m). Atzean, aurreko planoan beste biak, Gra de Fajol eta Bastiments. Inguratu dugu Vallter 2000 estazioa. |
![]() |
| Bastiments-etik hona egin dugun ibilbidea. Eskuinean Pic de Prat de Bacivers eta erdian geratzen da Bacivers lakua. |
![]() |
| Tontorrean. Atzean Bastiments. |
![]() |
| Iparraldean, Canigó eta Mantet aldea. |
![]() |
| Zirkuitoa borobiltzeko, Porteilla de Mantet-era jetsiko gara. Pic de la Dona atzean uzten. |
![]() |
| Erdian daukagu Mantet lepoa. Atzean, Roca Colom. |
![]() |
| Mantet lepoko balizak. Guri estaziora jeistea geratzen zaigu. |
![]() |
| Dona-tik jeisteko ekarri dugun bidea. Ezkerrean atzean, Bastiments. |
![]() |
| Vilallonga de Ter-era itzuli aurretik bidean daukagun Setcases herria bisitatu dugu. Hau da eliza. |
![]() |
| Gero denbora izan dugu Campodrón-era jeisteko eta herri dotore hau ezagutzeko. Zubi famatua. |
![]() |
| Herri turistikoa da eta jende asko dabil kaleetan. |
![]() |
| Sant Pere monastegia. |
![]() |
| Eta Vilallonga-ra itzultzerakoan Llanars-en beste geldialdi bat bertako eliza ikusi eta zerbait hartzeko. Bihar azkenengo eguna inguru hauetan. |



















































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina