2013-10-12 Goizeko 9ak dira eta La Gándara oraindik izoztuta dago. |
Hondojón-erako bidea hartu dugu. Beste aldean, Horneoko txabolak eta Castroak ditugu. Duela hiru aste ibili ginen hor zehar. |
Horneo. |
Campanarios. Gero hor goian egotea espero dugu. Eskuinean, hormen erditik, dihoa Coladeroa. Beste egun batean sartuko gara... |
Hondojon-era heltzen, txabola eta zelai ederren albotik. Parean, Peña Lusa. |
Hondojón erabat izoztuta dago. Oraindik ez da eguzkirik heldu hona. |
Hondojón-etik lehenbizi Lunadako errepide gainean dauden hormetara joan gara. Gaurko ibilbidea gehiago luzatzeko. Hemen ere badaude pasadizo dotoreak. |
Hemen berriz markatutako bidea hartu eta Campanarios-en goiko partera igotzen ari gara. Oso polita da bidea inguru honetan, pare bat maila gainditu behar dira. |
Cabaña del Pozo izena du txabola honek. Hau da Hondojón bidearen tokirik garaiena. Baina gu Campanarioen gailurrak nahi ditugu ezagutu. |
Campanarioen gailurretik goiko karst guztia ikusten dugu. Lehen aipatutako Coladeroa, erdiko zulotik agertzen da. |
Horneoko Castroak, Mortillano eta itsasoa atzean. |
Laberintoak. |
Porra la Colina eta Carrío. |
"Despachameriendas". Degenciana. Udazkenean gauden erakusgarri. |
Campanarioen dorreak. Hor goian ginen ordubete lehenago. |
Brenavinto. |
Horneo, hodei boladak jaurtitzen. |
Mortillano. Abiapuntura heltzen ari gara. Gaur ere asko gozatu dugu Asón-eko parajeetan. |
Ibilbide honi buruz Collados de Asón-en dagoen mapa-panela. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina