Lirioak. Bide guztia lorategia bihurtuta dago. |
Atzean geratzen dira Formigal, Pacino eta Partacua mendikatea. |
Bide nabarmena eta ondo balizatua Forato lepora. |
Ipar haize freskoa daukagu. Ipar aldea hodeipean dago eta mugako tontorrak ere estalita. Hemen, Arriel aldea "txapel" politarekin eta Balaitús-Frondiellas garbi. |
Forato lepora hurbiltzen. Hegoaldea erabat garbi. Telera eta Partacua-ko tontorrak. |
Punta Escarra, Pala de Ip, Culivillas-Arroyetas, Anayet. |
Forato mendatetik, Mendebaldeko Foratata zeharkatzen da azpitik, balizatuta eta toki batzutan kablez babestuta dagoen bidetik. Guk ez genuen horrela ezagutu... 1999an! |
Zeharkaldian. Atzean, Soba-Arriel aldea iparreko "gabatxaren" menpean. |
Horma honetan burdinezko eskillarak daude jarrita. |
"Ferrata"-tik jeisten. |
Bi tontorren arteko bretxan. Anayet-ei begira. |
Foratata-ren tontor nagusia. Gu bestera igotzen. |
Igoera ez da zaila baina bai adi ibiltzekoa. |
MENDEBALDEKO FORATATA (2293m). Lanuza urtegia eta Sabocós-Tendeñera mendikatea. |
Musales-Forqueta, Llena Cantal, Tebarray, Infiernoak,... Gero beheko alde horretatik emango diogu itzulia mendiari. |
Rosa lagun kataluniarrarekin. |
Tontorretik jetsi ondoren. Rosa eta David-ekin. Goian haize hotza eta nahiko bortitza. Babesean, hobeto. Mendizale ugari dabil orain gora igotzen. Tontor nagusian ere jende dezente. |
Orain itzulia egitera. Nahiko jetsi behar da La Sarra aldera. Hemen Balaitús aldera begira. |
Beheruntz. Orain ezkerralderuntz. Gero hor behean ikusten den pinaditik pasako gara. |
Menditik urruntzen ari garela dirudi, baina bidea oso ondo trazatuta dago. Orain Arriel aurrean, garbi. |
Lehen aipatutako pinadian. Ezkerrean La Laña tontorra utzi dugu. Orain Sallent aldea eta Lanuza behean. |
Balizak. Gu Barzapochera-tik gatoz. Orain Formigal-era doan bidea jarraituko dugu. |
La Laña lepoa eta tontorra. Hortik jetsi gara. Orain igoera daukagu Baladrias lepora. |
Baladrias lepoaren inguruan, Foratata-ren azpian. |
Lirio artean. |
Lanuza, Pacino, Tendeñera-Sabocós. |
Formigal-era jeisten. |
Itzulia eman diogun mendiari begira. Laster bukatuko dugu ibilaldia. Lau ordu eta 45 bat minututako mendi-buelta. Dotorea eta konpainia onean. |
IBILBIDEA HEMEN |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina