MENUA

Joan Menu behera:

2016/06/15

ALTIPITATX 1127mt. Urigoititik (Itxina)

2016-06-12. Urigoitin gaude, Itxinako hormen azpian. Beti da plazer bat Itxinan barneratzea. Gaurkoan zirkuitoa egingo dugu, Sintxita kanaletik eta Itxingoteko Atetik Altipitatxera igo, gero Itxina erditik zeharkatu eta Atxulaorretik Urigoitira jetsi. Bide ezagunak dira guretzat, nahiz eta Itxingoteko Atera igoera aspaldikoa izan.

Natura topera dago, eta horren adibide gaur ikusiko ditugun lora multzoak.

Aldabide. Ez dator ur asko, garaia ez da eta, baina dotorea da.





Zaldiak Egalasaburuko belardietan. Gero, hortik jetsiko gara.

Sintxita kanala eta Oderiaga aurrean. Irudimen apur batekin, Urdón-eko Reñinuevo kanalean (Pikos) gaudela dirudi.

Axkorrigan, Atxaragun Atea (horra era igota daukagu pare bat aldiz), eta Altipitatxera doan ertz kaotiko eta gogorra gure gainean.

Sintxita erreka. Hemen hasten da Itxingoteko Atera dagoen aldapa gogorra. Baina lehenago errekak dituen inguru zoragarri batzuk ezagutuko ditugu.

Adibidez hau.

Eta urjauzi eder hauek. Toki oso basati eta ederra da Sintxitako zirko hau. Ondoren, lasai, lasai Itxingotera dagoen aldapa igoko dugu. Belarra nahiko luzea dago, eta ez dira asko ikusten bidezidorra adierazten duten mugarriak, baina lortuko dugu igotzea.

Nahiko goian, ikaztegi honekin egingo dugu topo.

Itxingotera heltzeko azkenengo metroetan.

Itxingotetik ezkerrera berehala ikusi ditugu Altipitaxera doazen pintura gorriak. Baina dotoreagoak daude mugarriak, lora multoz apainduta.

Izugarrizko lorategiak harkaitz artean.

Pasada bat da nola dagoen mendia!





ALTIPITATX tontorrean. Hemen ere pioleta.

Tontorra eta Ipergorta atzean.


Atzean Lekanda.


Itxingote gure oinetan.

Oderiaga eta Garobel atzean.


Altipitatxetik jetsi eta Lexardira doan bidea hartu baino lehen, behetik ikusi dugun Itxinako ertz kaotikoa aztertzen.
Itxina erdian dagoen Lexardi txabolan. Hemendik aurrera Atxulaorrera doan Itxinako bide nagusia jarraituko dugu.

Badago zer ikusi hemen ere.

Lezabaltzaren ondotik igaroko dugu.

Atxulaor, Itxinara sartzeko ate ezagunena.

Atxulaorretik behera Pagomakurrera doan bidea eskuinean utzi eta Atxen azpitik goaz ezkerreruntz. Elorriak ikusgarriak daude.

Atxulaor Begia goian.

Elorrien babesean.

Itxinako Atxak.
Berdez gaurko ibilaldia. Sei bat ordu ibili gara, lasai eta gozatzen. Itxina paradisua!

Urigoitiko baserri dotorea.

Ibarra auzoko errota.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina