Atacama 04tik-09ra
Santiago eta etxera 09tik-12ra
San Pedrora busez gatozela, Valle de la Luna eta Licancabur sumendia ikusten ditugu. |
Sopa beroa afaltzeko, eta ur asko edateko, altueran ibili behar gara eta aurretik likidoa hartzea oso komenigarria da. Koka mate batzuk ere edango ditugu. |
San Pedron hartu dugu aterpetxea. Erdi-erdian. |
Eliza, kanpotik eta barrutik. |
Licancabur sumendia ia herriaren gainean dago. Bera izango da gure faroa egun hauetan. |
Caracoles kalea |
Kanposantoa. |
Lehenengo egunean ( Abuztuak 5), semea bizikletaz joan den bitartean, gu lasai ibili gara herria ezgutzen eta artisauen azoka txikiak ikusten. |
Arratsaldean, lehenengo irteera egin dugu. Hasteko Cejar aintzirara etorri gara. Uretan gatz kantitate handiak metatzen dira eta ez da egin behar esfortzu handirik uraren gainean igeri gelditzeko. |
Gero Tebinquiche-ko begietara etorri gara. Ur geza duten bi putzu handi dira, eta uraren garbitasunak bikoiztutako irudi dotoreak lortzeko aukera paregabea ematen du. |
Gatzaga eta Meñiques sumendia. |
Sairecabur, Licancabur, Juriques,... |
Gure atzean, besteak beste, orain irakiten dagoen Lascar sumendia agertzen da. |
Eta eguna primeran bukatzeko, Tibinquiche aintzirara heldu gara. |
Daukagun ilunabarra ezin da hitzekin adierazi. Espektakularra dela gutxi esatea da. Sumendiak, aintziraren uretan bikoiztuta ikustea harrigarria da. |
Abuztuaren 6an, goizeko 7retan atera gara San Pedrotik, eta lehenbizi Chaxa aintzirara etorri gara. Flamenkoen Erreserba Nazionalean gaude. |
Gatzez inguratuta eta sufre usaina nabarmentzen dela, flamenkuak agertzen dira. |
Gero, eta Aguas Calientes gatzagarako bidean, Socaire herri txikira heldu gara. Lasto-buztinezko kanpandorrea eta elizatxoa dira hemengo gauza ezagunenak. |
Ondoren, altiplanora heldu gara. Meñiques sumendiaren ondoan gaude eta 4000 metrotik gora. |
Aguas Calientes aintzira eta Talar gatzaga ditugu begien aurrean. Baita Argentinako mugetan dauden "mendixkak". |
Lakuko urak izoztuta daude, hotz handia egiten du, baina paisaia ikaragarria da. |
Gero, Miscanti lakura heldu gara. Hemen 4200 metrotara gaude, eta lakua izoztuta dago. Chiliques eta Miscanti mendiak aurrean. |
Meñiques lakua. |
San Pedrora itzultzerakoan, Toconao herrian geratu gara. Hemen ere eliza dotorea dago. |
Abuztuaren 7a goiz hasi dugu. Lau t´erdietan atera gara San Pedrotik eta goizeko 6ak aldera TATIO ko GEISERRETAN gaude. Izugarrizko hotza, -15º, baina daukagun espektakuluak dena merezi du. |
Hau bizi egin behar da! |
Goizeko hamarretarako fumarolak txikitzen hasten dira, eguzkia berotzen hasten delako, baina orduan inguruko fauna agertzen da. |
Eta guk, dagoen piszina naturalean bainu erlaxantea hartzeko aprobetxatzen dugu. Ura 30ºC-tan dago eta pena merezi du. |
San Pedrora itzultzerakoan, oraindik toki politak ikusteko aukera daukagu. Hau Machuca herrixka da. Llama eta bikuina artzaiak bizi dira. |
Kaktus ikaragarriak ikusteko aukera ere daukagu. |
Zerbait bazkaldu eta atsedena aterpetxeko hamaketan. |
Arratsaldean, Valle de La Muerte-ra etorri gara lehenbizi. San Pedrotik gertu dago eta beste planeta bateko paisaia dirudi. |
Dunetan, batzuk korrika eta beste batzuk eski eta tablekin. |
Gero, ilunabarra ikustera, Valle de La Luna-ra. |
Gero apur bat jetsi eta errepidea utzi ondoren, biderik ez dagoen altiplanotik sartu gara, Pacana-ko Lekaideen ondotik. |
Beti 4300 metrotatik gora ibiliko gara sei ordutan. |
Toki batzutan izotz artetik igaro behar da eta todoterrenoak bidea irekitzen du. |
TARAko Katedraletara heldu gara. Eta bertatik Tarako gatzaga daukagu begi bistan. Horra goaz. |
TARA. Flamenkoak eta paisai infinituak. |
Hamar pertsona gaude guztira paraje eder hauetan. Izugarria da. |
Laku ertzean dagoen txabola batean bazkaltzen. Entsalada, arrautzak, oilaskoa, zumoak eta koka mateak. Ez dugu gehiago behar. Solasaldi interesgarriak... brasileñoz, txilenoz, inglesez eta euskeraz. |
Itzultzeko ordua da. Arratsaldetan haize gogorra altxatzen da lurralde hauetan eta ez da komeni berandu ibiltzea. |
Errepidera heldu eta Mont Blanc-en altueran, aintzira izoztu batean geratu gara, 6000m-tik gora dituen Acomarachi edo Pili mendia ikusteko. |
Licancabur. Ia buelta guztia eman diogu azkenean. |
Izugarrizko trafikoa errepidean! Egia esanda, Paraguay eta Brasilera doazen kamioi dexente dabil. Badute meritoa gidariak. |
Santiago eta etxera 09tik-12ra
Abuztuaren 9an Calama-ko aireportuan hegazkina hartzeko prest. |
Llullaillaico. Gaur ere, Andeak ederki ikusiko ditugu. |
Eta honekin emozio guztiak azalmintzaren azalean. ACONCAGUA. Hor duela urte dexente bizitakoak ezin dira ahaztu... |
Santiagora heltzen gaude, eta mendi txurien azpian hiriko kutsadura nabarmen ikusten da. |
Armen enparantzan. Planeta guztiak ikus daitezke...merke. |
Abuztuaren 10a da, eta goizean egin dugun lehenengo gauza, Euskal Etxea bisitatzea izan da. |
Palaz ere jolastu dugu, Txileko selekzioko Sita palistarekin. |
Protestak kalean. Hemen ere badaude arazoak... |
Metroa. CAFen egindako trenak dira. |
Dominicos auzoan, Artisauen Herri oso interesantea dago. |
Arpa jotzailea azoka horretan. Musikarik ez daki, baina ikaragarri ondo jotzen du eta musika polita sortu. |
Aste bukaera da eta jende guztia ateratzen da kalera, bazkaldu, afaldu, erosketak egin,...denetarik. Hau Bellavista auzoa da. |
Bellavista gainean San Cristobal muinoa dago, eta oinez edo funikularrez igo daiteke. |
Gora heldu, eta sorpresa! Euskal enparantza, zazpi probintzien armarriekin. |
Hiriaren ikuspegi dotoreak daude muinotik. |
Kaleko irudia. |
Eta abuztuaren 11an agurra aireportuan. |
Paraguay gainetik igarotzen. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina