ESCUAÍN-en behin bakarrak gaude egonda aurretik, eta toki askotan bezala aspaldi. Etxean, ibilbide zirkular nahiko potentea prestatu dugu, Escuaín-etik Yaga ibaira jetsi, Revilla-ra igo eta handik De Los mallos zubira jetsi, ondoren Cazcarra faxatik itzultzeko Escuaín-era. Hau da plana, baina naturak bere legea ezarri, eta egun guztia inprobisatzen ibili gara azkenean. Baina beno, egun zoragarria pasa dugu, erabat bakarrik, eta inguru bikainak ezagutzen. Pena bakarra ez dugula hegaztirik ikusi, ez ugatzik, ez putrerik, ez ...
 |
2025-04-07 Astelehena da eta goizeko 9,30tan sarrerako aparkalekuan prest gaude ibiltzen hasteko. Ez dago inor hemen, eta ibilbidea prestatuta genuenez, eta pentsatzen informazioa itxita egongo zela, ez gara hurbildu. Hau da aparkalekuan dagoen mapa.
|
 |
Hemendik, Puértolas-etik ekarri dugun errepide estutik atzera egin dugu, ea km bat, Revilla-ra doan bidea hartzeko.
|
 |
Castillo Mayor-en hormak ditugu gainean.
|
 |
Eta bertatik erortzen diren urjauzien ondoan dago gure ibilbidea jarraitzeko seinalea.
|
 |
Hauek dira balizak. Yaga ibaira jetsi behar da. Jetsiera nahiko bortitza, bide onarekin orokorrean, nahiz eta toki batzutan eroritako zuhaitzak eta urak eragindako triskantzak gainditu behar. Hasi gara sumatzen ur asko datorrela, eta badakigu Yaga ibaia zeharkatzea ez dela erraza, ez baitago zubirik...
|
 |
Goroldioak irudi fantasmagorikoak sortzen ditu basoan.
|
 |
Ezpel artetik doa bidea.
|
 |
Berrehun ta piku metroko desnibela dago errepidetik Yaga ibaiaren zulora.
|
 |
Yaga ibaiko urjauzia. Ur asko dakar, eta hasi gara pentsatzen ez dela erraza izango beste aldera pasatzea. Escuaín arroilan gaude.
|
 |
Yaga-ren beste aldean ikusten dugu Revilla-ra joateko horman dagoen soka-finkoa. Alde batera eta bestera mugitu gara pasatzeko tokiren bat bilatzeko. Baina ur asko dator eta ezinezkoa egin zaigu. Ordulaurden bat ibili gara gora eta behera, harkaitz-bloke artean, baina...
|
 |
Beraz, gaurko plana, pikutara.
|
 |
Hori bai, tokia izugarria da. Penaz, baina berriz gorako bidea hartu dugu. Aldapa tentea.
|
 |
Escuaín herria ikusten dugu errepidera igotzeko bidetik. Orain horra joango gara.
|
 |
Anemonak. |
 |
Berriz errepidean, urjauziaren ondoan.
|
 |
Udaberria topera.
|
 |
Errepidetik heldu beharrean, herrira doan bide sarretik hartu dugu. Aurrean, Revilla gainean dauden tontor elurtuak.
|
 |
Escuaín. Orain erditik pasako gara, eta sorpresaz, informazioa irekita dago. Zaindariarekin hitz egiten egon gara, eta egin duguna komentatu ondoren, Cazcarra bidetik Los Mallos zubira joateko asmoa dugula esan diogu. Kontuz joateko, eta posible dela uste duela esan digu, baina ez daukala informazio oso zehatza. Ea ba...
|
 |
Herrian bertan dauden balizak. Hona datorren jende gehienak, Behatokien bidea egiten du (20 minutu).Gainontzekoa, ez da oso ohikoa. Dena dela, hau da Ordesa-Monte Perdido parkeko alde ezezagunena.
|
 |
Herrixkako etxeen erditik. Zaindariak esan digunez hiru biztanle daude orain, bera eta beste bi bakarti. Gaur, zaindaria bakarrik dago.
|
 |
San Pedro Eliza. |
 |
Hemendik abiatuko gara Cazcarra faxara. Amildegiaren ezkerretik doan bide estua da. Zubirainoko joan-etorria lau ordu t'erdikoa dela esan digu zaindariak, eta adi ibiltzeko.
|
 |
Saxifraga longifolia edo Corona del rey.
|
 |
Berehala katearekin babestutako lehenbiziko pasabidea aurkitu dugu.
|
 |
Gaur harkaitza lehorra dago eta arazorik gabe pasatzen da.
|
 |
Atzera begira, Escuaín herrixkaren azpian Yaga ibaiak sortutako arroila ikusten dugu. Lehen, zulo horretan ibili gara, ibaia zeharkatzeko toki bila.
|
 |
Amildegiaren ertzetik doa gure bidea, baina dagoen landaretzak ez du gehiegi ikusten uzten.
|
 |
Babestutako beste pasabide bat. Eskuinean, amildegia dago. Bidea nahiko gogorra da, igoera dezente baitaude.
|
 |
Landaretzaren artetik amildegiaren beste aldean dagoen Yaga-ren iturburua ikusten da. Ur asko ateratzen da.
|
 |
Urjauzi dotore batetara heldu gara. Hemen ez dugu arazorik izango bidea jarraitzeko.
|
 |
Urjauzia |
 |
Oso polita da tokia.
|
 |
Alde batean hormak eta bestean Yaga ibaiaren amildegia.
|
 |
Hormen gaineko zuhaitzak oraingoz oreka mantentzen...
|
 |
Hormen azpian babestutako beste pasabide batean. Ezpelek, dagoen amildegia izkutatzen dute. Zaindariak, hemen ugatzak ikusiko genituela esan digu, baina gaur itxuraz, atseden eguna da beraientzat.
|
 |
Beste urjauzi bat.
|
 |
Eta bidea, urjauziaren azpian. Oso labaina dago, baina pasa dugu hau ere.
|
 |
Urjauzia gure gainean.
|
 |
Urjauziaren beste aldean beste aldapa gogor bat. Ondoren, bidegurutze batetara helduko gara. Ezkerretik goian dagoen La Valle pistara ateratzen da. Baina guk aurrera jarraitu dugu, Los Mallos zubiruntz.
Balizak bidegurutzean.
|
 |
Eta Carcil sakanera heldu gara. Oraindik zati bat falta zaigu Los Mallos zubira heltzeko. Baina bidea urez gainezka dago hemen. Eta ezin beste aldera igaro. Garbi dago gaur ez garela zubira helduko. Beraz, atzera egin behar izan dugu bidegurutzeraino.
|
 |
Bidegurutzera heldu eta orain, eskuinera, goruntz, hartuko dugu, La Valle pistara irteteko.
|
 |
La Valle pistara atera gara. Bertatik, arroilaren beste aldean dagoen Gurrundué sakana eta bere gainean dauden tontor elurtuak ikusten ditugu.
|
 |
Pistatik, eta ezagutze aldera, hegaztien behatokira hurbildu gara. Baina horretarako ere gaur ez da eguna. Toki txukuna bai, baina hegaztirik ez. Hemen, asteko egun batean hezurrak jaurtitzen dituzte ugatzak asetzeko. |
 |
Hau da behatokitik ikusten den paisaia. Eta hemendik, pista jarraituz, Escuaín-era itzuliko gara. |
 |
Pistatik. |
 |
Cotiella mendigunea daukagu aurrean. |
 |
Pista ertzean dagoen txabola. |
 |
Zucak edo Mariak gure atzean. |
 |
Azkenengo zatian, pista utzi eta herrira doan bide zaharra hartu dugu. Pista baino laburragoa eta askoz dotoreagoa. Teilatu bat. |
 |
Etxe hau erdi erorita dago, baina ate dotoreak hor eusten du. |
 |
Herrian. Eta hemen gaudenez, behatokien ibilbidea egingo dugu. 20 minutuko ibilbide panoramikoa da. |
 |
Hiru behatoki daude prestatuta. Hau da Yaga ibaiak sortutako arroila. Cazcarra faxa ezkerreko amildegitik doa. Erdialdean Yaga-ren iturburua ikusten da. |
 |
Arroilaren beheko aldea, Tella aldea eta Peña Lierga. |
 |
Eta Escuaín-en, ibilbidea bukatzen. Lasaitasun galanta. Azkenean sei ordu t'erdiko ibilbide korapilatsua egin dugu. Ez da, aurretik pentsatuta genuena, baina ez da gaizki egon. Escuaín inguruak gehiago ezagutzeko balio digu. Hor utzi dugu parkeko zaindaria bakar bakarrik. Herriko etxe batean bizi da. |
 |
Castillo Mayor. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina