2012/11/10

Udazkena IZARRAITZen

                         2012-11-10 Larunbat goiza. Eguraldi dotorea. Eguerditik aurrera euria dago iragarrita. Izarraitzeko toki izkutuetatik pasiadatxoa emateko momentu ona da. Udazkeneko koloreak lilura handia ematen diote inguruari. Gozatzeko garaia da.
Aittolako aparkalekutik irten eta Xoxoterako bidea utzi eta zuzenean Kakuta aldera goaz. Hemendik oso jende gutxi ibiltzen da, normalean bakar bakarrik. Gaur ere horrela izango da.






Aintzinako bide dotoreak jarraituz, gailurrerira heldu eta orain, Azkoitia aldera jetsiko gara,  Aitzatik datorren bidea hartzera.



Kakuta zeharkatu dugu azpitik eta Izkiturri gainera irten gara. Orain, galtzada ederra jarraituz, Erloko tontorrera joango gara.




Tontorraren ingurutik, panoramika dotoreak ikusteko aukera dago.



Goian haize gogorra dabil, eta azkar beheruntz. Jeisteko, Zantzarkotzako (hau da bertan jauzita dagoen errotuluak diona) bordara doan bidea hartuko dugu. Bertatik, Gazteluaitzen azpian dagoen baso koloretsua ikusten dugu.


Hemen ere, galtzada zatiak agertzen dira.

Hor behean dago Zantzarkotzako borda eta aran txikia. Izarraitzeko toki majikoetako bat.





Antena dagoen ezkerretik jetsi gara.

Lizardi borda.


Ohiko bidea. Polita dago hau ere.


Iragarpenak asmatu dute eta ibilaldia bukatzen gaudela, lehenbiziko euri tantak hasi dira, baina ez zaigu inporta. Ederki gozatu dugu udazkenak eskeintzen dituen edertasunekin... eta etxetik oso gertu gainera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina