2013-10-21 Behin eta berriz ari gara Collados del Asón-era itzultzen. Hirugarren aldiz azken hilabetean. Dirudienez liluratu egin gaitu. Orain emakume talde batekin elkartzera goaz... |
Goizeko 9etan itxura eder hau dauka zeruak. Hego haize zakarra dabil. |
La Gándara. |
Castros de Horneo. Batzuk Coladeroaren bila eta beste taldea Colinaren itzulia egitera. |
Aurkitu dugu basoan sartzeko erreferentzia.Ez da gutxi. Orain hormen azpira heldu behar gara. |
Pagadian ari dira udazkeneko tonoak agertzen. |
Coladeroaren sarreran. Atzean, laberintoak. |
Mazoak eta Hornijo mendikatea. |
Coladeroa, horma ederrez inguratuta. |
Bapatean, irudi bitxia ezkerreko hormen gainean. |
Kobazuloa. Barrutik Colina mendia ondo ikusten dugu. |
Kobazulotik irten eta goruntz. Malda handia dago baina ondo igotzen da. |
Dordoka hor geratzen da, Horneoko Castroen laberintoen misterioak aztertzen. |
Coladeroaren goiko zatian beheruntz begira. |
Lehenbizi ezkerreko tontorrera etorri gara. Ez da giro hemen, haizeak gogor jotzen du eta. Kontuz ibili behar da zuloekin. |
Inguru karstikoa da eta zulo handiz beteta dago. Hauek dira Campanarioen tontorrak. |
Zulo horretatik agertu gara hona gora. Polita dago dena. |
Zaldiak Cabaña del Pozo alboko putzuan. Atzean, Peña Lusa. |
Brenavintora jeisten basotik. |
Concinchao txabolan. Hemen agertuko zaizkigu Colinari buelta eman diotenak. |
Elkartu gara denok. Indarrak berreskuratu eta abenturara. |
Turrutuerta kobazuloa. Katedral naturala. |
Horneoko laberintoetan. Denok gaude txundituta. Baina orain badakigu irteera daukatela. |
Penaz abenturak bukatzen direlako, baina gustora egindako ibilbidearekin. |
Campanarioak, eta erdian, Coladeroa. |
Bukatzerakoan denok agertu dugu itzultzeko asmoa. Asón-eko paraje hauek izugarriak dira eta behin eta berriz merezi dute etortzea. Beraz, ez da izango azkenengo aldia... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina