2024/07/28

⛰️PIC SAOUBISTE 2262 mt.

 2024-07-05 Hemen gaude n-garren aldiz Anéou-ko aparkalekuan(1730m). Zenbat bider inguru hauetan, baina oraindik topatu dugu igo gabe dukagun tontor berri bat. Arratsalderako ekaitza dago iragarrita. Beraz irteera labur bat egitera goaz, ea gehiena hainbat aldiz ibilia. Bukaera izango da berria.



 Duela gutxi igo dituzte abereak goiko larre hauetara. Gaur ere, ardiz betetako kamioiak ari dira heltzen aparkalekura.

 Senescau txabolan badute lana goizean goizetik.

 Lanean txabolako artzaiak. Inguru dotorea daukate horretarako. Anèou zirkoa.

 Pombie mendatera heltzen. Midi d'Ossau gure aurrean.

 Asfodeloak.

 Soum de Pombie.


 Mendatetik gure gaurko helburua, Saoubisté.


 Ezkerrekoan zortzi aldiz egon ondoren eta Suzon mendatetik dozena bat aldiz pasa ondoren, lehenbiziko aldiz saiatuko gara eskuinekora igotzen. Nola diren txikiagoa eta izen gutxikoa izatearen gauzak...

 Errododendroz josita daude bazterrak. Midi-ri kolorea eskeintzen.





 Pombie lakua eta La Fourche-ra doan harritza beldurgarria. Ikusiko ditugu eskalatzaile batzuk horma horietan.

 Pombie aterpea. Ez gara geratuko.

 Suzon mendateruntz, Midi-ren azpiko harritza zeharkatzen.

 Harritza bukatzen. Aurrean, ezkerrean, Saoubisté. Hemendik bi tontor dituela dirudi. Eskuinean, atzean, Palas, Balaitús,...



 Suzon-era heltzen ikusten dugu nondik igo behar dugun. Eskuineko tontorraren atzean, beste tontor bat dago, hirugarrena, eta guretzat altuena iruditu zaiguna.

 Suzon mendatean. Hemendik 130 metroko desnibela bakarrik geratzen zaigu, baina benetan gogorra bukaeran.

 Eta beste aldean, Midi eta bere bide arrunta, hainbeste aldiz igotakoa. Eta erdian, Fouquier biaren plakak, duela urte asko igotakoa hori ere.


 Lehenbiziko tontorraren azpian dagoen lepora igotzen. Aldapa oso tentea eta labainkorra tarte batzutan.

 Goiko lepoan. Midi eta Suzon mendatea atzean.


 Eta lehenbiziko tontorrean. Behetik ikusita, ezkerrekoa. Behetik bi ordu t'erditan heldu gara.

 Harkaitzean SAOUBISTÉ (2252m) jartzen du.





 Saoubisté-ko txabola eta abereak, Artouste-ko basoen gainean.

 Begiak nora?...

Bakoitzak tontor bat daukagu guretzat... Eskuineko tontorretik erdikora (altuena dirudiena). Atzean, Gourette eta Artouste inguruko mendiak eta Lurien eta Palas.


 Erdiko tontorrean SAOUBISQUE (2261m) jartzen du. Batetik bestera ibili gara.

 Lurien, Palas, Balaitús, Frondiellas, Arriel, Soba, Soques,... Erdian, Caillou de Soques-etik Arrious mendatera doan sakana.


 Izas erdiko tontorrean, eta atzean, eskuinekoa.



 Erdiko tontorretik jeisten.

 Tentuz ibiltzeko tokiak.

 Goiko lepotik, Pombie lakua eta aterpea, Anayet-Arroyetas-Culivillas, Escarra, Pala de Ip,... Hasi dira hodeiak ugaltzen.


 Aldapa tente eta labainkorra jeisten. Suzon mendatea behean.


 Behetik gora begira. Erdian lehenbiziko tontorra eta eskuinean hirugarrena.

 Suzon-era bidean. Midi dotore.



 Saoubisté. Orain ezagutzen zaitugu. Horrela hiru tontorrak bereizten dira.

 Pombie-ra bueltan, errododendro artean. Palas, Balaitús, Arriel eta Soba mendilerroa aurrean.


 Midi-rekin.


 Pombie lakua.


 Soum de Pombie mendatean. Han geratzen da gure gaurko mendi "txikia". Gu gustora ibili gara.

 Palas dotorea. Hor bi aldiz egon gara, ezkerretik eta eskuinetik. Bikaina benetan.

 Eta Anéou-n ibilbidea bukatzen. Bost bat orduko joan-etorria. Polita.

pic-saoubiste-2262-mt




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina