MENUA

2014/04/21

PEÑA UNZUE 990 mt

Piriniora goaz egun batzuk igarotzera. Gaur igandea, Iruñara heldu eta behelainoak atzean utzi ditugu. Eguraldi ederra eta egun guztia aurretik. Autobidea utzi eta Untzue herrira etorri gara. Eliza ondotik herriaren izena duen tontor airosoa ikusten dugu.

Dotorea da.
Udaberriarekin koltza eremuak izugarri politak daude.

Basotik irten ondoren, ibilaldiari emozio pixkat ematen dioten bi trepadita ditugu.

Orain tontorretik ikusten dugu Untzue herria.

Mosaiko naturalak.


Alaitz mendilerroa haize errotaz josita dago.






Ordut'erdiko ibilaldia izan da, baina toki politak ezagutu ditugu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina