Huesca-tik Piriniora joaterakoan Monrepós mendatetik, mendatearen ezkerrean itxura dotoreko tontor bat ikusten da. Askotan pentsatu izan dugu bertara igotzea, baina atzeratzen joan da proiektoa. Badakigu Gratal izena duela, eta behin bere sakonean dauden Gorgas de San Julián ezagutzen izan ginen. Ibilbidea Toki interesgarria hau ere. Baina, bada garaia tontorrak ezagutzeko!
 |
2025-03-15 Larunbata da, eguraldi ona dago iragarrita, eta garai honetako astebukaera guztiak bezala, Tena bailara eskiadorez "petatuta" eta errepideak kola luzeekin. Horrela ba, Sabiñanigo-tik Monrepós igaro eta Arguis urtegira heldu gara. Presaren ondoan dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea. Hego aldetik, Nueno-tik ere igo daiteke, baina guk alde hau aukeratu dugu.
|
 |
Eskuinean ikusten da aparkalekua. Bertan arrantzale ugari.
|
 |
Urtegiaren ezkerretik doan pista batetik hasi dugu ibilbidea. Arguis herria beste aldean geratzen da.
|
 |
Beteta dago urtegia.
|
 |
Bart hotz handia egin du, eta orain ere hotza da nagusi. Izotz-kandelak pista ertzean.
|
 |
Putzuak ere izoztuta daude.
|
 |
Sakan honetara heldu garenean, pista eta aurrereago dagoen bide arrunta utzi eta hemendik sartzea erabaki dugu. Bapateko erabakia izan da. Blog batean ikusita daukagu bide hau eta ezagutzera goaz.
|
 |
San Antón sakanetik gora doa bidea. Estua eta ezpel artean batez ere.
|
 |
Zati batzutan aldapa tentea da, baina ondo jarraitzen da bidezidorra. Hemendik, ez dabil hainbeste jende, ze gero ikusiko dugu oso bisitatua dela Gratal mendia.
|
 |
Zatiren batean sakanetik jeisten den errekatxotik igo behar da, baina ez dauka ur askorik eta ez da arazoa.
|
 |
Sakanetik gora. Bi edo hiru aldiz pista batetara ateratzen da bidea, baina beti dauka jarraipena bidezidorrak, pistatik joan gabe. Horrela Calmas mendatera helduko gara.
|
 |
Calmas mendatetik, ezkerrera hartu dugu, Calma Alta tontorrera igotzeko. Igoera laburra baina oso tentea.
|
 |
Tokiren batean eskuak ere erabili behar dira, baina ez dago zailtasunik.
|
 |
Eta heldu gara CALMA ALTA tontorrera (1584m). Hau da mendigune honetako garaiena. Ikuspegiak bikainak. Hemen, Cilindro de Marboré-Perdido-Añisclo-Punta de las Olas, Añisclo mendatea, Pico Inferior de Añisclo eta Zuca-k.
|
 |
Tozal de Guara.
|
 |
Partacua. Retona-tik Telera eta Corona del Mallo-ra doan mendilerroa.
|
 |
Tontorreko plaka.
|
 |
Beheruntz, Calmas mendatera jeisten. Gaur txamarrak ez ditugu kenduko egun guztian.
|
 |
Hemendik urruti ikusten da Peña Gratal, gaurko helburu nagusia.
|
 |
Peña Gratal eskuinean eta Peña Mediodía ezkerrean. Horren azpian geratzen dira Gorgas de San Julián.
|
 |
Behean daukagun Calmas lepora jeisten. Ezkerrean, Nueno eta Huesca-ra doan autobidea.
|
 |
Balizak Calmas lepoan.
|
 |
Lepoa eta jetsi berri dugun Calma Alta mendia. Gu ezkerretik heldu gara lehen lepora. Nueno-ra eskuinetik doa bidea. Orain mendilerroa jarraituko dugu, Gratal aldera.
|
 |
Itzaletan, izoztuta daude hostoak. Nahiz eta eguzkitsu egon, hotza egiten jarraitzen du.
|
 |
Baina ibiltzeko oso ona. Goiko alde hau nahiko erosoa da.
|
 |
PICO GRATAL (1542m). Hemen dago erpin geodesikoa, baina tontor interesgarriena eta Huesca aldetik "pose" dotorea daukana, atzekoa da.
|
 |
Hortik gatoz. Pico de la Calma, Pico del Aguila antenekin eta Tozal de Guara elurtuta atzean.
|
 |
Balizak tontor honen ondoan. Orain Peña Gratal-era. Jetsi egin beharko dugu apur bat, bide arruntarekin topo egiteko.
|
 |
Heldu gara ohiko bidera, eta orain dator zati itsusiena, gasbidea, eta gainera 200 bat metro galdu behar dira aurrean daukagun tontorraren oineraino. Gero, bueltan, igo egin behar...
|
 |
Jetsi gara Fenés lautadara. Hezetasun handia dago hemen, elurra egon baita duela gutxi. Hor aurrean Huesca-ko mendi talde batetako talde handi bat dihoa, eta baita mendizale gehiago, gora eta behera. Mendi famatua da hau.
|
%20eta%20orain%20dator%20zati%20okerrena.%20200%20bat%20metro%20jetsi%20behar%20dira%20Fene%CC%81s%20lautadara%20gasbidetik.%20Tontorra%20aurrean.%20copia.jpg) |
Aurrean ikusten den pistatik gora hartuko dugu, baina berehala utzi, eta ondo markatutako bidezidor bat jarraituko dugu.
|
 |
Hau da pista uzteko gunea. Orain bidezidor estua eta aldapa tentea duena jarraituko dugu goraino. Zati batzutan labaina dago, izoztuta egon delako, eta jende asko ibiltzean, lokaztu egin da.
|
 |
Harkaitz arteko pasabidea.
|
 |
Hor aurrean berriz zeharkatuko dugu pista, eta dena gora. Eskuin aldetik igotzen da.
|
.%20Tozal%20de%20Guara-runtz.%20%20copia.jpg) |
Peña Mediodía, gure eskuinean, eta beherago. Atzean, Tozal de Guara.
|
 |
PEÑA GRATAL (1567m). Lehen aipatutako mendizale taldea jeisten hasi da eta orain lasai gaude tontorrean.
|
 |
Peña Amán eta Peña San Miguel. Bien artean dago Roldán Jauzia. IBILBIDEAGuara aldea da hori. Eta haize hotza dabilenez, beheruntz.
|
 |
Goiko zatia jeisten. Aldapa handia dago, eta labainkorra da, beraz, lasai.
|
 |
Fenés lautada igaro eta gasbidetik gora goazen bitartean, tontorrari azken begirada.
|
 |
Igo ditugu 200 metroak. Orain ohiko bidetik jetsiko gara.
|
 |
Bi aukera daude. Aldapa handia duen Gasbidetik zuzenean edota, bere ezkerreko pinaditik doan bidezidorra jarraituz. Ea denek egiten duten bezala, gasbidea aukeratu dugu.
|
 |
Hau da jetsi dugun gasbidea, malda handia eta apur bat deserosoa, baina oso zuzena. Beste bidezidorra, eskuinaldeko pinaditik dator, sigi-saga batzuk egiten.
|
 |
Hau, beheko pistara igarotzean dagoen egurrezko baliza zaharra. Orain, pistatik behera. Hau, igoeran erabili dugun pista berbera da, baina lehen apur bat beherago utzi dugu.
|
 |
Hau da igoeran erabili dugun sakanaren sarrera.
|
 |
San Antón sakanaren sarrera. Igoera.
|
 |
Eta pistatik behera, oraindik hor irauntzen dute izotz-kandelek.
|
 |
San Jose lora multzo polita.
|
 |
Arguis urtegia. Kormoranak dabiltza hor.
|
 |
Urtegiko presa igarotzen. Hor aurrean dago aparkalekua. Azkenean bost ordu t'erdiko ibilbidea egin dugu, eta lortu dugu hainbat aldiz ikusitako mendia ezagutzea. Desberdina, baina nahiko interesgarria.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina