![]() |
| Seinale hauen ondoan utzi dugu kotxea. Hau da ibilbidearen abiapuntua. |
![]() |
| Bidea oso sinplea da, pista bat jarraitzea. Aurrean daukagu Collada del Moro eta Puig de Fontlletera mendia. Horren ezkerrean dagoen leporaino jarraituko dugu pista. |
![]() |
| Behiak Collada del Moro-n. |
![]() |
| Behiak lasai putzuaren ondoan eta atzean Balandra. Hodeiak sartzen hasi dira, baina ez da espero Torb-a. Lepoa ere ikusten da, eta bertara heltzen den pista. |
![]() |
| Putrea. |
![]() |
| Balandrau eta Tres Pics. Laster ez ditugu ikusiko. |
![]() |
| Lepoa baino beherago Lletera iturria ikusiko dugu pista ertzean. |
![]() |
| Zaldiak lasai haizearen babesean. |
![]() |
| Tres Pics lepora heldu eta hodei artean sartu gara. Handik gora bidea oso nabarmena da, eta mugarriz ondo markatuta dago. |
![]() |
| Zuloan Coma de la Vaca eta eskuinean ikusten da bertara jeisten den bidea. |
![]() |
| Bidezidorra jarraitzen. Tontorra eskuinean dago, baina ez dugu ezer ikusten. |
![]() |
| Beheruntz, Tres Pics lepora. Ezkerrean, Coma de la Vaca. Momentu batzutan hodeiak igo egiten dira eta zerbait ikustea ahal dugu. |
![]() |
| Lorak pozoitsuak omen dira, ez dirudite. |
![]() |
| Zaldiek hor jarraitzen dute babesgunean. Gu, pistatik berriz behera. |
![]() |
| Eta kotxea utzi dugun tokian hasierako espektakulu berdina, putreak inguruak kontrolatzen. |






















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina