2024/08/25

⛰️GRAN BACHIMALA 3171 mt Biadosetik

 

 2024-07-23 BIADOS ATERPEA. Zenbat urte bertan egon gabe? Egia esanda, aterpean ez dugu inoiz lo egin, beti denda txikiarekin apur bat beherago edo Tabernés-eko aterpe irekian. Urteak dira inguru hauetara hurbildu gabe, eta azpadiko mendi ezagunen bat egiteko asmoz heldu gara hona. Aterpeko giroa ona, baina jendetza, dena dago beteta, ea denak Posets-en zeharkaldia egiten. Guk bi egun lehenago deitu eta bi gau igarotzeko tokia genuela esan ziguten. Zortea!

 Inguru bukolikoa.

 Aspaldiko lagunekin topo egin eta historioak kontatzeko toki aproposa.

 Espadas-Posets-Veteranos mendilerroa. Ikuspegi zoragarria aterpetik.

 Ilunabarreko tonoak hartzen.



 Gero eta dotoreagoa.


 Aterpe barruan. Hitzegiten dugun gehienak harrituta geratzen dira gu mendi tontorrak igotzera gatozela jakiterakoan. Esan bezala, ea denak aterpetik aterpera zeharkaldiak egiten dabiltza.

1987an. Egun euritsua eta aterpean bisitan.



Hurrengo egunean 2024-07-24 GRAN BACHIMALA


 Goizeko 7ak eta laurdenetan aterpetik ateratzen (1750m). Asmoa, Gran Bachimala-ra igo eta jeistea da. Laugarren aldiz igoko dugu mendi hau. Lehenbizi 1987an hemendik, Punta del Sabre-rekin batera. Bigarrena 2002an Tabernés-etik ertz guztia egiteko asmoz, baina eguraldiak ez zigun utzi eta tontorretik behera egin genuen. Eta hirugarrena 2011an, semearekin, eta orduan ertz guztia egitea lortu genuen. Ea gaur...



 Aterpe ondoan ditugu bidea adierazten duten balizak. Lehenbizi, Señal de Biadós-era.

 Aterpea eta Millares, Forqueta eta Eriste aldea.

 Hasieran, aldapa latza pinadian.

 Ilargia daukagu lagun.

 Pinaditik atera eta lorategian sartu gara.




 Sarrau txabola lirio artean. Kontrastea bisitari berriekin.

 Txabola behean utzi eta igoera luzea eta apur bat monotonoa orain zelaietatik gora. Atzean, Cotiella mendikatea.

 Ilargi dotorea.


 Millaris aldea eta Eriste mendiak. Gogorrak horiek... Iparraldekoa falta zaigu. Ea inoiz animatzen garen! 
  

 Hauek atzean geratzen dira. Punta Suelza igoera

 Zelaietatik gora. Badirudi ez dagoela aldapa, baina bai. Atzean Bagüeña-ko tontorrak eta Cotiella atzerago.

    Ezkerrean, Tabernés sakana eta Culfreda (Batoua) hirukoitza.
          

 Muino batetara heltzen. Oraindik besteren bat falta zaigu. Suelza eta Fulsa atzean.

 Aurrean Gran Bachimala eta Punta del Sabre. Guk oraindik ezkerreko muinora igo eta Señal de Biadós-era zeharkaldia egin behar dugu.

 Hau da Señal de Biadós-etik egin behar duguna, belarrezko malda horietatik igo eta zirkora heldutakoan, jetsi beste zeharkaldi horren bila. Urruti oraindik.

 Señal de Biadós-era bidean. Zuloan, Tabernés eta Puerto de la Madera gainean.

 Biadós mendatetik gora, Punta del Sabre-ren azpian. Atzean, Eriste, Bagüeña, Cotiella,...

 Lorak bidea apur bat alaitzen.

 Hiru Sororeak (Añisclo-Perdido-Cilindro) eta Marboré.

 Aurrean daukagu egin behar dugun zeharkaldia. Lehenbizi altuera galdu, eta ertz horretara igaro. Ondoren, atzetik doa bidea.

 Tontorraren azpian gaude, baina oraindik falta zaigu. Zirko latza, Bachimala-l eta Punta del Sabre-k sortzen dutena.

 Aipatutako ertza gainditu ondoren, harritza galanta. Azkenengo ertzera igotzeko, aldapa tentea eta labainkorra. Gogorra egiten da zati hau.

 Behin goiko ertzera aterata, Bachimala-tik Abeillé-ra doan mendilerroa daukag begibistan. Hau da 2011an semearekin egindakoa.

 Ertz horren bukaera, Picos de la Pez eta Abeillé, Bachimala-ko lakuen gainean.


 Azkenengo ertzetik gora. Hau politagoa eta entretenigarriagoa da.

 Tontorrera heltzen.


 Bachimala-ko lakuen gainean.

 Bagaude. Paisaia izugarria. Culfreda, Vignemale, Munia, Perdido eta gainontzekoak, Fulsa,...

 GRAN BACHIMALA (3171m). Lau ordu eta 40 minututan behetik. Igartzen da urteak aurrera doazela... Baina berdin zaigu. Ahal dugun bitartean... aurrera!

 Punta del Sabre aurrean eta Veteranos-Posets-Llardaneta-Espadas, Eriste,... fondoan.


 Nahiz eta orain gogorrena falta, jetsiera, gustora gaude 37 urte pasa ondoren lehenbizikotik.





1987an.


 1987an Bachimala-tik Punta del Sabre-ra igarotzen.

 1987an Punta del Sabre-tik behera.


 Berriz gaurko errealitatea. Hau da Punta Ledormeur eta ertzera jeisteko dagoen zati konplikatua eta nahiko arriskutsua, harri solte askorekin. Gaur ez gara hortik joango... Nahikoa daukagu osorik jeisten bagara igotako bidetik.

 Aigües Tortes harana, Soula aldea, Clarabide, Gourgs Blancs, Quayrat, Lèzat, Crabioules, Perdiguero,...


 Besteak beste, biharko helburua, Veteranos.

 Añisclo-Perdido-Cilindro-Marboré, Astazous,...


 Abeillé, Picos de la Pez, Lustou atzerago eta Midi de Bigorre fondoan.

 Eta tontorrean bakardadean gozatu ondoren, bagoaz beheruntz. Orain ari dira beste mendizale batzuk heltzen.

 Bachimala-ko lakuen gainean.

 Ertzean era sortzen dira lora politak.



 Bachimala-ko lakuak.

 Lorategia ertzean.

 Ertz entretenigarria bukatzen.

 Begiak alaitzeko.


 Harritza labainkorretiik behera.

 Beste zati gogor bat zirkoaren azpiko zeharkaldira jeisteko.

 Zati gogorrenak pasata, zirkoaren azpian, baina tarte belartsuan. Biadós-eko Seinalera orain. Ondoren igoerako zelaietatik behera.

 Sarrau txabola, kanpin-dendarik gabe orain.

 Eta aterpera jeisten. Millares, Forqueta-Eriste,...Biadós haranaren beste aldean. Azkenean 9 orduko ibilaldi gogorra. Gaua aterpean igaroko dugu, eta bihar indarrak laguntzen badute, Veteranos-Gemelos egiteko asmoa...


Ibilbidea hemen!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina