🏰 ALQUEZAR, Pasarelak, 🏘️ BIERGE
![]() |
ALQUEZAR. Eguerdia pasata heldu gara. Oso lasai dago herria, aparkatzeko toki asko eta jende gutxirekin kaleetan. Beti da gozamena herri hau bisitatzea. |
![]() |
Aparkaleku ondoan dagoen etxe dotorea. |
![]() |
Tximinia. |
![]() |
Leihoa. Kafe bat hartzeko asmoz etorri gara. |
![]() |
Kaleak hutsik daude. Ez da askotan gertatzen... |
![]() |
Enparantza Nagusia. |
![]() |
De la Fuente sakanera sartzera goaz. Ezkerrean ditugun hormak. |
![]() |
Kolegiata. |
![]() |
Sakanean behera. Toki batzutan apur bat labainkorra dago bidea, baina babes ona eskeintzen dute eskubandek. Zulora jetsi behar gara. |
![]() |
Lora politak. |
![]() |
Eskalatzailea ezkerrean dagoen Palomera kobazuloaren sapaian. |
![]() |
Vero ibaira jetsi eta ezkerrera metro batzuk eginda, Picamartillo kobazuloaren aurrera heltzen da. |
![]() |
Pasarelen lehenbiziko zatian, Vero-ren ondoan. Ez dugu inongo trabarik izan, bertatik lasai ibiltzeko. |
![]() |
Vero ibaiaren ertzean. |
![]() |
Atzera begira. Horra jeisten da sakanetik. gero, eskuinean geratzen da aipatutako kobazuloa. |
![]() |
Aurrera jarraituz, azud honetara heltzen da. |
![]() |
Aipagarria da uraren kolorea. |
![]() |
Gustora gabiltza, jenderik gabe. |
![]() |
Eroritako blokeen arteko pasadizoan. |
![]() |
Pasareletatik jarraitzen dugu. |
![]() |
Vero. |
![]() |
Putzu dotoreak Vero ibaian. |
![]() |
Pasarelen bukaeratik, Alquezar herria eta Kolegiata goian. |
![]() |
Zerbait hartu ondoren, aparkalekutik, Kolegiata ilunabarreko argi politarekin. |
![]() |
Herritik irteterakoan, ilunabar eder honen aurrean, kotxea geratu eta argazkiak ateratzeko baliatu behar. Euria ere ari du hor aurrean. |
![]() |
Izugarri ederrak sortu diren koloreak. |
![]() |
Radiquero herria eta Guara mendigunea. |
![]() |
Eta BIERGE-ra heltzen. Hemen igaroko ditugu bi gauak. Biharko euria dago iragarrita, baina Rodellar aldera joatea pentsatzen dugu, ea zerbait egin dezakegun. |
NASARRE herri hustua.🏚️🏚️ MASCUNetik 🏞️. Rodellar.
![]() |
Lehenbizi herrira joango gara. Aparkalekutik gertu dago. Ikusten da gaueko elurra, mila bat metrotik gora. |
![]() |
Herritik pasa eta Mascún arroilara doan bidea hartu dugu. |
![]() |
Alde honetako etxeak. |
![]() |
Rodellar goian geratzen da. Hemen bi aukera ditugu, eta arroilara zuzenean jeisten den bidea aukeratu dugu orain. Gutxienez, atertu egin du. |
![]() |
Jetsi gara Mascún arroilaren zulora. Orain behetik Mascún-en iturbururaino. |
![]() |
Monolito eta horma dotoreak gure gainean. Ez dabil inor inguru guztian. |
![]() |
Mascún ibaia zeharkatzen. Joaterakoan lau bat aldiz egin beharko dugu. |
![]() |
Iturburutik pasa eta metro batzuk aurrerago bidegurutzea dago. Eskuinetik Otín-era doan bidea, "Costera de Otín". Hau oso ederra da, baina ezagutzen dugu. Mascun Ibilbidea Beraz, ezkerrekoa hartu dugu, Andrebod edo De las Gargantas sakanetik gora doana, Losa Mora trikuharriruntz. Hau ez dugu ezagutzen. |
![]() |
Sakanetik gora. Horma ederren artean doa bidea, eta nahiko ondo dago. Zolua apur bat hezea dago, baina igotzeko ez daukagu arazorik. Gainera orain aterri jarraitzen du. |
![]() |
Ingurua espektakularra da, Mascún-eko ea toki guztiak bezala. |
![]() |
Sakanetik atera gara, eta Pardina Seral-en gaude. Aldapa handiena igo dugu. GR1a jarraitzen ari gara, eta orain eskuinera hartuko dugu, GRa jarraituz, Losa Mora-runtz. |
![]() |
Garganta Alta-tik goaz, horma ederren azpitik. Hemen bidea askoz lasaiagoa da. |
![]() |
Eta LOSA MORA trikuharrira heldu gara. Hasieran ez genuen uste, baina orain arte zortea izan dugu. |
![]() |
Trikuharrian. |
![]() |
Leku enblematikoa da hau. |
![]() |
Zaldi multzoa Nasarre aldeko belardi elurtuetan. |
![]() |
Hemen bidea nahiko lokaztuta dago. Zaldiak guregana hurbildu dira. |
![]() |
Eta oraindik heldu gabe, baina NASARRE-ko eliza ikusten dugu. |
![]() |
San Andres baseliza. Hau da herrian ganoraz dagoen eraikuntza bakarra. Bestela herria hutsik dago. |
![]() |
Baselizaren barnealdea. |
![]() |
Kanpoan. |
![]() |
Kanposantuko hilobietako bat. |
![]() |
Herriko etxeak erabat erorita daude. |
![]() |
Etxe bateko sarreran dagoen inskripzioa. |
![]() |
Inken eraikuntza bat dirudi. Guri behintzat, Sacsayhuaman edo horrelako zerbait gogoratu digu. |
![]() |
Beste atari bat. |
![]() |
Pena ematen du horrela ikustea, baina hau da dagoena mendi hauetako herri askotan. |
![]() |
Zaldiak hor jarraitzen dute, bide ondoan. |
![]() |
Arropa guztia jarri behar izan dugu. Euria eta hotza orain. |
![]() |
Losa Mora igaro eta Garganta Alta-ra sartzen euripean. Gora dihoan atzerritar batekin gurutzatu gara. Ibilaldi guztian ikusiko dugun bakarra. |
![]() |
Zirko ederra hemen goian dagoena. |
![]() |
Andrebod sakanetik behera. |
![]() |
Jeisten ari garen sakana. Orain bideko harriak erabat bustita daude eta lasai eta adi jetsi behar da. |
![]() |
Sakanaren beheko aldean ditugun orratz eta hormak, eskuinean. |
![]() |
Mascún arroilara jetsi gara eta aurrean daukagu "Izurdia". |
![]() |
Mascún arroilean. Izurdia goian. |
![]() |
Iturburua. |
![]() |
Berriz ibaia zeharkatzen. Eskerrak harriak nahiko ondo daudela kokatuta. |
![]() |
Hormaren ondoan dauden harriak baliatzen. |
![]() |
Ibaiaren azkenengo zaharkaldia. Orain goiko bidetik itzuliko gara Rodellar-era. |
![]() |
Hau da kataklismoa! Eskalatzaileen paradisua... baina gaur ez dabil inor. |
![]() |
Izurdia, beste alde honetatik. Ez da hainbeste bereizten. |
![]() |
Goiko bidea. |
![]() |
Eta Rodellar aurrean. |
![]() |
Herrian dagoen mapa. Ikusten da egin duguna. |
![]() |
Rodellar-eko etxea. Bustita baina gustora heldu gara. Azkenean bost bat orduko ibilaldia izan da eta inguru berriak ezagutu ditugu. |
![]() |
Bierge-ra itzultzerakoan, irudi oso polita errepide ondoan. |
![]() |
Ibilbidea hemen, ezkerrekoa da. |
🏞️Fuente de Tamara, Peña Falconera 🦅🦅 (Morrano)
![]() |
Ingurua polita da, berdea eta marroia. Udan hemen ez da giro izango, beroa erabat, baina gaur fresko eta aterri ibiltzeko. |
![]() |
Peña Falconera-ren hormak. Belatzengatik datorkio izena, bertan baizituzten kabiak. Gaur egun, ez daude asko. Orain putreak dira nagusi. |
![]() |
Bidegurutze honetara heltzerakoan, Falconera gerorako utzi eta beheruntz, erreka zuloraino jeisten den bidea hartuko dugu. |
![]() |
Huevos de Morrano bezala ere dira ezgunak monolito hauek. Ikusten da bertaraino doan bide egokitua. Baina hori gero. |
![]() |
Nahiko azkar heldu gara Alcanadre ibaira. Honi FUENTE DE LA TAMARA deitzen zaio, eta toki harrigarria da benetan. Gainera, gaur ere ez dabil inor. |
![]() |
Hortik datoz Alcanadre-ren urak. |
![]() |
Arroil oso dotorea. |
![]() |
Amorrain eta guzti. |
![]() |
Txundituta paraje bikain honetan. |
![]() |
Uraren kolore berdeak eta harkaitzek sortzen duten kontrastea ederra da. |
![]() |
Eta gure gainean, putreen balleta. Inguruaz gozatu ondoren, bide beretik, baina orain goruntz, lehen aipatutako bidegurutzera igo dugu. |
![]() |
Bidegurutzetik gertu dagoen informazio-panela. |
![]() |
Pasiada lasaia daukagu monolitoen azpira heltzeko. |
![]() |
Gainean ditugun hormetan, putreak beraien kabiak zaintzen. Gehienak hegan dabiltza. |
![]() |
Morrano-ko Arrautzak. |
![]() |
Orratzaren azpian gaude. Bertikalitatea! |
![]() |
Atzeko aldetik ikusita. |
![]() |
Monolitoaren azpian. Zerua iluntzen ari da, eta euria datorrela dirudi, beraz, aparkalekura itzuliko gara bide beretik. |
![]() |
Ibilbidea |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina