2013/12/30

UDALAITZ-gailurreria.


Plan zehatzik gabe atera gara etxetik. Eguraldia ez dago txafleguak botatzeko. Zaraia mendikatea lainopean dago eta Udalaitz oraingoz garbiago. Horrela bada, Arrasateko Udala auzora etorri gara. Anboto ere estalita dago.
Informazioa Udalan.
Zaraia eta Urkilla aldera begiratu eta hau da ikusten dena.

Udalaitzeko gailurreria garbi orain. Ahaleginduko gara bertatik igotzen.

Beheko basoak zeharkatu eta begibistan daukagu gailurreriaren hasiera.

Atxaurrutxugañen. Anboto aldean euria ari du. Badirudi honuntz ere datorrela...

Aurrean daukaguna, Erdikoatxa eta Udalaitz.


Atxaurrutxugañe atzean utzi dugu eta euria gero eta gertuago.


Erdikoatxan. Elur malutak erortzen dira. Beno, euria baino hobe...

Baina Udalaitzera igoko dugu, bere kobazulotik igarota.


Uztepe Sakona. Hemendik duela urte pila igota gaude. Nolako oroipenak!

Heldu gara kobazulora. Ez dugu Mari ikusi..., badirudi gure parean dagoela, Anbotoko kobazuloan. Baina gaur ez dugu ikusten.

Orain kanpoan euria ari du. Anbotoko gailurreria agertu nahian dabil.

Udalaitzeko tontorrean. Hortik etorri gara.
Gaur, mapa honetan agertzen diren gailur eta tokien bostgarren partea bakarrik ikusten dugu. Baina ez du inporta.

Bide arruntetik jeisten. Gogorra egin zaigu, oso labainkorra dago eta.

Artadian, Udalara itzultzen. Izan dugun eguraldia aintzat hartuta, ez da gaizki egon.
Urteberrion. Onak izan, eta helburu guztiak ea lortzen ditugun 2014an.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina