2020/02/29

CUETU LA CERRALOSA 1559 mt. Urdonetik

2020-02-01 Goizeko 6retan atera gara etxetik, Elgoibarren eta Unquera-n bigarren gosaria egin ondoren, 9etan ibilaldia hasteko prest gaude URDON-en. Hermida Haitzarteko paraje hau 74 metrotara dago, Tresviso herria 900 metro inguruan eta mendiak 1559 m-ko altuera du. Desnibel dotorea daukagu aurrean!

Urdón ibaiaren ur garbiak.

Tresvisora bidean, ohiko bidetik. Hemen beste lau ibilbide desberdin ezagutzen ditugu herrira igotzeko, baina gaur normaletik goaz, igoera potentea daukagu eta.

Erreka zeharkatzeko zubi dotorea.

Hemen hasten da herrira igotzeko aldapa tentea.
Eta hemen beste ibilbide desberdina 

Cuetodave mendia eta Osina lepoa, Urdón haitzartearen beste aldean.

La Bargona.

Bargonan gora goazela gure begiak eskuineko pasarte horretara doaz. Hori da Tombu Robru, Tresvisora igotzeko ezagutu genuen bide zirraragarria. Gezurra dirudi hortik pasa daitekeenik, baina hala da.

Urdón erreka zuloan geratzen da. Ezkerreko hormen gainetik doa beste bide bat, Reñinuevo kanalarena hain zuzen ere.

Bide dotorea, hormaz inguratuta.

Cuetodave eta Osina lepoa. Hor ere beste igoera zirraragarri bat ezagutzen dugu, Bermejo "bidezidorra".


Prías-eko "inbernaletara" heltzen. Ezkerreko aldapa geratzen zaigu herria ikusteko.

Prías-eko iturria. Ura hotza benetan.

TRESVISO-ra heltzen. 800 metroko desnibela gainditu dugu, pare bat ordu pasatxotan.

Orain ez dugu atsedenik hartuko. Herriaren goiko aldera igo behar dugu, elizaren gainetik eskuinera doan pista bat hartzeko.

Eliza ondoan dagoen mapa. Apur baten hor ikusten den bidea jarraituko dugu, baina gero gure "bolara" igoko dugu. Cocón mendilerrora goaz.

Herritik gora pista jarraituko dugu Mesa-raino heltzeko. Hemendik gora ez dugu inor ikusiko.

Ahuntzak izango ditugu bide lagun tarte batean.


Cocón mendilerroa. Tontorra apur bat gorago geratzen da, baina gain horiek hartu behar ditugu. Eskuin aldetik joango gara.

Tresviso behean geratzen da.

Pikosetako tontor ezagunak agertzen dira, hodei arraroz inguratuta.

Andara mendikateko tontorrak oso gertu ditugu.
Inguruko ibilbidea 

Mesa, Cocón-en azpian dagoen lautada bati deitzen diote. Atzean, Peña Sagra eta Alto Campó-ko tontorrak.







Peña Castil, Urriello (Naranjoa) eta Tiro del Oso.

Mesa-tik gora eskuineruntz joango gara, abereentzako ikuilu handi batetara heldu arte. Pikosetako mendiak hodeiekin.

Ikuilua behean utzi eta Cocón sakanetik gora goaz. Hemen aldapa tentea berriz. Tresviso zuloan.

Sakanaren goiko aldean elurra hasiko gara zapaltzen. Ez dago gehiegi eta ez da izango arazoa. Cerralosa ezkerreko tontorra da.


Cocón lepora heldu eta ezkerrera hartu dugu, ertzaren ingurutik. Ezkerrean San Esteban aldera erortzen diren amildegiak ditugu.

Tontorrera heltzen. Fondoan, Turbina eta Cuera mendikatea.

CUETO DE LA CERRALOSA (1559m). Ez da mendi oso garaia baina 1475 metroko garaiera-aldea egin dugu Hermida-tik. Eguerdiko ordubata da. Gustora gaude, bakar bakarrik eta izugarrizko panoramikarekin.

Pikosetako Urrieles mendikatea.
Peña Vieja ezkerrean, Peña Castil, Urriello, Neverón de Urriello, Albos mendilerroa,...

Andara-ko Samelar, Mancondiú, Rasa, Pica del Jierro,...

Tresviso 660 metro beherago.

Peña Vieja eta Moñetas ibarra.

Cornión aldea. Jultayu, Ostón, Cabezo Lloroso eta Cares-era erortzen diren kanalak.

Peña Sagra eta Alto Campó.

Cuera mendikatea.

Erdiko ibar horretatik igo dugu. Jetsiera, zuzenagoa egingo dugu.

Andara-ko Cueto de la Junciana, La Rasa, Grajal, Pica del Jierro-Morra de Lechugales.

Kostalderuntz.

Orduerdi edo egin dugu goian, baina igo dugun guztia jetsi behar dugunez, beheruntz goaz. Orain nahiko zuzen jetsiko gara.

Aurrean ditugun mendi oso ezagunak, Urriello, Neverón, Albos,... Paradisua!

Tontorra hor geratzen da, lasaitasun ederrean.

Mesa-ra jeisten zuzenean.

Aldapa handia baina nahiko erosoa jeisteko.


Jetsi dugun mazela tentea.

Tresviso-n, orain bai, atsedena hartu dugu eta omenaldia eskeini diegu gure gorputzei Campo anaien tabernan.
Indarrak berreskuratu ondoren, geratzen zaizkigun 800 ta piku metroak jeistera. Baina eguraldi bikaina daukagu eta inguru hain ederrekin gustora goaz.



Tombu Robru berriz. Beste bisitaren bat egin beharko diogu...
Tombu Robru ibilbidea 

Bargonan.

Reñinuevo kanaletik erortzen diren urjauziak. Gaur ur gutxi daukate.

Urdón erreka.




Bostak aldean heldu gara kotxera. Aldatu, Unquera-n ondo hidratatu eta Elgoibarreruntz. Nekatuta baina pozik egindakoarekin. Ondo baliatutako larunbata.
 Pyrenaicako artikulua Tresviso inguruko ibilbideei buruz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina