Gaurko plana, etxetik abiatu garenean, Oriolen pagadietan ibiltzea da, Lezeagatik igo eta Kruzeta ingurutik jetsi, ibilbide zirkularra osatuz. Batez ere, garai honetan pagadiak eskeintzen duten koloretasunaz gozatzea da gure helburua. Horretarako etorri gara Aramaioko Etxaguen auzora.
Gero gauzak aldatzen joan dira...
Gero gauzak aldatzen joan dira...
Etxaguenetik Lezeaga lepora bidean, eskuinean ditugu Ipizteko haitzak eta Anbotoren tontorra. Ipizte edo Iruatxeta (Hiru-(h)aitz) izenez ezagutzen da mendi hau. |
Hau da sarrera, barrutik ikusita. Estua da eta atzeraka sartu behar da, oinak toki egokietan kokatuz. Motxila eta trastoak hobe kanpoan uztea. |
Kobazuloa txikia da, baina leiho dotorea da Aramaioko arana eta parean dauden mendiak ikusteko, Kurutzeberri, Orkatzategi, Aloña-Aitzkorri mendilerroa, Beriain,... |
Inkreiblea!!, zenbat toki dagoen beatokian!! |
Bitor, gure laguntzailea!! |
Kobazulotik irten eta kanpotik hau da sarrera. Bikaina benetan. |
Budaren silueta duen monolito hau da erreferentzia ona kobazuloa aurkitzeko. |
Abentura bukatu eta Aramaioko gizona agurtu ondoren, Lezeaga lepora jetsi gara. Handik, hasierako planari heldu eta Oriolera igo dugu. |
Oriolen. Pagadi zoragarriak, Anboto, Ipizte,... |
Udalaitz eta Mariren kobazuloa. |
Jeisten. Aurrean, Gorbeia-Aldamin-Lekanda. |
Pagadian, gozatzen. |
Santikurutz tontorrean. Ermita behean ikusten da. |
Urbina eta Legutioko urtegiak. |
Santikurutz ermitara heltzen. |
Ibilbidea markatuta dago. |
Oriol-erako Zirkularra. |
Gorbeiari agur esaten. Orain berriz Aramaio aldera pasatuko gara, eta Etxagueneko bidea hartu abiapuntura heltzeko. |
Etxaguen |
Irteera edo amaiera... |
Errota |
Horma honek historia ikusi dute baietz!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina