2019/01/31

IZASPI 973 mt, SAMIÑO 933 mt, BELOKI 659 mt, Antikoko Ermitatik

2019-01-19 Zumarragako Antigua ermitan gaude. Aspaldian ez gara ibili Izazpi eta Samiño aldean, eta Antiguatik inoiz ez dugu igo paraje hauetara. Hurrengo egunetarako eguraldi petrala omen dator ...

Zumarragako beste mendi ezaguna, Irimo. Hortik gure herriraino zeharkaldi dotorea egin daiteke, Gorla, Elosu eta Karakatetik.
Hau da gaurko ibilaldia. Lehenbizi Izazpira, Samiñora ondoren, eta Antiguara itzultzerakoan Belokitik pasa.
wikiloc/antioko-ermita-izaspi-samino-beloki-
Ermita.

Ezkio eta Ormaiztegi aldeak behelainoekin. Gu pistatik goaz Osinalde aldera.

Aizkorri "bolloarekin".

Antigua, Elorriaga lepora doan pistatik.

Baserrien izenak Elorriaga lepoan.

Eta galtzen ari diren lanak.

Elorriagatik Arantzetakogainera igo dugu, diagonal luzea eginez Izazpiren magaletan. Orain eskuinera.

Baso honen ertzetik goaz goruntz. Eguzki izpiek efektu politak sortzen dituzte.
Tontorrera hurbiltzen. Oraindik eguzkia daukagu, baina haize hotza dabil eta aldaketa datorrela sumatzen da.
IZAZPI (973m). Tontor airosoa eta ikuspegi ederrekin.

Hemen Mandubia, Usurbe, Txindoki, Larraone, Balerdi,... ikus daitezke.
Zumarragatik Beasainera doan autobidea behean eta Aizkorri hodeiz apainduta fondoan.

Izarraitzeko tontorrak.

Ez dugu denbora asko egin tontorrean, eta berriz Arantzetagaina lepora jetsiko gara, hortik gaina jarraituz Pagotxetara eta Samiñora jarraitzeko.

Pagotxetako bidegurutzea. Argi dago nora joan behar dugun. Gero berriz hona itzuliko gara, hemendik Elorriagara jeisteko.

Pagolako txabolia, Samiñoren oinean.

Azkenengo aldiz, Aginaga auzotik etorri ginen tontor hauetara. Baina badira urteak...
2001ean

Samiñora igotzen. Aldapa ez oso luzea baina tentea.


SAMIÑO (932m). Apur bat gorago Iruarrietako erpina dago.
Izazpi eta Txindoki eta Aralarreko tontorrak Samiñotik. Hodeiak ugaritu dira. Badator aldaketa...

Aralarreko tontorrekin.

Pagotxeta lepoko txabola. Orain berriz Izazpiren magaletik Elorriaga lepora jetsiko gara.


Eta Elorriagatik zuzenean jetsi beharrean, nahiko gertu dagoen BELOKIra (659m) igo dugu. Hau Antigua gainean geratzen da eta kanpaia ere dauka gurutzean. Zerua oso iluna jartzen ari da...
Belokitik Antiguara zuzenean jetsi gara, basoaren erdian dagoen bidezidor oso malkartsua erabiliz.

Antiguan dagoen jatetxearen barrutik Aizkorri aldea ikusten da, nahiz eta oso hodeitsu egon.
Badaude indarrak berreskuratzeko aukerak...

Antigua. Bost bat orduko ibilaldia egin dugu, lasai eta atseden batzuk hartuz. Gure herritik gertu dauden inguruak dira, baina gutxitan ibilitakoak. Ba zen garaia!

1 iruzkin:

  1. Mis 2 webs (sin publicidad) pueden interesarle a usted: yofrenoelcambioclimatico.blogspot.com (MENOS es MEJOR) y plantararboles.blogspot.com, un manual para reforestar, casi sobre la marcha, sembrando semillas de árboles autóctonos en zonas deforestadas, baldías, más o menos cercanas al lugar de su recolección. Salud, José Luis Sáez

    ErantzunEzabatu