2024/08/12

⛰️🧗Pico VALDOMINGUERO 2265 mt

    



 2024-07-14 Tielve-n egin dugu lo gaur ere. Atzoko palizaren ondoren gaur lasaiago ibili gara. Goizeko 10tan heldu gara JITU DE ESCARANDI-ra (1306m), Sotres-etik Tresviso-ra doan errepidean. Kotxe asko baina aurkitu dugu aparkatzeko tokia, errepide ertzean. Bertatik bezperako Peña Castil eta ingurua ikusten dugu. Jitu-tik Andara-ra doan pista hartu dugu.

 Jazuca saroia, pistaren ezkerrean. Pare bat txabola geratzen dira egoera onean. Hortik ere igo daiteke aterpera, Las Vacas kanaloitik. Guk gaur, pistatik jarraituko dugu.


 Andara-ko aterpearen ondoan dagoen meatzarien bagoneta. Irudi tipikoa.


 Andara aterpea behean utzi eta Mazarrosa aldera doan bidea hartzera goaz. Hemendik tontorreraino ea bakarrik joango gara.

 Ezkerrean ikusten den bidea aterpetik pasa gabe dator hona. Gu, aterpetik pasa gara, ze jende dagoen ikuste arren. Biak dira antzekoak. Jito-tik datorren pista ere ikusten da, eta behelainoak kostaldean.

 Mazarrosa meategietan. Aurrean gaurko helburua, Valdominguero. Hor bi aldiz egonda gaude aurretik, bata gaurko bidetik, elurrarekin, eta bestea eskuineko ertzetik. Baina badira urteak eta gaur errepikatu egingo dugu. Gainontzeko tontorrak ere ezagutzan ditugu.

 Hemen meagintzarako landutako bide erosoa daukagu, eta errez ibiltzen da. Ezkerrean, zuloan, Andara-ko lakua zegoen, baina meagintzarekin pikutara joan zen. Atzean, aterpearen gainean dagoen Mancondiú dotorea. Mancondiú ibilbidea

 Bide erosoa jarraitzen. Lasaitasun handia daukau hemen.

 Lora multzo politak bide bazterrean.

 Baina berehala sartuko gara Pikosetako inguru berezian, jouak, harkaitza nonnahi, igoerak eta jetsierak,... Valdominguero erdian.

 Zeharkaldi luzea ari gara egiten Grajal hormen azpian. Bidea oso nabarmena hemen ere. Atzean, Mancondiú.

 Orain beste jou hau zeharkatu behar dugu, Jou Lleroso, Valdominguero-ren ezkerreko lepora igotzeko.

 Horrelako gauzek bista alaitzen dute.

 Rebeko bikotea Jou Lleroso-ko harritzarrean.

 Valdominguero. Lepora heltzen ari gara. Hau da igo behar dugun Dorrea.

 Valdominguero lepoan. Hona heltzen da Sotres-eko Ibarretik datorren Jidiello kanala. Aurrean, Urrieles mendikatea, Alboak eskuinean, Peña Castil, Urriello, Campanarios, Cuchallón de Villasobrada,...

Lepoan. Atzean Pica del Jierru. Hemendik horra ere igo daiteke. Marka gorri batzuk doaz gainera.

 Lepoan Urrielei begira. Erdian, atzoko Peña Castil, eta eskuinerago Camburero mendatea eta Tortorios.

 Urriello (Naranjoa) eta erdian, Peña Castil, atzo igo genuen aldapa luze eta gogorrarekin. Peña Castil igoera

 Tontorrera igotzen. Hormak zeharkatzen dituen "bira" bat hartzen da, eta eskuak apur bat erabiliz igotzen da.




 Hor atera gara biratik eta orain ertzetik metro batzuk igotzen dira tontorrera heltzeko.

 Ertzean. Gutxi geratzen zaigu.

 VALDOMINGUERO (2265m). Hiru ordu eta erditan kotxetik. Andara mendikateko tontor dotorea. Ez da zaila baina ohituta egon behar da horrelako inguruetan ibiltzen. Guretzat hirugarren aldia da hemen.

 Orain tontor gehienetan dago horrelako harkaitzen bat, mendiaren izenarekin.

 Pikosetako Erdiko Mendikatea (Urrieles) ea osorik. Ezkerreko Peña Vieja-tik eskuineko Albos-etara.

 Peña Castil eta Tortorios aurrean, eta Neverón de Urriello eta Torres Areneras-Albos atzean.

 Ertzetik behera. Lora ugari hemen ere. Oso ederra dago mendia.

 Ertzetik birara jeisten.

 Eta biraren goiko aldean. Bira honek horma guztia zeharkatzen du.

 Dekorazio bikaina birako hormetan.

 Eta beheruntz. Polita da pasabidea.

 Hor behean bukatzen da bira. Ondoren eskuinera hartu behar da, destrepe txikiak eginez.

 Lora gehiago hormetan.

 Bira bukatzen. Gutxi geratzen da hormaren oinera jeisteko.

 Atzera begira, hori da gutxi gorabehera ibilbidea.

 Hemen aurkitu dugu Jierru-tik jetsi den mendizale talde handi bat. Hurrengo egunean jakin genuen, gaur gauean, gu ibili garen mendian, danimarkar bikote bat hormetatik ezin atera geratu dela eta Estatu Batuetara egindako dei satelital baten bitartez, gero Asturias-era pasa eta hemengo erreskate taldeak atera dituela. Hau da mundua...

 Gu berriz bide beretik beheruntz. Mancondiú aurrean, eta behelainoak gora igozten. Baina ez daukagu kezkarik, bidea oso nabarmena baita.

 Bide harritsua baina lora askorekin jouak zeharkatzen.

 Atzera begira. Erdian gure tontorra eta igarotako jouak. Hodeiak gero eta gorago.

 Mazarrosa-n.




 Eta aterpean, behelaino artean. Hemen geratu gara zerbait jatera garagardo freskoen laguntzarekin.

 Eta lasai pistatik behera. Historio asko ditu kontatzeko Andara-k...

 Gustora behelaino artean. Toke berezia ematen dio inguruari. Gainera ez gara busti.

 Irudi politak pista ertzean.

 Zaldiak ere gustora daude Jazuca-ko belardietan. Sei ordu t'erdi tan bukatu dugu ibilbide eder hau.

 Eta eguna ondo bukatzeko, afari goxua Arenas de Cabrales-en sagardoz ondo lagunduta.

Hemen ibilbidea




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina