MENUA

Joan Menu behera:

2016/11/17

PIC ARLET . Mugaren bi aldeetan. Zirkularra Espelunguèretik.

2016-10-31. Somport-eko tunela igaro eta Forges de Abel-en Espelungùere-ko pista hartu dugu aparkalekuraino. Egun bikain hauetako trilogia bukatzeko, Arlet mendiaren itzulia egitea pentsatu dugu. Gaurko inguru gehienak ezagutzen ditugu aurretik, baina tontorra eta Aguas Tuertas-etik Espelunguère-ra itzultzeko Escalé igarobidea ez ditugu ezagutzen. Irten eta berehala daukagu urjauzi eder hau.
Espelunguère-ko lautadara atera eta hor ditugu ezkerrean Liouviella eta Cúpula de Secús, Estanés lakuaren gainean.
Gure gainean Acué-ren horma gorrixkak.

Cúpula de Secús.

Liouviella.

Hasieran pista jarraitzen da basoan sartzeko, baina berehala bukatzen da.

Hau da gure norabidea. Hiru ordu edo markatzen ditu aterpera heltzeko.


Basotik atera eta han atzean ikusten dugu Midi d'Ossau-ren buru erraldoia.

Couecq txaboletara heltzen. Hemendik ezkerrera hartzen bada, Acué-ra igo daiteke. Joanda gaude pare bat aldiz, elurrarekin.

Cabane Grosse.

Eta bere albokoa.

Grosse txabolako alde irekia. Oso txukuna eta garbia.


Txabolak eta Acué-Gabedaille atzean. Eskuinean Countendé de Couecq lepoa eta Arri-ra doan ertza. Hortik ere igo daiteke Arlet-era.
Baina gu aterpera doan GRa jarraitzen goaz. Itzuli guztia egiteko gogoa daukagu. Col de Acué edo Countendé-ren eskuinean Pic Arri.

Cúpula de Secús, Portaza eta Secús mendilerroko gainontzeko tontorrak.
Lapachoaou lepora heltzen. Igoera luzea baina nahiko leuna.

Lepoan, 1940 metrotara. Hemendik aurrera, Arlet-en azpira heldu arte nahiko laua da bidea. Ezkerrean, Acué eta Gabedaille. Gero horien atzetik itzuliko gara.


Lapachoaou txabolak, Urdos aldera jeisten den beste haran batean.

Banasse-ko larreak eta gure gaurko tontorra. Hau dena zeharkatu behar da. Bidea ea laua da, eta oso erosoa. Gainera ingurua ederra da.

Gourgue Sec txabola laku txiki baten ondoan.



Toki ederrean dago kokatuta txabola hau. Eskuinean, Baralet harana.

Toki oso kuriosoa da Banasse lautada hau. Ur ugari dago eta errekatxoaren meandroak ikusgarriak dira. Beste Aguas Tuertas bat dirudi.


Bidegurutzea.

Arlet mendiaren azpira heldu garenean, aterpera doan bidea utzi dugu, eta kanal batetik gora hasi gara igotzen. Banasse behean uzten ari gara. Mendi honen bide arruntena aterpetik  eta lakutik gora dagoen beste lepo batetik da, baina guk zuzenean igotzea erabaki dugu.

Aldapa latza, baina arazorik gabe.

Ertzean, tontorretik gertu. Aterpea eta lakua gure azpian.

Arlet aterpea eta lakua. Toki dotorean dago aterpea.

Beste alderuntz, Aguas Tuertas. Horra jetsiko gara.

Castillo de Acher.

Aurrean Arlet lepoa eta Aillary mendi gorria. Lepo horretatik jeisten da Aguas Tuertas-era.

Dec de Lhurs, Billare eta Auñamendiren piramidea.
Aguas Tuertas.

Aguas Tuertas-en gainean Marcatón, Anatera, eta Agüerri eta Castillo de Acher besteak beste, atzerago

Aillary eta atzean, Chipeta, Petraficha, Quimboak, Gorreta, Gamueta, Acherito.
ARLET (2207m). Atzean, Midi, Balaitús, e.a.

Beste aldera jeisten. Goian malda dexente dauka, eta momenturen batean eskuak erabili behar dira. Hau elurrarekin ez da izango oso erraza.


Tontorra ezkerrean geratzen da. Hori da jetsi dugun ertza. Orain lakura ari gara jeisten.

Aterpearen atzean Labigouer mendia.
Arlet lepora ari gara igotzen. Arlet mendia eskuinekoa da. Toki guztietatik ikusten da Midi.
Aillary mendia Arlet lepotik. Hemendik berehala igotzen da, baina egonda gaude bi aldiz, eta gaur txanda-pasa egingo dugu.

Hurrengo helburua horra jeistea da.

Aguas Tuertas. Gero haran guztia zeharkatuko dugu, fondoraino, eta han ezkerrera joan.

Arlet mendiaren mazela zeharkatzen.

Hor ikusten da Aguas Tuertas-erako sarrera Guarrinza-tik. Inguru honetara jetsiko gara.

Arlet lepotik behera, diagonal luze bat egiten du, Acué-ren lepora doan haranera heldu arte. Bidea mugarriz markatuta dago.


Oza harana eta Chipeta-tik Acherito-rainoko mendierroa.

Behin Aguas Tuertas-en, egin dugun jetsiera ikusten. Arlet mendia eskuinekoa da.

Meandroa. Gu orain errekaren ezkerretik (ez dugu zeharkatuko erreka) joango gara haranaren fondoraino. Toki batzutan ura eta hezetasun dexente aurkitu dugu, baina nahiko ondo heldu gara bukaerara.

Bukaerara heldu eta ezkerrera hartu dugu. Berehala aurkitu ditugu baliza hauek. Orain Escalé igarobidearen bila.

Zati hau ere ez dugu ezagutzen. Hemen errekatxo txiki bat dago eta alde batera eta bestera ibili behar da.

Heldu gara Escalé igarobidera.

Igarobide polita. Bidea "armatuta" dago.

Aurrean daukagu Espelunguère-ko basoa eta lautada. Baso horretatik doa bidea.

Atzera begira, Escalé igarobidea.

Pagadian sartzera goaz.

Udazkeneko koloreak. Gozamena.


Espelunguère-ko lautadara jetsi gara, txabolaren ondora. Hortik gatoz gu.

Eta lasai, presarik gabe,  eta udazkeneko arratsalde ederraz gozatzen, aparkalekura jeisten goaz.



Hasierako urjauzi berbera berriz. 7 bat orduko ibilbide ederra egin dugu, eta modu egokia hiru eguneko trilogia bukatzeko.

Aparkalekutik Estaens zentralera eta Forges d'Abel-era doan errepide estua ere oso polita dago.

Hurrengo egunean, Tramacastillan, bertako eta inguruko udazken koloreak.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina