Hau da Labasar aterpearen ondotik ikusten duguna gure atzean. |
Aterpetik 20 minutu ditugu Plan-eko lakura iristeko. Seira-ra doan GRa jarraitu behar dugu Ibon lepora heldu arte. |
Bide oso lasaia lakuraino. Itzalean hotza egiten du. |
Izotza. |
Lurra erabat izoztuta dago. Eguzkitara atera arte hotza. |
Balizak lakura heldu baino lehen. Berez, ez da lakutik pasatzen, baina nahiko gertu dago eta bisita bat egingo diogu. Gero, hona ez itzultzearren bidea hartzera, apur bat liatu gara basoan. |
Plan-eko lakua edo Basa de la Mora. Toki magikoa eta bakartia ordu hauetan. Ez dago inor. |
Lakua utzi eta basotik gora egin dugu zuzenean. Gorago egingo dugu topo Seira-ra doan GRarekin. Perretxiko ugari inguruan, baina gaur ez gara horretara etorri, onak era badaude eta. |
Heldu gara bide egokira. Orain marka gorri-zuriak jarraituko ditugu leporaino. Aurrean Picollosa eta Punta Plana mendiak. Cotiella mendikatean gaude. |
Peña de la Una eta Puntons Royos, gure eskuinean, lakuaren gainean. |
Lakua hor behean kokatzen da, itzalean. |
Gure gainean, Peña las Once-ren hormak. Hor goitik ibiliko gara laster. |
Bide erosoa Colladeta del Ibon-era igotzeko. Gure aurretik Cotiella igotzeko asmoz doan bikotea. |
Taillón, Sororeak, Marboré, Astazous,... |
Beheko baso horretatik gatoz. Lakua, ezkerrean geratzen da. Sororeak atzean. |
Barbaruens eta Seira aldera begira. Hodei artetik Turbón ateratzen da. |
Lepoan ezkerrera hartu dugu eta hormen azpiko harritzatik doan bidezidorretik gora goaz. Gero, eskuineko harkaitzetan ezkerrera hartuko dugu. |
Hortik gora hartu behar dugu orain. Ez dago zailtasunik. |
Goian, sarrio batek ematen digu lehenbiziko tontorraren kokapena. |
Goiko harritzan. Behean lepoa, eta gainean Picollosa-Punta Alta. Hodeiak Armeña aldean. |
Ertzera heldu gara eta hau da aurrean daukaguna, Espadas-Posets mendilerroa eta Eristeak, Forquetak, e.a. |
Eta jarraitu behar dugun ertza. Nahiz eta itxura zaila izan, ez dago inongo arazorik. |
Ikuspegi zoragarria daukagu ertzetik. Sahun mendatea (duela gutxi hor egin genuen lo, Eristera igotzeko), Maladeta-Aneto mendikatea,...GRAN ERISTE | |
Maladeta-Maldito-Coronas-Aneto-Tempestades-Margalida-Russell. Hirumilakoak bata bestearen atzetik... |
Espadas-Posets, Tuca de la Llantía, Perdiguero,... |
Armeña eta Seira aldea hodeipean, eta atzean, Turbón. |
Las Diez tontorrera hurbiltzen. La Una eta Puntons Royos atzean. |
PEÑA LAS DIEZ (2568m). Las Once aurrean. |
Atzean daukaguna. Seguruen "Las Diez" mutur hori izango litzateke eta gu 10,45an edo ginateke... Chía mendikatea eta Maladetak fondoan. |
Basa de la Mora lakua tontorretik. |
Orain Las Once-ra. Ordularia aurrera doa. |
Aldapa, baina erraza. |
PEÑA LAS ONCE (2658m). |
Chistau harana, Punta Suelza, Batoua,... |
Plan. |
Tontorrean. Turbón atzean.TURBÓN | |
Peña la Una eskuinean eta Cotiella atzean. COTIELLA |
Sahún mendatea, Chía mendikatea eta Maladeta-Aneto atzean. |
Geratzen zaiguna oraindik urruti dagoen Mediodía-ra heltzeko. Atzean, Sororeak, Munia mendikatea, Robiñera,... |
Peña del Mediodía azken tontorra da, eskuinean. Gehiena jeistea da, baina badaude igoera batzuk erdiko tontorrak gainditzeko. |
Basa de la Mora, Las Once tontorretik. |
Lakua, Peña la Una, Puntons Royos, El Litás. |
Lehenbiziko jetsieran. Bidezidorra dago harkaitz artean. Lakua beti begibistan. |
Las Once-tik behera. Mediodía urruti oraindik. |
Atzera begira, Las Once-k duen pose dotoreari. |
Eskuineko tontorrera igoko dugu, gero berriz jeisteko. Sororeak atzean. |
Aurreko argazkiko tontorrean. Las Once airosoa ezkerrean eta Punta Alta-Picollosa eskuinean. Erdian, igoerako lepoa. |
Robiñera, Munia mendilerro guztia, Barroude zirkoa, Gerbats, Pic de la Gèla. |
Lakua. Perspektiba desberdinetatik ikusten ari gara. |
Mediodía tontorreko erpin geodesikora heltzen. |
PEÑA DEL MEDIODÍA(2465m). Eguerdi arteko ordularia bukatu dugu. |
Herri horietako biztanleen ordulariaren erdian gaude. Ikuspegi ederra. |
Tontorrean dagoen liburuxkan, Zumaiako taldearen (tartean lagun elgoibartar bat) idatzia. Ez da jende gehiegi heltzen hona, baina martxoso erretiratu hauek bai. |
Ikuspegi bikaina daukagu Basa de la Mora lakuaren eta inguruan dituen mendi dotoreena. Paisai ikusgarria da hau! |
Maldito, Coronas, Aneto, Tempestades... Hodeiak ari dira sortzen inguruan. |
Jetsiera gogorra lakura. Ez da zaila, baina bai adi ibiltzekoa. Eremu latza, harkaitz askorekin. |
Goiko zatia pasa ondoren, harritza nekagarria. Baina nahiko ondo jeisten da. |
Zati apur bat erosoagoa. |
Egindako jetsiera. Hemen elkartu gara goizeko GRarekin. Orain hau jarraituko dugu laku ondora jeisteko. |
GRa hemendik doa Labasar-era, baina hain gertu dagoenez, berriz bisitatuko dugu lakua. Orain jendea dagoela ikusten dugu. |
Laku ertzean. Idilikoa tokia. |
Mediodía-Las Once ertza goian. Gozatu dugu lerro hori zeharkatzen. |
Plan-eko lakua. Hemendik 20 minutu geratzen zaizkigu Labasar-era heltzeko. |
Kotxe ondotik horrela ikusten da Mediodía-Las Once. Orain, aterpe ondoan, kotxe pila, barbakoak,... Hobe behera jeistea. Sei bat orduko ibilaldi ederra izan da gaurkoa. Merezi du. |
Saravillo-rako pistan dagoen mapa. |
Saravillo. |
IBILBIDEA |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina