Bidaia: Yesa urtegia. Urez gainezka dago, azkenengo euriteen ondorioz. Santo Domingo mendia atzean. |
Leire monastegia. |
Aspaldian egon gabe ginen hemen, eta gaur denbora daukagunez, bisita labur bat egin dugu. |
Gabas herrira etorri gara, eta Bious Artigues-erako hesia itxita dagoenez, bertatik atera behar izan dugu oinez. Udan ezagututako Cezy-ren bi tontorrak oso ondo ikusten dira Gabas-etik. |
3,5 km-ko errepidea jarraitzen. Baina gaur dagoen kromatismoarekin, eta errekak dakarren uraren musikarekin, gozamena da hasieran pentsatzen ez genuen "extra" hau egitea. |
Bious Oumette-ra heldu, eta gaurko protagonista agertzen zaigu gainean. Bious Oumette, presaren azpian dagoen aparkalekua da (gaur hutsik), eta bertatik hartzen da Aule-rako bide estua. |
Hasieran, hostoak galduta dituen basotik gora goaz. |
Basotik irten eta hor agertzen zaigu Jean Pierre hodeiak berarekin jolasean dituela. |
Aule-ko txabolara heldu behar gara orain. Aurrez aurre, baina urruti, Gaziès tontorra daukagu. |
Toki ikusgarrian dago kokatuta artzai-txabola. |
Eskuinean Aule mendia daukagu, elurrez apainduta. |
Eta aurrean, Gaziés. |
Lakura heltzeko azkenengo zatian, elurra zapaltzen hasi gara. Atzean, hodei artean, Artouste inguruko mendiak ditugu. Haizea lagun. |
Lakua, zer esan, izugarri polita da. 2.040 bat metrotan dago. Elurtuta, Midi parean daukala, eta bakar bakarrik gaudela, ezin da gehiago eskatu. |
Soum d'Aas, Aulion eta Gaziés mendiek osatzen duten zirkuan dago kokatuta. |
Eguraldia ere portatzen ari da. Batzutan eguzkia ateratzen da, nahiz eta hemen dabilen haizea oso hotza izan. Sentipen termikoa 0º azpikoa da. |
Gaziès hemendik gertu daukagu, baina egiten duen haize eta hotzarekin, beste baterako geratuko da. |
Beraz, berriz beheruntz, baina inguruaz ederki disfrutatzen. |
Midik, egun guztian bezala, izkutaketan jarraitzen du. |
Bious Oumette. Txabola horren atzean hartzen da Aule-rako bidea. Hemendik behera izugarrizko gozamena berriz. |
Portalet igotzen gaudela, Artouste urtegia baino apur bat gorago geratu, eta gozatzen jarraitzen dugu. Hau da UDAZKENA! |
Udazkena tope!! |
Tramacastilla goizean goiz. Ateratzeko prest. |
Gaur ere Portalet-eko muga pasa eta Portalet behera etorri gara, Caillou de Soques-era. Hau da Arremoulit-era igotzeko irteera. Eta guk hasieratik abentura tonoa eman diogu. |
Hemen ere hasieran, bidea baso dotore batetik doa. |
Ossau aranaren beste aldean Midi, baina gaur ez da hainbeste agertuko. Hor ikusten den basotik, Pombie-ra igotzeko bide oso interesgarria dago. |
Arrious sakana jarraitzen. Goian, lainotuta dago. |
Eskuinean ditugun ormak dekorazio dotorea daukate. |
Midi ez da aspertu hodeiekin daukan dantza entretenigarriarekin. |
Izotz zutabe ederra. |
Arrious-eko lakua(2.300m). Hau ere dotore dago. |
Arrous-eko lepotik Artousteko lakua ikusten dugu gure azpian, eta Tourettes eta La Lie mendiak besteak beste. |
Palas elegantea ere bertan daukagu. Ezkerrean, Geodesikoen ertza eta, eskuinean Piton Von Martin ertza. Hau ez da 3.000ra heltzen, baina mendi oso interesantea da. |
Lepora jeisten, aurrean Lurien daukagu (beste mendi, interesante bat) |
Palas |
Arrious lakuaren gainetik. |
Beheruntzakoan izotz zutabeen azpian. |
Gaurko ibilaldiaren mapa |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina