2017/02/23

LAUORDENA - ASTATE- Arrieta lepoa -TTUTTULIA - IPARLA. Izpegi mendatetik.

2017-02-18 Etxetik goiz atera ostean, Erratzu aldean gaude goizeko 8:30etan. Egunsenti dotorea daukagu. Gustatzen zaigu noizbehinka Baztan bisitatzea...
9etarako gaude Izpegi mendatean, eta bertan dagoen panel batean daukagu ikusgai gaurko ibilbidea. 1989. urtean egon ginen aurretik Iparlan eta bada ordua mendilerro eder hau ibiltzeko berriz. Iparlarainoko joan-etorria egingo dugu. Bidean beste tontor batzuk igoko ditugu, Buztanzelai (Laourdena), Astate, Ttuttulia eta, azkenik Iparla. Ibilbide luzea.

Izpegitik, Ttutturruko Kaskoa, Aintziaga lepoa eta mendia ikusten ditugu. Hortik igaroko gara laster.


Izpegi gainean dagoen aldapa tentea igo ondoren, Gorramendi mendia daukagu parean.

Momentu batzutan ertzetik eta beste batzutan ezkerretik doan bidezidorra jarraituz, Aintziaga lepora hurbiltzen goaz.

Bustanzelai edo Lauordena. Goiko bidetik igoko dugu. Gero bueltan, behekotik etorriko gara. Baina oraindik Aintziagara heldu behar gara.


Aintziaga lepoa atzean utzi eta Bustanzelai leporuntz goaz. Izpegi mendatea eta Auza mendia atzean.

Bustanzelai lepoan, tontorraren azpian. Hemen, basurde familia batekin egin dugu topo. Berehala desagertu dira.


Balizak lepoan.

LAURDENA edo BUSTANZELAI (1029m).

Lauordena tontorrean. Tutulia eta Iparla oso urruti ikusten ditugu hemendik. Baina lehenbizi Astate lepora jetsi behar dugu, gero izen bereko tontorretik igarotzeko.

Astate lepoko trikuharria.

Astatera igotzen. GRa gainetik doa denbora guztian.

Astatetik berrehun bat metro galdu behar dira Harrieta lepora jeisteko.

Harrietako baso dotorea.

Bidegurutzea Harrieta lepoan. Oso ondo dago balizatuta.

Hasi dira putreak beraien ballet ederrak sortzen.

Tutulia inguruan gaude. Iparla azkenengo tontorra da.


Iparlako tontorren bila.

Iparlaren lehenbiziko tontorrera heltzen. Mendizangai izena omem du.
Ahuntzak goian.

Eta hiru ordu baino gutxiagoan heldu gara IPARLA tontorrera.

1989-03-19
Ah ze nolako oroipenak! Ordutik itzuli gabe geunden.

Buzoia behintzat desberdina da. Eta gu...?

Ilustratzen hemen ere. Bueltarako arazo bat izango dugula ikusten ari gara, mendiak erretzen dabiltza igaro behar ditugun tokietan. Etorri garenean ez zegoen halakorik.

Momentu batean Baigorrira jeistea ere pentsatu dugu, gero handik Izpegira igotzeko, baina azkenean toki beretik itzultzea erabaki dugu.

Harrieta lepora heltzen. Hemendik orain lehen jetsitako 200 metroak igo egin beharko ditugu, Astatera heltzeko.

Astaten magalean. Tontorreraino igo gabe, apur bat beheragotik doan animalien bidezidor bat jarraituko dugu.

Hasi dira lorak agertzen.

Bustanzelai lepoan ari dira erretzen. Korrika batean igaro behar izan dugu. Ez da giro!

Aintziaga lepoan. Hemen, zorionez, ez daukagu kerik.

Putreak gustora dabiltza.

Eta guk ere gustora bukatu dugu Iparlara egin dugun joan-etorria. Eta are gehiago, Izpegiko bentan jan ditugun ogitartekoekin.

Dekorazio euskalduna...

Nafarroako mendien liburuan dagoen mapa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina