![]() |
Elurra oso biguna dago, eta beheko aldean arrasto ugari daude, bai erraketenak, bai eskienak. Guk, markatuena hartu dugu. |
![]() |
Espelunciecha eta Anayet, mendatearen beste aldean. |
![]() |
Erraketen arrastoak Sallent-eko Mendate Zaharrean bukatzen dira. Eskiatzaile batzuk doaz aurrean, baina hauek hor aurrean ikusten dugun Peiralún-era doaz. |
![]() |
Peyrelue mendatean gaude. Hemen eskuineruntz hartuko dugu. |
![]() |
Santiago-rako bidea ere igaro da hemendik. |
![]() |
Eremu egokienak bilatzen igotzeko. Toki batzutan elur metaketak daude eta oso biguna. Horregatik, elur gutxien dagoen edota erdi izoztutako tokietatik gora goaz. Telera eta Partacua atzean. |
![]() |
Estremera igoera |
![]() |
Mazela zabala da eta sigi-saga luzeak egiten goaz goruntz. Belarra agertzen den tokietan, elur gutxiago eta gogorragoa dago eta horiek ari gara baliatzen. |
![]() |
Elur gogorreko zatiak. Erraketekin oso ondo igotzen da. |
![]() |
Atzean, Estremère mendia, eta Peyreget eta Midi d'Ossau. |
![]() |
Goiko aldean, eskuineko ertzera hurbilduko gara, bai ikuspegi eta bai elur hobeak ditugulako. |
![]() |
Tontorra oraindik ikusten duguna baino atzerago dago. Eskuinean, Foratata, Infiernoak, Garmo Negro-Algas. |
![]() |
Ertzetik gora, eguraldi eta paisai bikainekin. |
![]() |
Hemen gozatzen. Bakar bakarrik gaude. Eskiatzaile guztiak alboko Peiralún aldera doaz. |
![]() |
Gero eta gertuago. Ezkerrean, Ferraturas aldea. |
![]() |
Azkenengo zatia. |
![]() |
BALDETOSAS (2238m). Tontor berria guretzat. Pare bat ordutan behetik. Foratata, Infiernoak, Garmo Negro, Tebarray, Llena Cantal, e.a. atzean. |
![]() |
Aurrean daukagun panorama. |
![]() |
Ikuspegi bikaina tontor txiki honek eskeintzen duena. |
![]() |
Gure ezkerrean. Eskiatzaileak Peiralún-en aurre-tontorrera igo dira, gero pala jeisteko. |
![]() |
Lanuza urtegia gure azpian. Pacino, Foratata, Garmo Negro-Algas-Argualas, Tendeñera-Sabocós,... |
![]() |
Balaitús-Frondiellas, Llena Cantal, Tebarray,... besteak beste. |
![]() |
Hor behean jende gehiago dabil,... |
![]() |
Hau da lasaitasuna!... Arroyeras, Anayet eta Anéou zirkoko tontorrei begira. |
![]() |
Vértice eta Pico Anayet, Las Negras, Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo. |
![]() |
Jean Pierre. |
![]() |
Culivillas eta Arroyeras aurrean, eta Collarada, Pala de Ip, Tronquera atzean. |
![]() |
Pico Bucuesa, Cuchillares, Punta Escarra. |
![]() |
Balaitús, Cadier Orratza-Frondiellas. |
![]() |
Jeisterako elurguneak baliatu ditugu. Nahiz eta biguna egon, erraketekin oso ondo jeisten da. Gure arrasto galkorrak. |
![]() |
Igoera eskuineko aldetik egin dugu. Orain elur gehiago duten eremuak baliatzen. |
![]() |
Kanal batetik behera. |
![]() |
Gure arrastoak kanalean. |
![]() |
Puerto Viejo de Sallent-en. Orain, Portalet-era doan "autopista" hartu eta, arrasto zabala jarraituz, kotxeraino. |
![]() |
IBILBIDEA |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina