2013/10/28

ACUE/PIC D´ESPELUNGUÉRA, 2259 mt. Forges de Abel-etik.

2013-10-28 Mendi altuena, Aspe Bailara eta Aragon Bailara tartean dago.
Hiru izen ditu: Gabedaille, Acué edo Pic d' Espelunguere.
Aguas Tuertas gainean dago. Ipar aldetik goaz.






Gaur mendi altuak erabat estalita daude eta euri arriskua dago. Beraz, ondo ezagutzen dugun ingurura etorri gara. Forges d'Abel-era. Espelunguéreko basoa eta Escalé ibaia dotore daude. Udazkeneko koloreek ederki apaintzen dute ingurua.




Atsaut txabola. Bere albotik dihoa Arlet aterperako bidea. Atzean, Somport eta Ayous tarteko mendilerroa.

Acué lepora heltzen. 

Aragoi aldera, Aguas Tuertas eta Ozako gailurrak, Acherito, e.a.

Gabedallo eta Acuéren arteko gailurrerian dauden irtenguneak zeharkatzen.

Gailurrean. Euririk ez baina haize handia eta zeru beltza.

Estanés lakua.

Gamueta eta Acherito.

Acher-eko Gaztelua.


Jetsierako irudiak. Atsaut txabola. Artzaiak beheko lurraldetara jetsita daude.


Louiviella eta Cúpula de Secús, Estanés lakuaren gainean.


Espelunguere basoa!! Eguzkia atera da eta koloreak indartu egin dira.

Acuéren hormak basoaren gainean.



Azkenean ez gara busti eta inguru ederretan ibili gara. Merezi duen tokia da eta ibilaldi desberdinak egiteko aukera asko eskeintzen duena.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina