ALHAMA DE GRANADA "Los tajos"
Alhama ibaiak "tajo" galanta sortu du hemen. |
Herriko etxeak hormen gainean daude, amildegira begira. |
Gu beheko pasealekutik. |
Lora pila zelaietan. |
Informazioa. |
Ibaiaren beste aldeko hormak. |
Ibaia ea ez da ikusten, landaretza artean izkutatuta. |
Herriaren erdigunea atzean uzten ari gara. |
Katagorria hormetan gora. |
Hareharrizko hormak dira eta haizeak eta urak forma dotoreak sortu ditu. |
Hormetan induskatutako etxea. |
Baseliza ere horman induskatuta. |
Baselizaren barrualdea. |
Eta katua. |
La Pantaneta urtegiraino heldu gara eta bertatik biharko helburua ikusten dugu. Hemen eman dugu buelta, berriz herrira itzultzeko. Azkenean hiru bat orduko ibilaldia gaur ere. |
Los Tajos ibilbidea |
ALHAMA. Erdiko parkea eta Gaztelua. Herri oso lasaia eta polita. Dauden turista gehienak atzerritarrak. |
Afaltzen, biharko indarrak hartzen. |
⛰️LA MAROMA/TEJEDA 2066 mt🌲🌲🌳🌳 (Malaga)
Hasieran pinadian barne doan pistatik goaz. Pinuei izerdia jasotzeko tresna. Denek daukate ontzia jarrita. |
Barracones-era doan pista hemen utziko dugu eta oso ondo balizatuta dagoen bide hau hartuko dugu. |
Mendiko bide dotorea da eta han atzean ikusten dugu Maroma. |
El Contadero igarobidea. Dirudienez, artzaiek hemen zenbatzen zituzten animaliak. |
Basotik atera eta muino batetara heldu gara. Bertan dago informazio-panel hau. Temple haranaren gainean gaude. |
Sierra Nevada ere ikusten da urruti. Zerua ez dago erabat garbia. |
Bidea beti oso ondo markatua eta nahiko erosoa. |
Maroma. Tontor altuena erdian ikusten dena dirudi, baina hau Granadan dago kokatuta, eta eskuineko ertzean dagoen muinoan dago jarrita Maroma-ren erpina, hori Málaga baita. Politikoen gauzak... |
Zati lasaia, lorategiaren erditik. |
Maroma. Ezkerrean dagoen mendatera igoko dugu. |
Informazioa. Tejeda mendikatean gaude. Orain ez dira hagin asko geratzen. Bakan batzuk ikusten dira. |
Salto del Caballo-n gaude. |
Hemen bidea oso polita da. Nahiko alpinoa, hormen azpitik sigi-sagak egiten. |
Lobera mendatera heldu gara. |
Eta eskuinean daukagu Maroma. Baina esan bezala, tontorra atzerago dago eta ezkerretik doa bidea, beste tontor hau inguratzen. |
Vélez-Málaga eta kostaldea. |
Gure oinetan Sedella herria, Málaga-ko Axarquían. Hortik dator beste igoera bat. |
Igarobide dotorea. Orain zati harritsuan sartu gara. |
Eta bagoaz tontorrera hurbiltzen. Diagonal luze bat egiten du bideak. |
Azkenengo metroak. Hemen lautada handia dago, eta hor jarri dute tontorreko parafarnelia. |
LA MAROMA (2066m). Hau omen da Málaga-ko tontor altuena. |
Eta noski, puntu altuenera igo behar... |
Gustora, hodei dekoratibo politekin. |
Ikusmina lurrean. Hemen mendizale askorekin egin dugu topo. Gainera igandea izanda... |
Asko gustatu zaigu igoera. Hiru bat ordu Robledal-etik. |
Eta beheruntz. Igoerako bide beretik. |
Gezurra dirudi, baina bide polita dago harkaitz artean. |
Mugarriak eta pintura arrastoak daude bidea ondo markatzeko. |
Sedella-tik datorren bidearen gainean, amildegiaren ertzean. |
Hona ateratzen da Sedella-ko bidea. Atzean, Vélez-Málaga eta kostaldea. |
Lobera mendatetik behera, Salto del Caballo pasabidera. |
Atzera begira, Maroma-ren tontorrak. Ofiziala eskuinean. Guretzat altuena dirudiena ezkerrean. |
Contaderoa zeharkatzen. |
Kardoa, bisitariekin. |
Pinadian. |
Ibilbidea La Maroma |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina