2026-01-02 10. eguna OAMARU, TEKAPO LAKUA, MCGREGOR LAKUA.
 |
| Goizean Herbert Forest kanpground kanpinean. Hodeitsu dago baina aterri. Bagoaz Hego Alpeak aldera, bidean hainbat geldialdi eginez. |
 |
| Gauden inguruko mapa. Oamaru-tik Maori Rock-era lehenbizi, eta ondoren Omarama eta Twizel-etik Pukaki lakura. |
 |
| Maori Rock baino apur bat lehenago ELEPHANT ROCKS ditugu. Aparkalekuko informazio-panela. |
 |
| Aintzinako itsas hondo baten aztarnak dira. |
 |
| Kareharriak. Batzuk animalien formak dituzte. |
 |
| Toki lasaia ibiltzeko. Oraingoz oso jende gutxi dago. |
 |
| Ezkerrekoak marmotak, dordokak,... Imajinazioa! |
 |
| Gure Jaizkibel itsasertzeko antza daukate. |
 |
| Xehetasunak. |
 |
| Forma desberdinak. |
 |
| Behiak lasai alboko zelaietan. |
 |
| Paraje benetan dotorea. Hemendik oso gertu geratzen diren Maori Rocks-era joango gara. |
 |
| TAKIROA. MAORI ROCKS. Uso ugari kareharrizko hormetako zuloetan. |
 |
| Hemen ere informazio-panela. |
 |
| Alboko larreetan behiak. |
 |
| Maorien labar-artea. Hauek dira ikusten direnak. |
 |
| Usoak. Hemendik Pukaki lakura helduko gara. |
 |
| PUKAKI LAKUA. Iragarrita zegoen bezala, euria. Hau da daukagun paisaia guztia. Dena dela, hurrengo egunetarako eguraldi hobea dago iragarrita eta itxaropen horrekin etorri gara. |
 |
| Pukaki. Gaur hemen geratzeko asmoa genuen, baina azkenean beste toki batetara joango gara. Baina hurrengo bi gauak hor eskuinean karabanak ikusten diren tokian pasako ditugu. Kanpin librea da eta kokapen izugarria lakua eta mendiak ikusteko. Orain hori dena amets bat da... |
 |
| TEKAPO LAKUA. Horrela, gorago dagoen toki honetara heldu gara. Oso toki turistikoa. Hau, laku ertzean dagoen Buen Pastor eliza enblematikoa da. Euripean gabiltza. |
 |
| Erbia. |
 |
| Eliza. |
 |
| Tekapo herrira doan zubitik, lakua, eliza eta gure autokarabana. Eguraldi goibela, baina bere xarma du. Orain, ikuspegi gutxi. |
 |
| Lakuko ur urdinak eta ertzeko landaretza. |
 |
| Etxebizitza-txalet oso dotoreak. Hau da hemengo habitat-a, eta orokorrean, herrialde guztian. |
 |
| Lakuaren ertzak lora politekin. |
 |
| Lupina dotorea. Bakar batzuk daude, baina hemendik gertu multzo handiak daudela irakurri dugu eta horiek ikustera joango gara. |
 |
| LUPINA artean. Hau da kolore-aberastasuna. |
 |
| Izugarria da tokia. Bidaian zehar ikusi ditugu beste inguru batzutan, baina hau bikaina da. |
 |
| Gainera atertzen ari du, nahiz eta landare guztiak bustita egon eta gu blai beraien artean. |
 |
| Baina tokiak asko merezi du. Hemendik gauerako kanpina hitzartu dugu eta haruntz joango gara. |
 |
| Inguru guzti hau lakuz beteta dago. Gu Alexandrina eta McGregor lakuetara goaz, baina oraindik Tekapo lakuaren ondotik gabiltza. Hemen ere lupinak. |
 |
| Tekapo lakua. |
 |
| Lupinak eta Tekapo lakua. Hemendik lurrezko pista bat jarraituz helduko gara gaurko kanpinera. |
 |
| MCGREGOR lakua. Kanpinean gaude. Oso oinarrizkoa, baina guretzat nahikoa. Kokapena, laku ertzean, itzela da. |
 |
| McGregor. |
 |
| Hemen afaldu eta pasako dugu gaua. Lasaitasuna erabatekoa da. |
2026-01-03 11. eguna MCGREGOR, TASMAN BAILARA, PUKAKI LAKUA.
 |
| MCGREGOR lakua. Bertan lo egin ondoren, pasiada txiki bat gosaldu aurretik. Eguraldiak goibel jarraitzen du, baina aterri eta altxatuko duelakoaren itxaropenarekin. Ahatea. |
 |
| Xarma dauka inguruak. |
 |
| Zumeen enborrak eta erreflexuak lakuko uretan. |
 |
| Zisnea. Gosaldu ostean, bidaia. Pukaki lakura lehenbizi. |
 |
| PUKAKI lakua. Nahiz eta hodeitsu jarraitu, atzo baino gehiago ikusten dugu. Onderen laku erraldoi honen ezkerretik jarraituko dugu Tasman bailarara. Gauean, hona itzuliko gara. |
 |
| Lora dotorea ur tantekin. |
 |
| Musulman familiak egun pasa. |
 |
| Tasman bailaran aurrera goazela, Pukaki-ren ondotik, hor agertzen zaigu Aoraki/Cook mendia hodei artean. Laster desagertuko da. |
 |
| Tasman ibaia eta alboko mendilerroetatik datozen arroilak. |
 |
| Urjauzi dotorea ezkerreko maldetatik behera. |
 |
| TASMAN BAILARA. Hemen ahal diren hiru ibilaldi laburrak egingo ditugu. Lakura goazela, Tasman glaziarraren atzekaldean dagoen tontorra agertu zaigu. Johnson mendia dela uste dugu. Gaur ere, tontorrak ez ditugu asko ikusiko. |
 |
| Tasman lakua eta glaziarra atzean. |
 |
| Nahiz eta tontorrak ez ikusi, aurrean daukagun paisaia handiosoa da. |
 |
| Lakuaren ertzeko morrenatik gora. Ezin da edozein tokitik ibili, balizatuta dauden bideetatik bakarrik. |
 |
| Hauek dira egin daitezken ibilaldiak. |
 |
| Morrenatik atzera begira, Tasman Harana. Errepidea eskuin aldetik dator. |
 |
| Tasman glaziarraren aurrea, dena higaduraz estalita. Gainean hiru mila metroko mendiak, baina hodeiekin. |
 |
| Lakua eta glaziarra. |
 |
| Izotz isurketak glaziarretik. Nabaria da noraino zen glaziarra beste garai batean. |
 |
| Tasman haran glaziarra. Argi ikusten da ze galera izan duen. |
 |
| Txundituta ikusten dugunarekin. |
 |
| Erabat adierazgarria irudia. |
 |
| Morrenako gure behatokiaren azpian Blue Lakes geratzen dira. Blues baino gehiago berdea dirudi. Laster jetsiko gara. |
 |
| Behatokian dagoen argazki dotorea, aurrean dauden mendiekin. |
 |
| Laku "Urdinean". Orain, aparkalekura jetsi eta Cook haranera hurbilduko gara. Badakigu ez dugula asko ikusiko baina bihar horra joango garenez, zerbait ezagutzeko. |

IBILBIDEA
 |
| Cook haranean dago Hermitage Hotela. Luxuzkoa dirudi, baina gutxienez Edmund Hillary-rekin argazkia atera dugu. Hotelean dago berari eskeinitako Museoa. |
 |
| Hotelaren ondoan txaletak eta mendiko aterpeak daude. Eta baita guri gehiago gustatu zaigun kafetegi-taberna.Tokia ederra da. |
 |
| The Old Mountaineer's Cafe&Bar. Hemen bai mendizale giroa eta kafe eta postre gozoak. Gustora eta lasai egoteko tokia. |
 |
| Cook haranetik, Tasman Bailara zeharkatu berriz goizeko errepide beretik eta PUKAKI LAKUAren ertzean dagoen Kanping librera heldu gara. Oso beteta dago, baina lortu dugu toki nahiko ona gure karabanarentzat, "lehenengo lerroan". Kokapena izugarria da. Hemen pasako dugu gaua. |
 |
| Hodeitsu jarraitzen du eta gaur ere ez ditugu beste aldean dauden mendi guztiak ikusiko, baina gustora gaude. |
 |
| Lora asko lakuaren ertzean. |
 |
| Pukaki lakua. |
 |
| Hau bai dela Karabanen geldilekua. Gurea hor dago lehenbiziko lerroan. Komunak daude, fosa septikoak, baina garbiak eta ondo zainduak. Eta jendearen artean oso giro ona. Gauean, ixiltasuna eta lasaitasuna. |
 |
| Ilunabarra. Badirudi argitzen doala, eta urdinguneak zabaltzen. |
 |
| Oso itxaropentsu gaude biharko, dena ikusiko dugulakoan. Ea horrela den... Biharko eguna da Cook mendiaren inguruan ibiltzeko aukeratu duguna. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina