2019/01/20

MURUBE 1129 mt - AITZLUZE 1068 mt - Los Cristinos kobazuloa

2019-01-18 Ostirala, San Anton Txiki eguna. Larraonara etorri gara, aspaldi egin genuen mendi-buelta bat ematera, baina oraindik ezagutzen ez dugun Cristinos haitzuloa bisitatzeko asmoz. Goizeko 10etan abiatu gara, eliza ondotik, giro oso goibelarekin.

Larraona mendateraino pistaz igotzen da. Herria behean. Haranaren beste aldeko mendilerroko gainak bisutsaren ondorioekin.

Iturria bide ertzean.

Larraona mendatera heldu gara. Eskuinean Arteako baso magikoa daukagu, baina hau itzultzerakoan bisitatuko dugu. Gaurko lehenbiziko helburua kobazuloa da.
Larraona mendatean. Ez dabil inor paraje hauetan.


San Benito ermita Larraona mendatean.

Ermitaren inguruak. Hemen eskuinera doan pista hartuko dugu, eta belardi garbiak zeharkatu ondoren Cristinos haitzulora helduko gara.
Hemen dago haitzuloaren sarrera, dolina horretan.

Buruko linternak jarri eta bagoaz barrura. Katea dago behera jeisten laguntzeko, lurra oso labainkorra baita.

Bakar bakarrik gaude eta txundituta egon gara. Ordubete egin dugu barruan eta izugarri dotorea iruditu zaigu. Pena bakarra, argi gutxi genuela argazki hobeak atera ahal izateko. Baina hor doaz batzuk...




Bigarren solairura jeisten. Oso labainkorra da dena eta adi ibili behar da, baina espektakuloa bikaina da.


Laku txiki bat dago beheko solairu honetan.










Ederra benetan.


Bagoaz berriz kanpora. Asko gozatu dugu gauza zoragarri guzti hauek ikusten.
Sentipen berezia da lur azpian ibiltzea, eta nola ez, hortik irtetea ere.

Larraona mendatera itzuliko gara berriz.

Orain horra, Murubera. Hor ere zurituta daude tontorreko zuhaitzak.

Igoera oso lasaia eta ederra da, pago bikainen artean. Hau ezaguna da.

Pagadian gora.


Goiko aldeko zuritasuna.





Hor dago tontorra.

MURUBE (1129m).

Beheruntz. Zuhaitzetatik ur tanta ugari erortzen ari dira eta busti gara apur bat.
Bidean dago Aitzluze tontorra, eta orain gora igoko dugu. Eskillara labaina dago bertara igotzeko.

Buzoia.

Hortik gatoz, Murubetik.

AITZLUZE.


Larraona mendatera jeisten. Pagadia izugarria da.

Larraona mendatera itzuli ondoren, Artea baso magikora sartu gara, inongo biderik jarraitu gabe, intuizioari jarraituz, toki izkutu eta ederrak ezagutuz.

Mastin txakurra?

Azkenean hormen erdiko irteera malkartsu bat aurkitu dugu, eta bertatik jetsi gara herrira doan pistara. Pista jarraitzea besterik ez zaigu geratzen Larraonara itzultzeko. Lau ordu  t´erdi egin dugu guztira eta gustora bukatu dugu ibilaldia. Ez dugu inor ikusi eta benetan ezagutzea merezi duen tokia dela uste dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina