2026/02/28

ZELANDA BERRIA 🇳🇿 AOTEAROA VII.🏞️🏔️/ HEGO IRLA (Hego Alpeak)

                    2026-01-04   12. eguna.     

          AORAKI/COOK, PUKAKI LAKUA.

 PUKAKI LAKUA. Goizean, oraindik lainotuta.

 Altxatuko duen itxaropenarekin bagoaz Cook aldera. Iluntzean berriz itzuliko gara toki berdinera lotara.

 Eta bidean goazela hor agertu zaigu Aoraki/Cook.

 AORAKI/MOUNT COOK Parke Nazionaleko aparkalekura heldu gara. Sefton Mendia (3151m) daukagu aurrean. Hasieran bere inguruan ibiliko gara.

 Aparkalekutik Aoraki/Cook-en ikuspegi bikaina daukagu. Hau da Zelanda Berriko mendi garaiena (3724m). Garbi dago gaur dela hemen ibiltzeko eguna. Asmatu dugu.

 Sefton. Izugarria hau ere. Hiru mila metroko mendia, baina dituen glaziar, serak, eta abarrek, dimentsio handiagoa eskeintzen diote.

 Sefton, bere serak eta glaziar esekiekin. Aurrean daukagu.

 Alde honetan dauden ibilaldiak. Guk lehenbizi Sealy Tarns egingo dugu, gogorra baina oso interesgarria, eta ondoren Kea Point. Mueller aterperaino ez dugu igoko, bestela ezingo dugu Hooker harana ikusi eta.

 Irteeran dagoen mapa, dauden ibilaldiekin. Gu orain Sealy Tarns-era. Gutxi gorabehera 2200 eskilara goruntz eta noski, beste hainbeste beheruntz. Gogorra da, baina hala ere, jende pila bidean.

 Eskuinean, Hooker harana eta Cook mendia.

 "Zerurako Eskilara" da ibilbide honen izena. Eta bai, ondo jarrita dauka. Bagoaz goruntz.

 Bidea, eskilarak, landaretza tropikalaren erditik doa eta aldapa handia ea ibilbide guztian.

 Behean geratzen da Mueller lakua. Atzean, Hooker harana eta lakua Aoraki/Cook-en azpian.

 Atzera begira, aparkalekua (abiapuntua), Hermitage hotela eskuinean eta Tasman Bailara.

 Ingurua izugarria da. Behean ikusten da, Mueller lakuaren ertzean, gero egingo dugun ibilbide laburra, Kea Point, eta lakuaren beste aldean, hirugarrena, Hooker Harana. Denen gainetik, Aoraki.

 Badirudi Sefton-en glaziar eseki eta pitzadurak ikutu behar ditugula.

 Aoraki/Cook. Gaur zortedun gaude eta baliatu behar argazkiak ateratzeko, askotan ez da horrela ikusten eta. "Hodeiak zeharkatzen dituena" da bere izena maoriz.

 Aoraki-ren oinean dagoen Hooker lakua eta glaziarra. Hirugarren ibilbidea horra doa, baina gaur zoritxarrez, hor ikusten den zubia izurratuta dago, eta ezingo gara heldu.

 2200 eskilarak igo ondoren, Sealy lakuetara heldu gara, eta bertan eskuinean dagoen muinoan dago ibilbide honen bukaera.

 Sefton-en serak eta pitzadurak ditugu aurrean.

 Ez da toki makala! Liluratuta geratzen da pertsonia hemen.

 Aoraki. Badirudi izenari ohore egin behar diola, baina berehala desagertuko dira behelainoak.

 Sefton-en aldiz hodeiak sartu dira. Glaziarrak eta pitzadurak garbi.

 Izotz kataklismoa.

 Mueller lakua eta Hooker haranaren gainean dauden mendiak.

 Hooker ibaia, aparkalekua eta Tasman Bailara.

 Laurok, paraje handioso horretan.

 Biok semearekin, atzean Sefton mendia daukagula.

 Helena eta Eñaut.

 Hooker ibaia Mueller lakura isurtzen. Atzean ikusten den zubia da ezin dena igaro. Gero haraino joango gara.

 Gauden tokitik Mueller aterpera igotzeko dagoen aldapa tentea. Gu ez gara joango, beste ordu bat edo behar delako gora igotzeko, eta gero dena jetsi. Ez daukagu denborarik.

 Beraz, beheruntz berriz. Jetsiera latza daukagu eta.

 Hor ikusten da bidea, eskilarekin. Beheraino jetsi behar dugu, gero ezkerrera hartzeko.

 Mueller eta Hooker lakuekin. Toki batzutan, eskilara estuak dira eta gora eta behera dabilen jende guztiarekin, pasatzen utzi behar.

 Jetsieraren azken zatian. Gero, hor behean ikusten bidetik joango gara ezkerrera.

 Kea Point-era hurbiltzen, Sefton-en serak esekiak aurrean.

 Bide hau askoz erosoagoa da. Desnibel gutxi eta motza.

 Kea Point Track behatokian dagoen mapa.

 Hemen jende ugari, bide erraza baita. Sefton mendia atzean.

 Aoraki-k hor jarraitzen du, denen gainetik, hodeiak zeharkatzen.

 Sefton-en glaziarra.

 Mueller lakua, morrena handiarekin,  eta Aoraki-ra doan mendilerroa.

 Aoraki.

 Aparkalekura itzuli ondoren, Hooker Valley-ra goaz. Hemendik Sefton-en serak esekien beste ikuspegi bat daukagu.

 Mueller lakua eta Sefton. Ezkerrean ikusten den ertz horren inguruan dago Sealy Tarns-en muinoa.

 Cook mendia igo zuen lehenbiziko emakumeari eskeinitako omenaldia. Freda du Faur-ek 1910 igo zuen Aoraki.

 Hooker haranera bidean dago kokatuta.


 Eta hemen Alpine Memorial, inguru hauetan hildako mendizaleei eskeinitako gogoeta.

 Memorialean.

 Hooker ibaia, Mueller lakua eta Sefton mendia.

 Hooker ibaiaren gaineko zubi esekia. Gero, hirugarren zubia itxita dago eta ezin da Hooker lakura heldu.

 Mueller lakua eta Sefton. Ezkerrean, lehebiziko ibilbidearen igoera eta muinoa.


Mueller lakua eta Sefton-en hormetatik erortzen diren urjauziak.

Hemen ibilbideak

 Aparkalekura itzuli eta bertan bazkaldu dugu. Helenak Aoraki-ri egindako marrazkia.


 Aoraki/Cook The Old Mountaineer's kafetegiko terrazatik. Kafea hartu dugu gaur ere.



 Orain, lasai, Pukaki lakura itzuliko gara. Tasman bailaran gaude eta, hemen ere, mendi guztiak ikusgai. 

 Tasman haranean, lupinak eta lakuaren morrena eta mendiak.

 Tasman mendia ezkerrean, Haast, Johnson,... Tasman Bailaran gaude. Atzo ikusi ez genuena gaur ikusgai. Zortedun gaude.

 Tasman harana eta mendiak fondoan. Ezkerrean, Cook.

 Tasman glaziarraren gainean dauden mendiak. Haast, Haidinger, Douglas Peak,...

 Cook-etik Tasman-eraino doan mendigunea. 

 Aoraki/Cook.

 Pukaki lakura heltzen ari gara. Baina oraindik km batzuk geratzen zaizkigu gaua igarotzeko tokira heltzeko. 

Errepide ertzeko behatoki batetatik, inguru guztiaren ikuspegia. Eskuinean, Cook nagusia.
 Eguraldi eta paraje ezin hobeak.


 Beste behatoki batetatik, Pukaki lakua, Tasman harana, Cook eta Tasman mendiak,...

 Behatokian dagoen mapa, mendien izenekin.

 Eta hau errealitatea.

 PUKAKI LAKUA. Aurreko gaua pasa dugun toki berberera etorri gara. Aurkitu dugu tokia karabana aparkatzeko. Baina gaurko espektakulua desberdina da.

 Hau da gaur ikusgai daukaguna. Sefton, Cook, Tasman,... Izugarria!

 Hemen Cook-en ezkerrekoak, Sefton, Footstool, La Perouse,...

 Gaur ere topera dago, nola ez. Hemendik dagoen espektakuluarekin, oso toki egokia da gaua igarotzeko. Orain, gehienak afaltzen, ilunabarraren zain.
 Eta argazkilariak prest.

 Laku ertzeko muinoan. Hasi dira kolore gorriak azaltzen.

 Gozamena!


 Ilunabarra.



 Eguneko azken eguzkiaren argiak Cook eta gainontzekoetan.





 Izugarria gaurkoa!





 Eta irudi hauekin, atsedena hartzera. Ezin zaio gehiago eskatu gaurko egunari. Bihar bidai luzea daukagu.

 

                       2026-01-05   13. eguna          

           PUKAKI, WANAKA, TE ANAU.

 Gaur bidai luzea daukagu, Nahiko goiz atera gara Pukaki-tik eta bideko kafetegi batean gosaldu ondoren, Wanaka-runtz goaz. Hemen Lindis Pass-en.

 WANAKA. Atsedena hartu dugu hemen, erosketa batzuk egin eta laku ertzetik pasiatzeko. Bigarren aldiz gaude herri honetan.

 Paraje dotorea lakuak eta inguruak eskeintzen dutena.

 Zuhaitz hori famatua egin omen da Instagram-en. Turista asko, japoniarrak batez ere, argazkiak ateratzen. Gertuago zuhaitz askoz ederragoak daude, baina...

 Laku ertzeko pasialekuan.

 Giro ederra daukagu eta hankak luzatzea komeni.



 Ahate eta zisne ugari lakuan.

 Lakua eta atzean mendiak. Aspiring aldea apur bat atzerago.

 Eta bidaiarekin jarraitu dugu. Queenstown igaro eta Wakatipu lakuaren ertzetik goaz Te Anau-runtz. Arratsaldeko lauretan kaian egon behar gara, itsasontzia hartu eta ipurtargien kobazulora joateko. Hau ere aurretik hartuta daukagu.

 Ardiak bidean. Herrialdearen alde honetan ere abere asko larreetan. Ardiak, behiak, eta baita oreinak.

 TE ANAU. Garaiz heldu gara eta autokarabana Tasman kanpinean utzi ondoren, bagoaz gertu dagoen kaira.

 Toki lasaia eta ederra herriaren izen bereko lakuaren ertzetan. Herri txikia da. Hor daukagu kaia.

 Kaian dagoen mapa ederra. Larrosaz Wanaka-tik Te Anau-ra egindako bidaia. Kostalde guztia fiordoz josita. Bihar ikusiko dugun Milford Sound ere hor ikusten da. Hego mendebaldean gaude.

 Hartuko dugun itsasontzia. Duela gutxi heldu da, hainbat bidai egiten baititu egunean. Baina kupo guztiak beteta daude.

 Te Anau lakua. Orduerdiko nabigazioa daukagu kobazuloa dagoen tokira. Paisaia ederra.

 Herria atzean uzten. 

 Itsasontziaren goiko aldean goaz, gustora, paisaiaz gozatzen.

 Te Anau lakuko hego fiordoa.


 Lakuaren iparraldean dauden mendiak. Bihar inguru horietan ibiliko gara.

 Heldu gara kobazuloa dagoen tokira. Hemen hitzaldi labur bat emango digute lehenbizi, eta ondoren hamar pertsonako taldetan banatu gaituzte kobazulora sartzeko.

Ondorengo hiru argazkiak ez dira gureak. Kobazuloan ezin da argazkirik atera. Dena dago ilunpean eta txalupa txiki batean ibiliko gara ipurtargiak ikusteko. Esperientzia desberdina eta berezia.









 

 Apur bat ikusteko hor barruan bizi daitekeena.

 Hau da gure argazki bakarra kobazuloan, "de estranjis" aterata. Urjauzia.

 Bisita berezia bukatu ondoren, beste orduerdiko itzulia itsasontzian.

 Fiordoak lakuan.

 Herrira heltzen. Etxebizitza dotoreak laku ertzean. Hau da hemengo habitat-a. Orain afaltzeko erosketak egin eta Tasman kanpinera. Bertan afaldu eta lo egingo dugu. Kanpineko harreran neska katalan bat dago lanean. Bihar egun potentea daukagu. Goizeko 9retan furgoneta bat etorriko zaigu bila Milford Sound-era joateko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina