2014/01/13

ARTZANBURU 1332 mt Barrendiolatik. (Brinkola)

Gabonetan nahiko lan egin ondoren, 2014ko lehenengo irteera. Brinkolatik gora dagoen Barrendiola urtegira etorri gara. Aizkorri mendilerroa behelainoz estalita dago eta haize handia dabil hemen behean, beraz, zer izango ote da goikaldean?...

Urtegitik gora egin ondoren, Udanatik datorren bidegurutzera heldu gara. Bertan dauden balizak. Badaude aukera batzuk...

Nahiz eta beheko parte honetan pinadiak diren nagusi, pinu artean gorosti asko agertzen dira.

Txabola batzuetatik igaro eta berehala egongo gara basoaren gainetik.

Katabera inguruan gaude, Biozkornia lepoaren azpian. Gero, lepotik  aurreko ertzean ikusten diren txaboletara joango gara, toki dotorea dirudi eta.

Biozkornia lepoan haize boladei aurre egiten. Atzean Arriurdin daukagu. Orain Artzanburura igo baino lehen, Zegamara doan bidea hartuko dugu beheruntz.

Horrela Harri Urdin Saroira helduko gara. Toki pribilejiatuan dago kokatuta eta enkanto handia du tokiak.

 Eta hortik, Artzanburura igoko dugu zuzenean. Behean geratzen da urtegia. Handik abiatu gara.

Artzanburun. Justuan agertu gara tontorrean, hain bortitza da haizea eta. Momentu batzutan harkaitzei helduta egon behar izan dugu.


Eta goietan ezin zenez egon, berehala jetsi gara behera lasaitasun bila. Hor ikusten da egin dugun ibilbidea.

Zilar kolorea!! Ederra. Urtea hasteko ondo egon da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina