MENUA

2017/02/13

ORTZANTZURIETA 1570 mt- ASTOBIZKAR 1505 mt. Orreagatik

Auritzberri. Bi orduko bidaia egin ondoren ogia erosteko geratu gara. Eguna argitzen hasi da eta hotza egiten du. -4º

Orreaga. Inguru guztia elurtuta ikusten da. Goizeko 10ak dira martxan jarri ordurako.


Kolegio elizaren atzeko aldean dagoen aparkalekutik abiatu gara erraketak oinetan jarrita.

Orreagatik Ibañetara doan Santiago bidea jarraitzera goaz mendatera heltzeko. Nahiago izan dugu Orreagatik abiatzea, nahiz eta Ibañetatik motzagoa izan.

Zama historiko handia du bide honek. Gaur, elurtuta dago dena eta dotoreagoa da.

Azkar heldu gara Ibañetara. Orain GRa jarraitzera goaz. Pista dago Ortzantzurieta tontorrereaino, baina elurpean dago, eta ahal denean saihestu egingo dugu. Atzean Girizu mendia.

Orreaga. Zulo horretatik egin dugu igoera. Jetsiera ezkerretik egingo dugu.

Atzera begira, Adi eta Saioa.
Lepoederreko bidegurutzea. Jende gehiena lepo honen gainean dagoen Astobizkarrera dihoa. Guk itzultzerakoan igoko dugu. Orain Azpegiruntz doan bidea jarraituko dugu.

Mendilerroan. Aurrean Mendimotz eta Ortzantzurieta. Mendimotzen magaletik hurbilduko gara Ortzantzurietara.

Mendimotzen magalean. Atzean, lepoeder eta, eskuinean, Astobizkar.

Auritz, lautadan.

Hemen pistaren gainetik goaz, azken aldapara hurbiltzen.

Ortzantzurietara igotzen. Zerua erabat lainotu da.

Azkenengo metroak. Hego-mendebalderuntz beltza jartzen ari da.

Iparraldean elur gutxiago dago.

ORTZANTZURIETA (1570m).


Haize hotza dabil eta zerbait edan eta jan ondoren, beherako bidea hartu dugu. Igoerako bide berdina Lepoederrera heldu arte.

Lepoederretik nahiko azkar igotzen da Astobizkarrera, eta eguraldiak eusten dionez, igotzea erabaki dugu. Aurrean daukagu tontorra.

ASTOBIZKAR (1505m).

Goiko partean elur gutxi dago, baina erraketak kendu gabe egin dugu joan-etorria.

Luzaide ingurua eta Argarai mendia. Luzaide eta Aldude haranen arteko mendizerra.

Autza mendia eta Larrun atzean.

Pirinioa ere ikusten dugu. Ezkerretik hasita, Pene Blanque, Mahaia, Midi d'Ossau, Petretxema, Sobarcal, Acherito, Chinebral de Gamueta.

Mendimotz eta Ortzantzurieta.

Lepoederrera itzultzen.

Orhi.

Lepoederren, Orreagara zuzenean jeisten den Santiago bidea hartu dugu. Baso ederrak zeharkatzen ditu.

Erabat markatuta dago, seinale islatzaile ugari daude ipinita zuhaitzetan. Goian jartzen du bide hau bestea baino gogorragoa dela, beti ere erromesentzat.

Dotoreak daude basoak. Basajaunberro.

Eta erraketak oinetan jarrita heldu gara berriz Orreagako aparkalekura. Behean elur gutxiago dago, eta lokatza apur bat ere bai, baina lortu dugu igarotzea. Bost ordu t'erdiko itzulia egin dugu. Aurretik ezagutzen genuen ingurua, baina gustora etortzen gara paraje hauetara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina