2026-01-07 15. eguna.
GLENORCHY
![]() |
| Goizean, lasai, Wakatipu laku ertzera goaz. Bidean, lora politak etxeetako lorategietan. |
![]() |
| Herriko etxe dotoreak eta lakuaren beste aldean dauden mendi elurtuak. |
![]() |
| Etxebizitzak eta Richardson Mountains atzean. |
![]() |
| Kaioak eta ahatea laku ertzeko zelaietan. |
![]() |
| Laku ertzean dagoen ontzien estalpe gorria. Famatua egin omen da hau ere Instagram-en. |
![]() |
| Honeraino heltzen da Wakatipu lakua. Paisaia ederra. |
![]() |
| Sahatsak lakuaren uretan bizi dira. |
![]() |
| Kaioak. |
![]() |
| Gustora gabiltza, lasai, nahiz eta momentu batzutan sirimiria izan. |
![]() |
| Rees ibaia eskuinetik dator, eta hemen isurtzen da lakura. Ezkerretik Dart ibaia dator. Atzean, Richardson mendiak. |
![]() |
| Wakatipu. |
Humboldt mendi ingurua.
![]() |
| Dart eta Rees ibaiak elkartzen diren unean. Gero arratsaldean, atzeko paraje haietan ibiliko gara. |
![]() |
| Izas lakuko uretan bikoiztuta. Euri apur bat ari du. |
![]() |
| Jendea Wakatipu lakuko nasan. |
![]() |
Mitxoleta. |
![]() |
| Lagoon Track. Pare bat orduko ibilaldi gozagarria egitera goaz. Rees ibaia. |
![]() |
| Egurrezko zubi batean. Hezegune pila daude eta bidea oso ondo egokituta dago, egurrezko pasarela eta zubiekin. |
![]() |
| Landaretzaz inguratutako aintzira ugari daude, eta toki ederrak dira atsedena hartzeko. |
![]() |
| Hezeguneak igarotzeko pasabideak. |
![]() |
| Aintzira bat basoaren erdian. |
![]() |
| Beste atseden toki bat. Horrelako batean bazkaldu dugu. |
![]() |
| Aintzira, basoak eta Kinloch gaineko mendiak. |
![]() |
| Aintzira eta Humboldt mendiak. |
![]() |
| Richardson Mountains-eko tontorrak. |
![]() |
| Sahatsak aintzira babesten. |
![]() |
| Zisneak aintziran. Ahate eta hegazti pila daude baita. Herriko golf zelaiaren albotik bukatuko dugu ibilbidea, eta herrira hurbilduko gara. |
![]() |
| Ibilbidea hemen |
![]() |
| Herrian berriz. Familia bakarreko etxeak dira denak, lorategi politekin. |
![]() |
| Kanpinaren ondoan dagoen kafe-dendan geratu gara, kafea hartzen. |
![]() |
| Kaioak teilatuan. |
![]() |
| Kafe-dendaren barnealdea. |
![]() |
| Kanpoan, liburuak aldatzeko armairua. |
![]() |
| Txabolaren leihoa loraz apainduta. |
![]() |
| Hau da txabolatxoa. |
![]() |
| Bitartean, bi gazteak Rees ibaia jeisten ibili dira. |
![]() |
| Oso gustora hauek ere. |
![]() |
| Arratsaldean, karabana hartu eta laurok toki berriak ezagutzera goaz. Rees ibaia, baina Diamond Creek aldean. |
![]() |
| Rees ibaia, oso zabala hemen baina ur gutxirekin. Glenorchy han atzean geratzen da. |
![]() |
| Orain Dart ibaian gaude. Beste aldean, Routeburn ingurua. Paraje hauetan, "Eraztunen Jauna" pelikulan agertzen diren toki asko daude, eta bi gazteak erabat motibatuta dabiltza. |
![]() |
| Dart ibaia eta mendiak. Paisaiak harrigarriak dira, noski. |
![]() |
| Dart ibaia eta Paradise aldea. |
![]() |
| Leku oroigarriak, zalantzarik gabe. Eta hodei horiekin, are gehiago. |
![]() |
| Ardiak. Hemen abeletxe bakar batzuk besterik ez dago, eta ardiak eta behiak dira nagusi. Inguru bakarti baina ederrak. |
![]() |
| Dart ibaia. Hemendik goruntz abiatzeko lurrezko pistak dira. |
![]() |
| Oso izkutuan dagoen urjauzia, Routeburn aldean. |
![]() |
| Dart ibaiaren gaineko zubia igaro dugu eta Routeburn-eko lurretan gaude. |
![]() |
| Bidegurutzea. Gu hemendik Paradise-ra joango gara, lurrezko pista nahiko gogorra jarraituz. |
![]() |
| Heldu gara Paradise-ra. Abeletxe bat besterik ez, eta abereak noski. Baina tokia, harrigarria da. |
![]() |
| Munduaren bukaera dirudi tokiak. |
![]() |
| Diamond lakura hurbiltzen oinez. Elfoak edo hobbit-ak edo dena delakoak agertzea falta da bakarrik. |
![]() |
| Diamond-eko basoak. |
![]() |
| Eta Diamond lakua. |
![]() |
| Zisneak lakuan eta abereak larreetan. |
![]() |
| Hegazti pila lakuan. Guri herrira itzultzeko ordua heldu zaigu. |
![]() |
| Gaur da karabanan igaroko dugun azken eguna, eta herriko jatetxe batean afaltzera atera gara. Bihar Queenstown-en utzi behar dugu kotxea eta garbia noski. |
![]() |
| Jatetxeko menu-karta. |
![]() |
| Jatetxea kanpotik. Arratsaldeko zazpiretarako afaltzen, bederatzietarako izten baitute. |
![]() |
| Afalostean, ilunabar dotorea daukagu kanpoan. |
![]() |
| Kanpinera bidean. |
![]() |
| Erbia, kalean bertan. Asko ikusten dira. Eta gu azken gaua igarotzera autokarabanan. Bihar Queenstown-era eta iluntzean, hegaldia Auckland-era. |
2026-01-08 16. eguna.
QUEENSTOWN
![]() |
| Asko gustatu zaigu Glenorchy aldea. Orain Queenstown-era. |
![]() |
| Kalean. Alde hau oinezkoentzat bakarrik da eta aulki pila daude lasai egoteko. |
![]() |
| Kaiaren ondoan elkartzen da jende gehiena. Bertan William Gilbert Rees esploratzaile, topografo eta kolono galesaren estatua kokatzen da. |
![]() |
| Wakatipu lakua. |
![]() |
| Kaioa. |
![]() |
| Ahateak laku ertzeko hondartzan eta kaia atzean. |
![]() |
| Te Kararo lorategiei buruzko informazioa. Laister bisitatuko ditugu. |
![]() |
| Lehenbizi laku ertzetik pasiada bat emango dugu. Lora politak. |
![]() |
| Toki paregabea inguruaz gozatzeko. Wakatipu lakua, Cecil Peak,... |
![]() |
| Lorategietara igo dugu. Kolore ezberdinetako larrosak dira nagusi. |
![]() |
| Boloen kluba ere lorategietan kokatzen da. Hor ari dira jolasten. |
![]() |
| Sekuioa erraldoi eta dotoreak ere badaude. |
![]() |
| Emakume irakurleak. |
![]() |
| Loto lorak urmaelean eta ahateak. |
![]() |
| Sekuioa. |
![]() |
| Iturria. |
![]() |
| Denbora apur bat eman dugu lorategiak bisitatzen. Toki oso lasaia eta atsegina. Zerbait jan eta edan dugu bertan, eta ondoren kaira jetsi gara kafea hartzera. |
![]() |
| Lurralde desberdinetako janari postuak kaian. |
![]() |
| Lurralde askotako jendea ikusten da hemen. Oso kosmopolita da. |
![]() |
| Postu desberdinak. |
![]() |
| Kiwia. Zelanda Berriko nazio-ikonoa. |
![]() |
| Kaia. |
![]() |
| Jendea zain itsasontziak hartzeko. |
![]() |
| Earnslaw itsasontzia. Honen zain dago jendea kaian. Bere sirena zaratatsua herri guztitik entzuten da. |
![]() |
| Sartu da jendea eta badoa berriz Wakatipu lakuko itzulia ematera. Gu aldiz, aireportura itzuliko gara. Iluntzeko 20,30tan daukagu Auckland-erako hegaldia. Bihar azkeneko eguna Aotearoan. |












































































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina