ITXINA. Buff, zer da Itxina guretzat?... Ba, motzean eta azkar esanda, beste paradisu bat. Etxetik nahiko gertu baditugu batzuk, hau horietako bat da. Askotan ibili gara bertan, dauden bideak jarraituz batzutan, noraezean beste batzutan, izkutuan dauden zirrikituen bila, tontor bakartiak igotzen,..., gozatzen alegia. Gaurkoan, askotan bezala, plan zehatzik gabe gerturatu gara Pagomakurrera. Haize nahiko bortitza dabil, eta Atxulaurrera doan bidea hartu dugu, ea zer egiten dugun.
|
2020-02-09 Pagomakurretik Atxulaorrera doan bidetik. Izugarrizko lokatza dago bidean, nahiko ohikoa inguru honetan bestalde. |
|
Basotik kanpo ere lokatzak jarraitzen du. Hemen, gero ertzean baino akrobazio gehiago egin ditugu ez erortzeko. |
|
Atxulaor. Itxinara sartzeko ate ikusgarria. |
|
Barrutik kanpora begira. Azkenean, Lekandara doan ertza jarraitzea erabaki dugu. Beraz, bertan, eskuinetik ertzera igotzen hasiko gara, bideak utzi eta beste batzutan bezala, "ikertzera". Ez da lehenbiziko aldia hau egiten dugula, baina beti lehenbizikoa izango balitz bezala iruditzen zaigu. Abenturako eremua, intuizioa behar da eta oso entretenigarria da. |
|
Harkaitz zorrotzen artean "nabigatzen". Toki egokienak bilatzen joan behar da eta paraje magikoak agertzen dira tarteka. Bakardadea ere bermatuta dago. |
|
Itxinako sekretuak. |
|
Mugarri isolaturen bat ere agertzen da tarteka. |
|
Eta ondo "nabigatu"ondoren, alde honetako lehenengo tontorrera heldu gara, ASPARRETA. |
|
Pagomakurretik Atxulaorrera igotzeko jarraitu dugun bidearen gainean gaude. Hemen haizea oso bortitza dabil eta denbora asko pasa gabe, ertzarekin jarraituko dugu. |
|
Hodeiz estalita dagoen Anbotoruntz begira. |
|
Ertzaren azpian dagoen baso lilluragarrian. |
|
Gailurrerian berriz, buzoirik gabeko tontor batean. Eskuinean ikusten da lehen igaro dugun Asparreta Urtutxe-eta Aixkorrigain erdian, Itxinako eremua babesten. |
|
Hurrengo buzoia, ARRANBALTZA. |
|
Arranbaltzan. Atzean Oderiaga. |
|
Orain horra, Igarrilintzara. Zati hau garbia eta lasaia da. Atzean Gorbeia dago baina erabat lainotuta. Ez da giro izango bertan... |
|
IGARRILINTZA (1304m). |
|
Buzoia eta fondoan Lekanda. |
|
Lekanda da ondorengo helburua. Gorbeiak estalita jarraitzen du. |
|
Lekandara hurbiltzen. Igarrilintza atzean. |
|
LEKANDA. Buzoi dotorea. Haizeak gogor jotzen du eta berehala goaz beheruntz, Igalerantz pasabideruntz. Baina Arrabara jetsi beharrean, Kargalekura joatea pentsatu dugu bidean dauden tontorretatik igaroz. |
|
Arraba. |
|
Igalerantz pasabidera jetsi gara eta bertatik nahiko zuzen ATXAUSIETAra igo dugu. Adi ibiltzeko tokiak dira hauek, ganibetak bezain zorrotzak diren harkaitz artetik ibili behar baita. |
|
Atxausietan. Atzean Lekanda eta aurretik igarotako gailurreria. |
|
Ondoren ARTETAra heldu gara. Arraba gainean gaude. Atzean, Aldamin eta Gorbeia lainotuta. |
|
Artetako buzoiekin. |
|
Lapiatza Artetatik behera. Hau da Itxinako ohiko eremua. |
|
Eta gaurko zazpigarren buzoia, KUXATX. Plan zehatzik gabe etortzeko ez zaigu ibilbide makala atera. |
|
Kuxatxetik Kargalekura jeisten. |
|
Kargalekun. Bukatu dira eremu zailak. Hemendik berehala helduko gara Arrabara. |
|
Gero Arrabatik, pistatik, Pagomakurrera itzultzea geratzen zaigu. |
|
Bost bat orduko ibilbide dotorea bukatu dugu Pagomakurren. Itxinari itzuli erdia eman diogu eta nahiz eta haize gogorra jasan behar ertzean, gustora ibili gara. Hasieran esan bezala, guretzat Euskal Herriko paradisuetako bat. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina