MENUA

2016/06/10

SAN VICENTE 957mt. Ferrata el Caliz . Ramales (Cantabría)

Ferrata bidea "El Caliz". Aste bukaerarako helburu bat.


ROZAS. San Miguel Eliza. Soba haranean gaude. Txitxibilaldi espedizioa martxan dago. Aurten asko murriztu da taldea. Eguraldi goibela daukagu, baina bagoaz San Vicentera. Asmoa, Ramales bertatik igo eta ibilbide zirkularra gauzatzea zen, baina eguraldia ez dago horretarako.

Etxe eder hau salgai dago.

Kardoa.


Bostak. Lau amama erdikoa babesten. Nahiz eta Manzaneda auzora kotxez joan daitekeen, oinez joango gara, inguruaz gozatzera.


Pasiada polita Sobako inguru urrun hauetatik.

Errosarioko Ama Birjinaren baseliza.

Manzaneda auzoko azkenengo baserriaren ondoan dago baliza hau. Etxe horren ondotik hartzen da mendira igotzeko bidezidorra.

Rozas behean utzi dugu.

Bagoaz goruntz, Manzanedako baserriak atzean ditugula. Lehenbiziko zatia belartsua da. Bidezidorra estua da baina nahiko ondo jarraitzen da.


Lapiazera sartzera goaz eta malda gero eta handiagoa. Harrituta gaude bidea oso ondo markatuta dagoelako (akaso pintura gehiegi).

Lorategi eder eta ugari ikusiko ditugu lapiazaren artean.





Igoera ez da luzea eta gozatzekoa da. Ez da zaila, nahiz eta adi ibili behar den non zapaltzen den. Gainera aterri jarraitzen du, nahiz eta ez ikusi ezer.

SAN VICENTE. Buzoia.

Ramales herria behelaino artean. Ikuspegi ederreko mendia da, baina gaur ez da horretarako eguna.


Jetsiera toki berdinetik egingo dugu.



Manzaneda.




Manzaneda eta Rozas artean dagoen etxe batetako lorategi eta lora dotoreak.


Leptospermo

Gazania


Ramaleseko kanpineko gizonak komentatu digu goizean, ahalko bagenu Rozaseko eliza ikustea merezi zuela. Eta lortu dugu. Tabernan zegoen gizon batek zuen giltza eta ireki digu. Eliza ederra benetan eta eliz oholtza bikaina.

Gizonaren adierazpenak entzuten.


Elizako giltza ere ez da makala.

Bazkaldu ondoren eta nahiz eta euri lanbroa izan "El Cáliz" ferrata ezagutzea erabaki dugu, horrela bihar taldeko guztiak egin ahal izateko.




Ezkerreko horma hori izango da seguruen zati ikaragarriena. Horren ondoren dator tibetar zubia.





 La Barguilla Kanpinean afaltzen, ederra afaria, ederra tokia.

Hurrengo egunean 2016-06-05. Ferrata hasteko prest. Gaur eguraldi ona eta terreno lehorra. Hobeto!

Erne!
Ttipi, ttapa!!

Kendu, jarri, kendu, jarri, kontzentrazioa!
Soba harana gure oinpean.

Dirudiena baino errezagoa da.




Tibetar zubia pasatu ondoren berehala bukatzen da bidea.


Pozik, ondo joan da dena...
Atzeko aldean, bezperan egindako mendia, San Vicente.

Elgoibartarrak.
 Karrantza Bailaran bazkaltzen... Bi egun eder igaro ondoren, gustora etxerako bidean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina